180. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Udalaren kirol instalazio eta zerbitzuen erabilerari buruzko erregelamendua. Behin betiko onespena

Azkoiengo Udalak, 2022ko maiatzaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Azkoiengo Udalaren kirol instalazio eta zerbitzuak erabiltzeari buruzko erregelamendua, eguneratzea eta testuingurura egokitzea beharrezkoa baita, kirol zerbitzuak eta jarduerak hazi eta aldatu egin direlako.

Hasierako onespenaren erabakia 2022ko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 14an, eta jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aldaketa behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, uztailaren 2ko Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, aldaketak argitaratzea xedatzen baitu, behar duten ondorioa izan dezaten.

Azkoienen, 2022ko abuztuaren 4an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

AZKOIENGO UDALAREN KIROL INSTALAZIO ETA ZERBITZUEN ERABILERARI BURUZKO ERREGELAMENDUA

Zioen azalpena

Jarduera fisikoa eta kirola praktikatzeak osasuna babesteko, bizi kalitatea hobetzeko eta gizarte integraziorako tresna onenetako bat dela erakutsi du.

Herritarren prestakuntza eta kultura fisikoa gero eta handiagoa da, eta hazkunde nabarmena eragin du Azkoiengo udalerrian kalitateko kirol zerbitzu eta azpiegituren eskaeran. Horregatik, Udal honen kirol politikaren helburuak dira, besteak beste, kirol ekipamendu berriak eraikitzea eta kirol jarduera fisikoa eskaintzeko zerbitzuak zabaltzea, herritarren eskaera gero eta handiago horri erantzun nahirik.

Espainiako konstituzioak berak, 43. artikuluaren 3. apartatuan, aitortzen du kirolak duen garrantzia, hala xedatzen baitu: “botere publikoek osasun heziketa, heziketa fisikoa eta kirola sustatuko dituzte. Era berean, aisialdiaren erabilera egokia erraztuko dute”.

Bere aldetik, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko Legearen 25.2.m) artikuluak adierazten du udalek kasu guztietan ere kirol jarduera edo instalazioen gaineko eta aisialdia betetzearen gaineko eskumenak izanen dituztela.

Udalaren kirol instalazioak Azkoiengo Udalak eskaintzen dituen kirol zerbitzuak bermatzen dituen oinarrizko ekipamenduak dira. Haien helburu nagusia da osasun publikoa zaintzea prebentzio neurrien bidez eta behar diren zerbitzuak eskaintzea, eta horiekin batera, heziketa fisikoa eta kirola sustatzea eta aisialdiaren eta denbora librearen erabilera egokia erraztea.

Proposatzen den proiektua, beraz, goian aipaturiko helburuak betetzeko asmoz proposatu da, Udalaren kirol arloaren inguruan herritarrek adierazten duten eskaera gero eta handiagoari erantzun nahian.

ATARIKO TITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Xedea.

Erregelamendu honen xedea da Azkoiengo Udalak dituen kirol instalazioen erabilera eta funtzionamendua eta, horiekin batera, erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak ere, arautzea.

Erregelamendu hau Udalaren kirol instalazio guztietan aplikatuko da, bertan adierazten den moduan, hain zuzen.

2. artikulua. Definizioak.

1. Udalaren kirol instalazioak.

Kirola eta jarduera fiskoa praktikatzeko aukera eskaintzen duten eraikin, higiezin, zelai, bulego edo espazioak dira, era guztietakoak, kanpokoak nahiz estaliak, itxiak edo irekiak, barne direla kirol jarduera aurrera eramateko beharrezkoak diren ekipamendu eremuak, osagarriak edo funtzionatzeko behar direnak, Azkoiengo Udala denean haien titularra, edo haren esku direnean, titulu juridiko baten bitartez.

Sarbide libreko kirol instalazioak dira bertara sartzeko inongo baldintzarik betetzea eskatzen ez dutenak, eta haien erabileragatik eskatzen ez denean inongo tasarik, prezio publikorik edo tarifarik ordaintzea.

