181. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Alkatetzaren eskumenak eskuordetzan ematea

Ultzamako Udaleko alkateak, 2022ko abuztuaren 29an, 214/2022 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

Gaia: Eskumenak eskuordetzan ematea, haizeak botatako lau zuhaitzen baso-aprobetxamendua adjudikatzeko (hiru pago eta haritz bat), Mortua mendiko Bordaberri eta Oxarte alderdietan, Ultzamako herri-lurretan, 44,80 eurotan, Jesús María Altuna Villanueva interesdunari/eskatzaileari.

–Ikusirik apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.-1-q) artikuluaren edukia (Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legea), haren arabera kasuan kasuko toki-erakundeko buruak baitu eskumena hirigintzako lizentziak emateko.

–Ikusirik honako espedientea hau: “Baso-aprobetxamenduaren adjudikazioa: haizeak botatako lau zuhaitz (bertako haritz bat eta hiru pago), Mortua mendiko Bordaberri eta Oxarte alderdietan, Ultzamako herri-lurretan, 44,80 eurotan, Jesús María Altuna Villanueva interesdunari/eskatzaileari”.

–Ikusirik eskatzaileak ezkontza bidezko ahaidetasuna duela Martín María Picabea Aguirre alkatearekin, haren ezkonanaia da eta.

–Ikusirik gertatzen dela abstenitzeko betebeharraren kasu bat Ultzamako alkatearendako, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluaren 2-b) apartatua aplikaturik (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

–Ikusirik apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.-4 artikuluaren eta horrekin bat datozenen edukia (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43.-4, 43.-5 eta 44. artikuluen edukia eta horiekin bat datozenena (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua), haietan ezartzen baita eskumen hau beste baten esku uzteko aukera, bai eta horretarako behar diren izapideak ere.

–Ikusirik urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluaren 3. apartatua (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea), xedatzen baitu erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko beharra.

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Aipatu baso-aprobetxamendua besterentzeko espedientean esku hartzetik abstenitzea eta aipatu lizentzia emateko eskumena Ultzamako Udaleko lehen alkateorde Ekaitz Astiz Martínezen esku uztea.

Bigarrena.–Ultzamako Udaleko lehen alkateorde Ekaitz Astiz Martínezi eskudantziak berari eskuordetu zaizkiola jakinaraztea. Horrek izanen ditu ondorioak ebazpen honen dataren biharamunetik aurrera, bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.-2 artikuluan xedatutakoarekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua), Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluaren 3. apartatuak ezartzen dituen baldintzetan (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Ultzamako Udalaren Osoko Bilkurari, jakinaren gainean egon dadin, jarraikiz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.-4 artikuluan xedatutakoari (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

Larraintzarren (Ultzama), 2022ko abuztuaren 29an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2211845