180. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Xehetasun-azterketa, Hiriberriko 4. poligonoko 119. lurzatian. Behin betiko onespena

Udalbatzak, 2022ko abuztuaren 10ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat, Hiriberriko 4. poligonoko 119. lurzatian, César Jesús Armendáriz Anduezak sustatua.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Aritzalan (Deierri), 2022ko abuztuaren 16an.–Alkatea, Eduardo Lezaun Echalar.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2211256