2. Pertsona erabiltzaileak.

Erregelamendu honen ondorioetarako, pertsona erabiltzaileak dira honako hauek:

a) Udalaren kirol instalazioak banaka edo taldean, dagokien tasa edo tarifa ordainduta, erabiltzen dituzten pertsonak.

b) Programatutako kirol jardueretako edo ikastetxeetako edo kirol eskoletako ikasleak.

c) Kirol unitate edo eremu baten denboraldiko erreserba baten titularrak diren pertsonak.

d) Kirol lehiaketetan parte hartzen dutenak.

e) Haien laguntzaileak eta ikusleak.

3. Erabilera titulua.

Instalazio edo jarduera horretarako sarbidea ematen duen agiria da, dagokion tasa, prezio publiko edo tarifa ordaindu dela erakusten duena, hala denean.

4. Kirol jarduera gidatua.

Kirol jardueren udal programan sartzen den eta zuzendaritza tekniko batekin egiten den kirol jarduera fisikoa da, aurrera eramaten dena Azkoiengo herriaren kirol garapenean inplikatuta dauden agenteek ezarritako irizpide teknikoei jarraikiz.

5. Erabilera librea.

Udal kirol instalazioetan eta zuzendaritza teknikorik gabe egiten den kirol jarduera fisikoa da. Horietara sarbidea izateko urtez urte udal organo eskudunak ezartzen dituen kuotak edo tarifak ordaindu behar dira. Kasu berezietan, eta irizpide teknikoetan oinarrituta, sartzeko salbuespenak eginen dira, esaterako udal ekitaldietan, klubak, etab.

3. artikulua. Aplikazio eremua.

1. Erregelamendu honetan jasotzen diren arauak Udalaren kirol instalazio guztietan aplikatzen dira, nola zuzeneko kudeaketa dutenetan, hala zeharkako kudeaketa, entitate publiko edo pribatu baimendu baten bitartez, dutenetan ere.

2. Kasu guztietan ere, erregelamendu honen arauak aplikatzeko, kontuan hartuko da udal kirol instalazioa sarbide librekoa den ala ez.

3. Erregelamendu honen edukia osagarri da eta ordezkoa udal igerilekuetako baldintza higieniko-sanitarioen arauetan ezarritakoarekiko, aisialdiko ikuskizun eta jardueren arautegiarekiko eta, orobat, kontsumitzaile eta erabiltzaileen arautegi sektorialarekiko.

I. TITULUA

Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko arau orokorrak

4. artikulua. Sarbidea.

Udalaren kirol instalazioetan sartzeak berekin dakar erregelamendu honetan jasotzen diren arauak onartzea.

Sartzeko moduak:

–Urteko abonua.

–Neguko denboraldia.

–Udako denboraldia.

–Hileko sarrera.

–Hamabostaldiko sarrera.

–Eguneko sarrera/egun erdia (uda).

–Ikastaroak.

–Kirol zerbitzuak (kirol taldeak, irabazi asmorik gabeko kirol sustapeneko entitateak, fundazioak, erregistroan legez inskribatutako elkarteak, irabazi asmoko enpresa pribatuak, kirol eskolak).

–Beraz, sarbideen kontroletik gaituko da sarrera, horretarako eratutako bitartekoak erabiliz. Kirol instalazioetara sartu eta erabiltzeko beharrezkoa da ordaintzea eta dagokion informazioa ezagutzea, eta horiek gabe, ezinezkoa izanen da instalazioetara sartzea, egoera puntual, berezi eta justifikatu batean izan ezean.

–Instalazioetara sartzeko sarrera erregistratu beharko da, hatz marka edo giltzatakoa erabiliz.

–Instalazio bakoitzari berariaz esleitu zaion kirolak izanen du lehentasuna haien erabileran. Beste kirolen batzuk ere praktikatzen ahalko dira, edo kirol arlokoak ez diren jarduerak egiteko ere uzten ahalko dira, teknikoki posiblea bada eta Udalak dagokion idatzizko baimena eman badu.

