182. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

839E/2022 EBAZPENA, abuztuaren 24koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, Leitzako Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzaile baten gaineko ingurumen txosten estrategikoa egiten duena. Aldaketak 2. poligonoko 363. lurzatiari eragiten dio, eta José Javier Arrizurieta Bildarrazek sustatu du.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean ezarritakoaren arabera, aldaketa txikia da, eta, beraz, ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar du.

Aldaketa 2022ko maiatzaren 31n hasiera batez onetsi ondoren, jendaurrean egoteko epea ireki zen, iragarki bat argitaratuz 2022ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 4koan.

Aldaketaren xedea da 2. poligonoko 363. lurzatiaren hirigintza-sailkapena egokitzea, baso-lurzorua izatetik nekazaritzako edo abeltzaintzako produktibitate ertaineko lurzorua izatera pasatuz, horrela, lurzatiari ematen zaion erabilerari egokitzeko.

Lurzatia Leitzako herrigunearen iparraldean dago, Txaragorri inguruan, malda handia duten lur batzuetan. Abeltzaintza-erabilera duten hiru eremu dira, iratze-lekuekin eta larratzeko belardiekin eta, tarteka, zuhaitzekin, dela basoberritzeetan sartuak, dela lizardi txiki batzuk. 330. lurzatian, abeltzaintza-erabilerari lotutako erabileren aniztasuna dago; beraz, proposatutako lurzoruaren azpikategoriaren aldaketa ongi egokitzen zaio lurraren errealitate fisikoari.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak jakinarazi du behar bezala bete dela ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura, eta txostena eman du.

Adierazitakoari jarraikiz, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak baliatuta: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 14ko 96/2019 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Leitzako Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzaile baten gaineko ingurumen txosten estrategikoa egiten da, ingurumen ukipenik eragiten ez duela iritzita. Aldaketak 2. poligonoko 363. lurzatiari eragiten dio, eta José Javier Arrizurieta Bildarrazek sustatu du.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Leitzako Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 24an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2211562