180. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Xehetasun-azterketa, Zurukuaingo 21. poligonoko 107. lurzatian, UE-ZUR 9 unitateko 3. lurzatian. Behin betiko onespena

Udalbatzak, 2022ko abuztuaren 10ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, Zurukuaingo 21. poligonoko 107. lurzatian, UE-ZUR 9 unitateko 3. lurzatian, Verónica Vergara de Carlosek sustatua.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Aritzalan (Deierri), 2022ko abuztuaren 18an.–Alkatea, Eduardo Lezaun Echalar.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2211255