–Udalak eta kirol instalazioak kudeatzen dituen enpresak ez dute erantzukizunik izanen Udalaren kirol instalazio guztietan kirolean aritzean gertatzen diren istripuen gainean, horiek gertatzen badira arauak ez betetzeagatik, seinale edo abisuei kasurik ez egiteagatik edo instalazioak eta zerbitzuak era ezegokian erabiltzeagatik.

Zortzi urte bete ez dituzten erabiltzaileak guraso edo tutoreek lagunduta sartuko dira ezinbestez, eta pertsona heldu horien ardurapean egonen dira uneoro.

5. artikulua. Udalaren kirol instalazioetan kartel bat erakutsiko da, Kudeaketa (instalazioaren kudeatzaileak, zinegotziak eta udal teknikariak osatua) eta Jarraipen (Udalaren Kirol Batzordea, enpresa kudeatzailea eta udal teknikaria) Batzordeak onetsia, leku nabarmenean eta erabiltzaileak erraz ikusteko moduan, honako hau adieraziz:

–Instalazioaren zerbitzuen ohiko erabileraren eta aldian behingo erabileren prezioak.

–Instalazioen ordutegia.

–Instalazioaren urteko egutegia.

–Eskaintzen diren zerbitzuak edo programak.

Erregelamendu hau erraz eskuratzeko toki batean utziko da, kontsultatu nahi bada ere.

I. KAPITULUA

Urteko abonatuei buruz

6. artikulua. Abonatua da inskripzioa eskatu eta onartu zaion duen pertsona. Behar bezala gaituta izan behar ditu ezarritako sarrera-gailuak, eta Azkoiengo Udalak ezarritako kuoten ordainketa ere eguneratuta izan behar du.

“Urteko abonatuek” sarbide librea izanen dute instalazioetara, eta hala badagokie, deskontua izanen dute han antolatzen diren jardueretan. Azkoiengo Udalak aldaketak ezartzen ahalko ditu abonatu motei dagozkien kategorietan.

Urteko abonatuaren gailua emateko diru kopuru bat ordaindu beharko da, fidantza kontzeptuan. Diru kopuru hori itzuliko zaio abonatuari kirol instalazioan baja ematen duen unean, betiere eguneratuta baditu kirol instalazioak igorritako ordainagiriak.

Abonatuaren sarrerako gailua galduz gero, ezarritako diru kopuru bat ordaindu beharko da gailu berria egiteagatik. Sarrerako gailua agertuz gero, nahitaez utzi beharko da kirol instalazioetako harrera gunean; maltzurkeriaz erabiltzen bada, Kudeaketa eta Jarraipen Batzordeak zehapena jarriko du.

7. artikulua. Abonatu motak:

7.1. Honako abonatu mota hauek ezartzen dira:

A mota: 4 urtetik beherako haurrak.

B mota: 4tik 13 urtera bitarteko umeak.

B1 mota: 4tik 11 urtera bitarteko umeak (familia abonua).

B2 mota: 12 eta 13 urteko umeak (familia abonua).

C mota: 14-17 urte bitarteko gazteak.

C1 mota: 14tik 17 urtera bitarteko gazteak (familia abonua).

D mota: 18tik 64 urtera bitarteko helduak.

E mota: 65 urtetik goitikoak, erretiratuak eta pentsiodunak.

F mota: Familia ugaria.

G mota: % 65etik gorako desgaitasuna duten pertsonak. Azkoienen erroldatuak.

H mota: Unibertsitarioak.

7.2. “A” motako abonatuek ez dute kuotarik ordaindu beharko. Betiere, gurasoek edo tutoreek lagunduta sartu behar dute instalazioetan.

7.3. “B” motako abonatuek ez dute kuotarik ordaindu behar bi gurasoek “D” motako urteko abonua (familia abonua) badute. Bi gurasoetako bakar batek badu “D” motako “urteko abonua”, 12 urtetik beherakoek ez dute instalaziorako doako sarbidea eskuratzen ahalko.

