182. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Desorekak eta akats materialak zuzentzea UE 3 exekuzio unitatearen birpartzelazio proiektuan. Behin betiko onespena

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluaren edukia oinarri hartuta (Foru Dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), Alkatetzaren irailaren 1eko 179/2022 Ebazpenaren bidez behin betiko onetsi da “Desorekak eta akats materialak zuzentzea UE3 exekuzio unitatearen birpartzelazio proiektuan” izeneko agiria, 2022ko ekainekoa. Promociones Malerreka SLk aurkeztu zuen, eta haren helburua da desorekak eta akats materialak zuzentzea, halakoak atzeman baitziren UE 3 exekuzio unitatearen birpartzelazio proiektuaren katastroko ezarpenaren ondorioz. Proiektua onetsi zen Alkatetzaren apirilaren 20ko 72/2022 Ebazpenaren bidez.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka, administrazio bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

a) Aukeran, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

b) Gora jotzeko errekurtsoa, aukeran, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legea).

Oibarren, 2022ko irailaren 5ean.–Alkatea, Aritz Burguete Blasco.

Iragarkiaren kodea: L2212117