181. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KODES MENDIKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2022ko aurrekontua.
Hasierako onespena

Kodes Mendiko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateak, 2022ko abuztuaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2022ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, 2022ko ekitaldirako.

Onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin.

Aguilar Kodesen, 2022ko abuztuaren 26an.–Mankomunitateko burua, Alberto Arriaga Ruiz de Infante.

Iragarkiaren kodea: L2211619