14 urtetik beherakoek, beren gurasoek erakusten badute agiri ofizialen baten bidez (administrazio publikoak emandakoa) alargun edo dibortziatuak direla, ez dute kuotarik ordainduko, haien gurasoetako batek “D” motako “urteko abonua” baldin badu.

Beraz, “B motako abonatuek” ez dute ordaindu beharrik izanen, bi gurasoek “D” motako “urteko abonua” badute eta ume horiek 12 urtetik beherakoak badira, eta 12 eta 13 urte bitartekoak badira, berriz, umeen kuotaren % 50 ordainduko dute.

Bi gurasoetako bakar batek badu “D” motako “urteko abonua”, 12 urtetik beherakoek ez dute instalaziorako doako sarbidea eskuratzen ahalko.

12 urtetik beherakoek, beren gurasoek erakusten badute agiri ofizialen baten bidez (administrazio publikoak emandakoa) alargun edo dibortziatuak direla, ez dute inongo kuotarik ordainduko, haien gurasoetako batek “D” motako “urteko abonua” baldin badu. Eta 12-13 urte bitarteko umeek, berriz, 4-13 urte bitarteko umeen kuotaren % 50 ordainduko dute.

8 urtetik beherako umeek beti gurasoek edo tutoreek lagunduta sartu behar dute instalazioetan.

8. artikulua. Deskontu espezifikoak abonatu moten gainean.

8.1. “C” motako abonatuek, haien bi gurasoek “D” motako “urteko abonua” badute, gazteen familia abonua eskuratzen ahalko dute. Gurasoetako bakar bat edo bat ere ez bada abonatua, gazteen abonuaren kuota osoa ordaindu beharko dute.

8.2. “D” motako abonatuek, unibertsitate ikasketak egiten ari badira, “D” motako “urteko abonuaren” gaineko deskontua izanen dute. Abonu hori pentsatua dago aste osoa beren herritik kanpo ematen duten gazteentzat, logikoa denez, instalazioak erabiltzeko aukera bakarra asteburuetan dutelako. Horretarako beharrezkoa da interesdunak urteari dagokion unibertsitateko eta/edo goi mailako matrikula aurkeztea, eta herritik kanpo bizi delako justifikazio agiria (pisuaren edo erresidentziaren kontratua, familiekin bizi delako zinpeko adierazpena) ere bai.

8.3. “E” motako abonatuak. Erretiratuak eta pentsiodunak, haien adina edozein dela ere, eta beren egoera adierazten duen agiri ofizial bat (administrazio publiko batek emana) aurkezten badute, “E” motan sartuko dira. Erretiratu titularrak soilik izan dezake kuota hori, eta beraz, bikotekideak, erretiratua edo pentsioduna ez bada, ez.

8.5. “F” motako abonatuak. Familia ugariek % 30eko deskontua izanen dute ezarritako kuoten gainean (ez hasierako sarreraren gainean) betiere kirol instalazioko bazkide egiten badira familia ugarien gutxieneko kideen kopurua (2 guraso + 3 seme/alaba); baldintza hori betetzen ez bada, ezin da aplikatu familia ugarien deskontua.

8.6. “G” motako abonatuak. Azkoienen erroldatuta dauden eta % 65etik gorako ezgaitasun fisikoa, psikikoa edo sentsoriala duten herritarrek kirol instalazioetarako doako sarbidea izanen dute. Horretarako, gradu hori ziurtatzen duen eta indarra duen ziurtagiri bat aurkeztu behar dute, administrazio publiko eskudunak emandakoa.

9. artikulua. Alta eta baja ematea, ordainketak eta abonuak formalizatzea.

9.1. Azkoiengo kirol instalazioetako “urteko abonua” eskuratu nahi duten pertsona guztiek hasierako sarrera/matrikula ordaindu behar dute abonatuen egoera eskuratzeko. Sarrera/matrikula horretatik salbuesteko sustapen ekimenak antolatzen ahal dira, enpresa kudeatzaileak eta Udalak hala erabakitzen badute.

