181. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERGA

Herritarrek parte hartzeko plana, hiri-jarduketarako plan berezian

Lergako Udalak, 2022ko abuztuaren 10ean egin osoko bilkuran, onetsi zuen herritarrek parte hartzeko prozedura hastea, Lergako San Martin kaleko 5eko hiri-jarduketarako plan berezian. Plan horren sustatzailea Blas Garayoa Ojer da.

Hortaz, espedientea herritarren parte-hartzerako izapidepean egonen da hogei egunean, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikuluan xedatutakorekin.

Lergan, 2022ko abuztuaren 17an.–Alkatea, Ignacio Iriarte Marco.

Iragarkiaren kodea: L2211239