181. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2226/2022 EBAZPENA, irailaren 1ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez behean adierazten diren izangaiak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen baitira, Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko medikuen, Larrialdietako Zerbitzu Arrunteko medikuen eta Larrialdietako Zerbitzu Bereziko medikuen lanpostuetan jarduteko, eta lanpostua esleitzen baitzaie.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 13ko 54E/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko medikuen 69 lanpostu, Larrialdietako Zerbitzu Arrunteko medikuen 26 lanpostu eta Larrialdietako Zerbitzu Bereziko medikuen 12 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko; deialdia 2021eko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 11koan.

2021eko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 8koan, deialdiaren I. eranskinean zegoen akatsaren zuzenketa argitaratu zen.

Martxoaren 23ko 638E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 81. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 13koa), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Apirilaren 29ko 907E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 112. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 14koa), behin betiko zerrenda onetsi zen.

Lehiaketaren eta oposizioaren faseak bukaturik, 2020ko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 4koan, argitara eman zen hautapen prozesua puntuazio handienarekin gainditzeagatik deitutako lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaien aldeko izendapen proposamena, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 22ko 1010/2022 Ebazpenaren bidez, eskatutako dokumentazioa aurkeztu eta baldintzak betetzen zituzten hautagaiak izendatu ziren, Isabel Serrano Urra andrea izan ezik, txanda irekikoa, aipatutako 1010/2022 Ebazpenean adierazten diren arrazoiengatik.

Ondoren, Luisa Matilde Carmen Montes Fernández andreari, Luis Daniel Barbera Pérez jaunari, José Miguel Rey Pecharromán jaunari, Marien Navarro Elizondo andreari, Jorge Pascual Fernández jaunari, Marta Pastor Sanz andreari, Manuel Lavilla Jiménez jaunari, Diego Pueyo Gascón jaunari, María de los Ángeles Pérez González andreari, María Pilar Coscolin García andreari, Miguel Legarra Muñoz jaunari eta Jon Imanol Sanmiguel Zabala jaunari –guztiak txanda irekikoak– borondatezko eszedentzia eman zitzaien lanpostuaz jabetu ziren egunetik aurrera, beste administrazio publiko batean zerbitzuak ematen ari zirelako.

Deialdiaren oinarrietan ezarritakoaren arabera, bidezkoa da hutsik gelditu diren lanpostuak betetzea hautapen prozesua txanda irekiaren bidez gainditu dutenen zerrendan ondo-ondotik agertzen diren izangaiekin, eta, horretan oinarrituta, izendapen proposamen osagarria argitaratu zen 2022ko 140. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 14koan.

Izendapen proposamen osagarrian sartutako pertsona guztiek aurkeztu dute eskatutako dokumentazioa, Maite Urcelay Olabarria andreak izan ezik, hark, izendapena egin aurretik, uko egin baitio lortutako lanpostuari. Hori dela eta, 2022ko 165. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 19koan, Amaya Zurutuza Auzmendi andrea izendatzeko bigarren proposamen osagarria argitaratu zen, txanda irekiko izangai gaindituen zerrendan ondo-ondotik zegoen izangaia baitzen.

Gero, 2022ko 140. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 14koan, argitaratutako lehenengo izendapen proposamen osagarriaren akats zuzenketa bat argitaratu zen 2022ko 174. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 1ekoan, María del Juncal Pradales Rodríguez andrearen lanpostuaren jabetza hartzeari dagokionez.

Izendapen proposamen osagarrian sartutako izangai guztiek deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztu dutenez, eta hartan eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izangai horiek izendatzea eta lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Elena Varona de la Noval andrea, Helena Escalada Pardo andrea, Mounir Diouri Nair jauna, Karinna Paquita Roa-Granthon Rodríguez andrea, Miguel Castro Neira jauna, Gabriela de Iribas de Unceta andrea, Elena Pérez Salvatierra andrea, Adriana Aoiz Ibáñez andrea, Margarita Martínez Forcada andrea, María Martínez Díez andrea eta Iker Guariste Vilchez jauna, den-denak txanda irekikoak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko medikuen, Larrialdietako Zerbitzu Arrunteko medikuen eta Larrialdietako Zerbitzu Bereziko medikuen lanpostuetan aritzeko.

2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute lanpostuaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Adieraztea Iker Guariste Vilchez jaunak euskarazko jakite-maila zehaztuta duten lanpostu elebidunak betetzeko prozesuetan besterik ezin izanen duela parte hartu, halaxe ezarrita baitago Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33.2 artikuluan.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendari kudeatzaileari), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Iruñean, 2022ko irailaren 1ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

TXANDA

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTU ZK.

LANPOSTUA

ZENTROA-UNITATE ORGANIKOA

HERRIA

EUSKARAZ JAKIN BEHARRA

Irekia

VARONA DE LA NOVAL, ELENA

60900

OOLTko MEDIKUA

OOL: ZARRAKAZTELUKO OOLT

ZARRAKAZTELU

Irekia

ESCALADA PARDO, HELENA

60402

OOLTko MEDIKUA

OOL: AZKOIENGO OOLT

AZKOIEN

Irekia

DIOURI NAIR, MOUNIR

69400

OOLTko MEDIKUA

OOL: AZKOIENGO OOLT

AZKOIEN

Irekia

ROA-GRANTHON RODRIGUEZ, KARINNA PAQUITA

65310

OOLTko MEDIKUA

TUT: CASCANTEKO OOLT

CASCANTE

Irekia

CASTRO NEIRA, MIGUEL

69918

OOLTko MEDIKUA

TUT: CORELLAKO OOLT

CORELLA

Irekia

DE IRIBAS DE UNCETA, GABRIELA

64950

OOLTko MEDIKUA

TUT: TUTERA EKIALDEKO OOLT

TUTERA

Irekia

PÉREZ SALVATIERRA, ELENA

64715

OOLTko MEDIKUA

TUT: CASCANTEKO OOLT

CASCANTE

Irekia

AOIZ IBAÑEZ, ADRIANA

70941

OOLTko MEDIKUA

TUT: CORELLAKO OOLT

CORELLA

Irekia

MARTÍNEZ FORCADA, MARGARITA

65667

OOLTko MEDIKUA

TUT: TUTERA MENDEBALDEKO OOLT

TUTERA

Irekia

MARTÍNEZ DÍEZ, MARÍA

70710

OOLTko MEDIKUA

TUT: TUTERA MENDEBALDEKO OOLT

TUTERA

Irekia

GUARISTE VILCHEZ, IKER

60187

OOLTko MEDIKUA

OOL: ALTSASUKO OOLT

ALTSASU

EB2

Iragarkiaren kodea: F2211937