Sarrerako diru kopuru hori ordaintzen den unetik aurrera hasiko da ordainagirien igorpena, kirol instalazioan aurkeztu beharreko dokumentazio guztia noiz aurkezten duten kontuan hartu gabe.

Baja ematen duen abonatuak ez du sarrerako diru kopuru hori itzultzeko eskatzen ahalko. Berriz ere abonatua izan nahi badu, berriro ordaindu beharko du goian aipatutako zenbatekoa, eta ordainduta eduki beharko ditu baja hartu zuenean instalaziotik igorri zitzaizkion ordainagiriak.

9.2. Hilaren 20a baino lehen edo 20an berean alta ematen duten abonatuek hilabeteko kuota osoa ordainduko dute. Hilaren 20aren ondoren alta ematen dutenak hurrengo hilean hasiko dira kuota ordaintzen.

“Urteko abonua” izateko ezarrita dauden ordainketa moduak (hilabeteko, hiruhileko, seihileko edo urteko kuotak) banku igorpenaren bidez eginen dira, abonatuak ematen duen kontu zenbakira zuzenean; kuota ordaintzeko bestelako modurik ez dagoenez, kontu zenbaki bat eman behar da, bertara egiteko banku igorpenak.

9.3. Kuotak ordaintzen ez badira, bi aldiz eginen da ordaintzeko errekerimendua, eta abonatuaren erantzunik ez badago haietako bakoitzari emandako hilabeteko epean, baja emanen zaio eta abonatuen eskubideak galduko ditu.

Aurreko paragrafoa aplikaturik abonatuari baja eman ondotik, berriz ere alta hartu nahi badu, kuoten ordainketa eguneratu beharko du, eta beste behin ordaindu beharko du sarrerako diru kopurua.

Ordainagiri bat itzuliz gero, diru kopuru jakin bat ordaindu beharko da, banku eta administrazio gastuen kontzeptuan.

9.4. Baja eman nahi duen abonatuak idatziz eman beharko die bere nahiaren berri instalazioetako administrazioko langileei, eta horretarako eratutako erregistroa erabili beharko du. Ezin da baja eman ez telefonoz ez beste batzuen izenean (pertsonaren ardurapeko adingabeen kasuan izan ezik). Instalazioan baja ematea norberak eginen du.

Baja jakinarazi beharko da hileko kuota ordaintzeko egunaren aurreko hilaren 20a baino lehen.

Baja gertatzen bada tasa kobratzeko egunaren ondoren, ez da tasa itzultzeko eskubiderik izanen.

9.5. Abonatuaren txartela galdu, ebatsi edo hondatuz gero, horren berri eman beharko zaio segidan instalazioak kudeatzen dituen entitateari.

9.6. Abonatuen sarbideko gailua pertsonala da eta ezin inori utzizkoa. Beste inork behar ez bezala erabiltzen badu, zehapena ezarriko da, Kudeaketa eta Jarraipen Batzordeak zehazten duena.

II. KAPITULUA

Abonatuak

10. artikulua. I. kapitulutik ondorioztatzen denez, abonatuak izanen dira urteko abonua hartzen duten erabiltzaileak.

Sarbide mota bakoitzak instalazioen eremu zehatz batzuk erabiltzeko eskubidea ematen du. Arau hori ez betetzeak ekarriko du kirol instalazioen erabiltzaileari karneta kentzea eta baja ematea, eta ez zaio itzuliko ordaindutako diru kopurua.

Beraz, sarbideen kontroletik gaituko da sarrera, horretarako eratutako bitartekoak erabiliz. Kirol instalazioetara sartu eta erabiltzeko beharrezkoa da ordaintzea eta dagokion informazioa ezagutzea, eta horiek gabe, ezinezkoa izanen da instalazioetara sartzea, egoera puntual, berezi eta justifikatu batean izan ezean.

Abonatu ez direnak ondoren azaltzen diren moduetako batean soilik sartzen ahalko dira kirol instalazioetara:

–Neguko denboraldia.

–Udako denboraldia.

–Hilekoa.

–Hamabostaldikoa.

–Eguneko sarrera/egun erdia (uda).

