181. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Alkatetzak aldi baterako bereganatzea Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasunaren Arloko eskumenen eskuordetza

Alkatetzaren 700/2022 Ebazpena, abuztuaren 29koa.

Zizur Nagusiko Udaleko alkateak, 2022ko abuztuaren 29an, honako ebazpen hau eman zuen:

Alkatetzak aldi baterako bereganatzea Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasunaren Arloko eskumenen eskuordetza.

Alkatetzaren ekainaren 28ko 504/2019 Ebazpenaren bitartez, Tokiko Gobernu Batzordeko kide den Andoni Serrano Zabalza zinegotziaren esku utzi zen Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko Arloko barne zuzendaritza eta gaien kudeaketa, baita hirugarrenei eragiten dieten administrazio egintzen bidez ebazteko ahalmena ere. Hori guztia, kontuan hartuz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43., 44. eta 114. artikuluak; errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua.

Ikusirik Andoni Serrano Zabalza kanpoan izanen dela 2022ko abuztuaren 29tik irailaren 4a arte, biak barne,

Kontuan izanik horregatik komeni dela alkatetzak bereganatzea, aldi baterako, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasunaren Arloko eskumenen eskuordetza.

Kontuan hartuta, orobat, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 116. artikulua (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) eta urriaren 1eko 40/2015 Legearen 10. artikulua (Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzko Foru Legea),

EBAZTEN DUT:

1. Alkatetzak bereganatzea Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasunaren Arloko eskumenen eskuordetza, 2022ko abuztuaren 29tik irailaren 4a arte, biak barne; hain zuzen, honako eskumen hauenak: barne zuzendaritza eta gaien kudeaketa, baita hirugarrenei eragiten dieten administrazio egintzen bidez ebazteko ahalmena ere, zeinak utzi baitziren Andoni Serrano Zabalzaren esku.

2. Ebazpen honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, jarraikiz Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44.2 artikuluari. Horrek ez du galarazten bereganatzeak eraginkortasuna izatea ebazpen hau sinatu eta biharamunetik aurrera.

3. Osoko Bilkurari bereganatze horren berri ematea, egiten duen hurrengo bilkuran.

Zizur Nagusian, 2022ko abuztuaren 29an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2211642