181. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

373/2022 EBAZPENA, abuztuaren 23koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ebazten baita honako deialdi hau: Nafarroako Foru Komunitateko musikako goi mailako ikasketetako irakasleek 2022-2023 ikasturtean ikerketa proiektuak egiteko deialdia.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako musikako goi mailako graduko arte irakaskuntzen oinarrizko edukia arautzen duen maiatzaren 14ko 631/2010 Errege Dekretuak 2.3 artikuluan ezartzen duenez, musikako goi mailako arte irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek diziplina horretako berariazko ikerketa zientifiko eta teknikoen programak bultzatuko dituzte, esparru horretan ezagutza sor eta heda dadin eta berrikuntza gara dadin. Horrez gainera, aditzera ematen du hezkuntzako administrazioek behar diren mekanismoak ezarriko dituztela ikastetxe horiek ikerlan zientifiko eta teknikoa egin ahal izan dezaten, edo hori egiteko euskarria eman dezaten.

Hezkuntzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 2ko 150/2022 Ebazpenaren bidez, arautu egin da Nafarroako Foru Komunitateko musikako goi mailako ikasketetako irakasleek 2022-2023 ikasturtean ikerketa proiektuak egiteko deialdia.

2022ko uztailaren 21ean, argitara eman zen deialdira aurkeztutako proiektuen behin betiko zerrenda (lau proiektu), bai eta behin-behineko kontzesioaren proposamena ere, bakoitzari emandako puntuazio eta guzti, deialdiaren atal bakoitzean lortutako puntuazioak adierazita.

Behin-behineko kontzesio horren jendaurreko aldia bukatu ondoren, alegaziorik jaso ez denez, bidezkoa da ebazpen bat onestea Nafarroako Foru Komunitateko musikako goi mailako ikasketetako irakasleei 2022-2023 ikasturtean ikerketa proiektuak emateko.

Arte Ikasketen Atalak egin duen aldeko txostena ikusita, non jasotzen baita 5 puntu edo gehiago eskuratu duten proiektuen artetik puntuaziorik altuena lortu duten bi ikerketa proiektuentzako behin betiko kontzesioa.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 20ko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko musikako goi mailako ikasketetako irakasleek ikerketa proiektuak egiteko deialdia ebaztea 2022-2023 ikasturterako.

2. Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko irakasle hauei ematea ikerketa proiektuak:

–Garazi Echeandia Arrondo andrea.

–Javier Liébana Castillo jauna.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Gobernuaren web-orrian eta www.nafarroa.eus zerbitzuen katalogoan dagokion fitxan argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Arte Ikasketen Atalera eta Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatoriora, bai eta interesdunei ere.

5. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 23an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2211525