181. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Mankomunitateko kideen batzarrak, 2022ko ekainaren 7an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa 2022ko ekitaldirako plantilla organikoan.

Dagozkion iragarkiak argitaratu ondoren 126. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 27an, eta mankomunitateko iragarki-taulan, ikusi da jendaurreko informazioaren legezko epe horretan ez dela alegaziorik aurkeztu, ezta jaso ere, eta, beraz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoaren arabera, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluak igorrita, behin betiko onetsitzat jotzen da 2022ko plantilla organikoaren aldaketa, eta jarraian azaltzen da aldaketa horren edukia.

LANPOSTUEN ZERRENDA

Aldi baterako lan-kontratudun langileak.

Lanpostua: 2. zenbakia plantilla organikoan, gizarte-langilea. Lanpostu kopurua: 1. Maila: B. Lanaldia: lanaldi erdia. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarria: %37,61. Euskara eskakizuna: C1, EGA edo horren baliokidea. Egoera: hutsik.

Lanpostua: 5. zenbakia plantilla organikoan, kirol koordinatzailea. Lanpostu kopurua: 1. Maila: A. Lanaldia: %81,83. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Euskara eskakizuna: C1 maila, EGA edo horren baliokidea. Egoera: jardunean.

IZENEN ZERRENDA

Aldi baterako lan-kontratudun langileak.

Asier Pazos Arbizu: kirol koordinatzailea. Maila: A. Lanaldia: %81,83. Antzinatasuna: 2018ko maiatzaren 28a. Egoera: jardunean.

Larraintzarren (Ultzama), 2022ko abuztuaren 12an.–Mankomunitateko burua, Ekaitz Astiz Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2211813