–Kirol ikastaroak.

–Bestelako kirol zerbitzuak (kirol taldeak, irabazi asmorik gabeko kirol sustapeneko entitateak, fundazioak, erregistroan legez inskribatutako elkarteak, irabazi asmoko enpresa pribatuak, kirol eskolak) (V. tituluan azaldua).

10.1. “Neguko abonua”, iraupena izanen du urteko udako denboraldia amaitzen denetik hurrengo urteko udako denboraldia hasten den arte. Data zehatzak urtero Azkoiengo Udalak ezarriko ditu, instalazioaren kudeaketaz arduratzen den enpresak egutegi proposamena prestatu ondoren. Neguko abonua urteko abenduaren 31 baino lehen hartzen duten erabiltzaileek horretarako ezarritako kuota ordaindu beharko dute. Neguko abonua urtarrilaren 1etik aurrera hartzen dutenek aukera izanen dute kuota murriztua ordaintzeko, neguko denboraldia amaitu arte.

Neguko denboraldirako izanen du balioa, betiere Udalak onetsi eta instalazioan ikusgai egonen den egutegiari jarraikiz, eta denboraldi horretarako ezarritako ordutegian. Urteko abonatuak neguko denboraldian erabiltzen ahal dituen eremu berak erabiltzeko eskubidea ematen du. Ez du barne hartzen fitness gelara eta indoor ziklo birtualeko gelara sartzea.

Espazio horietara sartu ahal izateko “guztia barne” sarbidea eskatu behar da.

10.2. “Udako abonua”; iraupena izanen du neguko denboraldia amaitzen denetik hurrengo neguko denboraldia hasten den arte. Data zehatzak urtero Azkoiengo Udalak ezarriko ditu, instalazioaren kudeaketaz arduratzen den enpresak egutegi proposamena prestatu ondoren. Abonu hori udako denboraldi osoan ateratzen ahalko da, baina, abonua noiznahi eskatzen dela ere, horretarako ezarritako zenbatekoa ordaindu beharko da.

Udarako izanen du balioa, betiere Udalak onetsi eta instalazioan ikusgai egonen den egutegiari jarraikiz. Kanpoko igerilekuen eta solarium lorategien eremua erabiltzeko eskubidea ematen du (igerilekua, jostaketa bainu ontzia, askari tokiak, tenis eta padel pistak), pilotalekua eta pabiloiak. Ez du barne hartzen fitness gelara eta indoor ziklo birtualeko gelara sartzea.

Espazio horietara sartu ahal izateko “guztia barne” erakio sarbidea eskatu behar da.

10.3. “Hileko abonua”, iraupena 30 egunekoa izanen da. Abonu hori denboraldi osoan barna ateratzen ahal da.

Urteko abonatuak erabiltzen ahal dituen eremu berak erabiltzeko eskubidea ematen du. Neguko denboraldian, kanpo geratzen dira fitness gela eta indoor ziklo birtualeko gela.

Udako denboraldian, ez du barne hartzen fitness gela, igerileku girotua eta lasaitze eremua. Espazio horietara sartu ahal izateko “guztia barne” sarbidea eskatu behar da.

10.4. “Hamabostaldiko abonua”, iraupena 15 egunekoa izanen da. Abonu hori denboraldi osoan barna ateratzen ahal da.

Urteko abonatuak neguko denboraldian erabiltzen ahal dituen eremu berak erabiltzeko eskubidea ematen du, fitness gela eta indoor ziklo birtualeko gela izan ezik.

Udako denboraldian, ez du barne hartzen fitness gelara, igerileku girotura eta lasaitze eremura sartzea. Horietara sartzeko “guztia barne” sarbidea eskatu behar da.

10.5. “Eguneko sarrera”ren bidez instalazioetara sartzen ahal da urteko edozein egunetan, betiere kirol instalazioa zabalik badago. Prezio desberdinak izanen dira, astegun edo jaiegun bada. Instalazioak egun osoan erabiltzen ahalko dira; kirol instalaziotik ateraz gero, berriz sartu ahal izateko, berriro ere eguneko sarreraren tiketa erakutsi behar da, eta sartzeko erabili behar da fidantzako 2 euroak ordaintzean jaso den gailua. Udako denboraldian “egun erdiko” sarrerarekin sartzen ahal da, arratsaldeko 16:00etatik aurrera.

