180. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

93E/2022 FORU AGINDUA, abuztuaren 30ekoa, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Miren Oyanguren Castañeira andrea, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Hizkuntza Baliabideen Zerbitzuko Itzulpen Ataleko burua, berak eskatu baitu.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak eskatu baitu, Miren Oyanguren Castañeira, Itzulpen Ataleko burua, 2022ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin.

2. Foru agindu hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutura, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera, Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira.

3. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 30ean.–Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F2211790