180. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

2023rako lan-egutegia

Torres del Rioko Udalak, 2022ko abuztuaren 18an egin ohiko osoko bilkuran, 2023rako lan-egutegia onetsi zuen, honela:

“Alkateak 2023ko lan-egutegia aurkeztu du, onets dadin. Bertan jasotzen da, orobat, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren laneko jaiegunen egutegi ofiziala, honako arau hau oinarri hartuta: ekainaren 3ko 323/2022 Ebazpena, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2023ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena (2022ko 126. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 27koa). Hona hemen:

Nafarroako Gobernuak ofizialki izendatutako jaiegunak, baita Torres del Rioko gainerako jaiegunak ere:

• Urtarrilaren 6a: Jaunaren Agerkundearen festa.

• Apirilaren 6a: Ostegun Santua.

• Apirilaren 7a: Ostiral Santua.

• Apirilaren 10a: Pazko astelehena.

• Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

• Uztailaren 25a: Santiago apostolua.

• Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

• Irailaren 14a: La Cruz (herriko jaieguna).

• Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

• Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

• Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren ondoko astelehena.

• Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

• Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

• Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Urteko lanegunak 246 dira eta horiei kendu behar zaizkie 27 opor egun eta norberaren aferetarako 3 egun; beraz, azkenik 216 lanegun dira, eta egiazko lanorduak 1.592.

Bozketa egin ondoren, aho batez onetsi dira honako erabaki hauek:

Lehena.–Onestea 2023. urterako lan-egutegia.

Bigarrena.–Baliogabeak izanen dira, epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta arestian aipatutako egunak, hots, jaiegun deklaratutakoak.

Hirugarrena.–Argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) eta Torres del Rioko Udaleko iragarki-taulan.

Torres del Rion, 2022ko abuztuaren 18an.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L2211274