Urteko abonatuak neguko denboraldian erabiltzen ahal dituen eremu berak erabiltzeko eskubidea ematen du, fitness gela eta indoor ziklo birtualeko gela izan ezik.

Udako denboraldian, ez ditu barne hartzen fitness gela, igerileku girotua eta lasaitze eremua.

10.6. Bestelako kirol zerbitzuak: kirol taldeak, irabazi asmorik gabeko kirol sustapeneko entitateak, fundazioak, erregistroan legez inskribatutako elkarteak, irabazi asmoko enpresa pribatuak, kirol eskolak.

Kolektibo horientzako sarbideari buruzko araudi eta erregulazio zehatzak Azkoiengo kirol instalazioen erregelamendu honen 50. artikuluan, 20. orrialdetik aurrera, aurkitzen ahal dira.

11. artikulua. Orokortasunak: neguko abonuak, udakoak, hilabetekoak, hamabostaldikoak, eguneko sarrera eta egun erdikoa, kirol zerbitzu eta ikastaroetarako sarbidea, kirol talde federatuen abonua.

–Udako denboraldian: ez dituzte barne hartzen fitness gela, ziklo indoor gela, igerileku girotua eta lasaitze eremua.

Espazio horietara sartu ahal izateko “guztia barne” sarbidea eskatu behar da.

11.1. Ez dute izanen Azkoiengo kirol instalazioetako abonatuen izaera.

11.2. Fitness gela erabiltzen ahal dute gainerako kirol eremuekin batera, “guztia barne” ordainketa eginez gero, sarbide mota horietan guztietan.

11.3. Ez dute kirol ikastaroetan izena emateko lehentasunik.

11.4. Ez dute deskonturik izanen kirol ikastaroetan.

11.5. Ez dute deskontu berezirik izanen, urteko abonuarekin gertatzen zen bezala: familia abonua (umeak eta gazteak), familia ugaria, abonu unibertsitarioa...

11.6. Ordainketak eskudirutan edo txartelaren bidez eginen dira, instalaziora lehenengoz sartzen denean; ez da banku-helbideratzearen bidez ordaintzen ahalko. Behin ordainketa eginik, ez da dirua itzuliko.

11.7. Sartzeko forma guztietan nahitaezkoa da sarbiderako bitartekoak gaitzeko eskatzen den dokumentazioa ematea. Sartzeko gailuak egiteko hasierako diru kopuru bat ordaindu behar da fidantza gisa, eta itzuliko zaio erabiltzaileari, jarduera amaitu eta karneta ematen duenean. Sartzeko gailua galduz gero, beste bat bikoiztua eskatu behar da, eta ordaindu behar da gailu berria emateko ezarritako kuota.

11.8. Eremuen erreserbak egiteko (pilotalekua, kiroldegiko pistak, padel, tenis...) eta kirol zerbitzuak (fisioterapia, dietetika...) lehentasuna izanen dute urteko abonatuek.

11.9. Abonatuak ez direnek egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak eta iradokizunak egiten ahal dituzte instalazioen funtzionamenduari buruz.

III. KAPITULUA

Udalaren kirol instalazioen erabilera

12. artikulua. Erabiltzeko ordutegia.

Udalaren kirol instalazioak erabiltzen ahalko dira Kudeaketa eta Jarraipen Batzordeak eta Udal organo eskudunek horretarako ezarritako egun eta orduetan. Azkoiengo Udalak eta dagokion batzordeak onetsiko dute alderdi hori, enpresa kudeatzaileak proposatu ondoren.

IV. KAPITULUA

Erabiltzaileen eskubideak, betebeharrak eta jarduera debekatuak

13. artikulua. Erabiltzaileen eskubideak.

