182. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑEZKARKO KONTZEJUA

Deialdia, Añezkarren Internet instalatzeko laguntzak emateko (2022). Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 644687.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/644687).

Deialdi honen xedea da oinarriak ezartzea Añezkarren erroldaturiko familiei laguntzak emateko Internet konexioaren kontratazioan, instalaziorako eta altaren kuotarako.

Onuradun izateko, eskatzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Pertsona fisikoa izatea, adin nagusikoa edo adingabeko emantzipatua, eta Añezkarko Kontzejuan erroldaturik egotea. Dirulaguntzaren eskaera egiten den egunean, gutxienez 3 hilabete lehenagotik egon beharko da erroldaturik.

Laguntza bakarra onartuko da ematea etxebizitza bakoitzeko.

Dirulaguntzarako eskabideak aurkezten ahalko dira deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Eskabide horiek aurkezten ahalko dira Berriobeitiko udaletxeko kontzejuen bulegoan edo helbide elektroniko honen bidez: concejos@berrioplano.es

Dirulaguntzarako eskabideak aurkezteko epea 2022ko urriaren 31ra arte egonen da irekita.

Añezkarren, 2022ko abuztuaren 19an.–Kontzejuko burua, José Ingelmo García.

Iragarkiaren kodea: L2211298