181. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 12a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa
A/31/04381 JV/da espedientea

Gaia: obrak baimentzeko eskaera

Eskatzailea: Baztango Udala.

Ibaiaren edo errekaren izena: Artesiaga.

Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: ARTESIAGA DE-1/0100/210.

Tokia: Irurita.

Udal mugartea eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Obra honetan, neurri hauek dituen harri-lubeta bat berreraiki nahi da: luzera: 65 metro; altuera: 1,70 metro; lodiera: 1,50 m oinarrian eta 1 metro goialdean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2022ko abuztuaren 19an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2211305