Honako hauek dira erabiltzaileen eskubideak:

a) Kirol zerbitzuei buruzko informazio hau eskuratzeko eskubidea:

1. Zerbitzu eskaintza eta baliatzeko modua.

2. Eskuragarri dauden instalazio eta ekipamenduak.

3. Zerbitzua ematen den ordutegia.

4. Indarra duten tasa, prezio publiko edo tarifen zerrenda.

5. Zerbitzu etenaldiak edo gertatzen den edozein gorabehera.

6. Iradokizunak eta kexak egitea ezarritako prozeduren bidez.

b) Erabiltzeko baldintza onetan dauden eta ezgaitasunen bat duten pertsonentzat irisgarriak diren kirol instalazio eta ekipamenduak erabiltzeko aukera izatea.

c) Zerbitzua ematen duten langileen begirunezko eta adeitasunezko harrera izatea.

d) Zerbitzua hartzea kualifikazio egokia duten pertsonen eskutik.

e) Edozein iradokizun, erreklamazio edo kexa aurkeztea eta ezarritako epean erantzuna jasotzea, kirol zerbitzuen kartan jasotzen diren baldintzetan.

f) Bere datu pertsonalen gaineko sarbide, zuzentze, deuseztatze eta aurkaratze eskubideak baliatzea, datu pertsonalen babesari buruzko araudian ezarritakoaren arabera.

g) Instalazioak erabiltzea haien osasunaren babesa eta segurtasuna bermatzen duten baldintzetan, araudi erregulatzailean ezarritakoaren arabera.

h) Araudi hau betetzeko exijitzea zentroetako kudeaketaren arduradunen eta langileen bidez.

i) Ordaindutako tasa, prezio publiko edo tarifa itzultzea, zerbitzuak betetzen ez badira, erabaki erregulatzailean aurreikusitako kasuetan eta baldintzetan.

14. artikulua. Udalaren kirol instalazioen erabiltzaileen betebeharrak.

Udalaren kirol instalazioen erabiltzaileen betebeharrak hauek dira:

a) Udalaren kirol instalazioetan sartzeko gailua aurkeztea, eta orobat instalazioko langileek eskatzen dietenean. Udalaren kirol instalazioetara sartzeko gailua ez aurkezteak administrazioko langileek bertara sartzeko debekua ezartzea ekarriko du. Gailu hori pertsonala eta inori inongo egoeratan ezin utzizkoa.

b) Dagokion tasa, prezio publikoa edo tarifa ordaintzea, kasua bada, zerbitzuak baliatzeko tituluak kontserbatzea balio duten epean, eta bere burua akreditatzea instalazioko langileek eskatuz gero.

c) Udalaren kirol instalazioak erabiltzea, janzkera egokiarekin eta kasuan kasuko araudi espezifikoa errespetatuz. Udalaren kirol instalazioetako materiala, ekipamenduak eta gainerako egitura guztiak errespetatzea eta haiek mantentzeko lanean laguntzea. Erabiltzaileen erantzukizuna izanen da Udalaren kirol instalazioetan ematen duten denboran haien asmo txarrez edo zabarkeriaz kalte edo galerarik eragiten bazaie instalazioei edo hirugarrenei.

d) Instalaziora sartzea horretarako eratutako bitartekoak erabiliz, betiere sartzeko eta ateratzeko ezarritako eremuetatik igaroz.

e) Kirol zerbitzuen ordutegiak eta funtzionamendua errespetatzea, kasu guztietan aintzat hartuz udalaren kirol instalazioetako langileen jarraibideak.

f) Jarrera zuzena eta errespetuzkoa izatea kirol zerbitzuetako gainerako erabiltzaileekiko eta hango langileekiko.

g) Indarra duen araudiak ezarritakoa betetzea, eta era berezian, tabakoa, alkohola eta substantzia estupefazienteen kontsumoari dagokionez.

h) Ez sartzea kirol barrutietan beirazko, metalezko edota erabiltzaileen eta langileen integritatea eta osasuna arriskuan jartzen ahal dituzten bestelako materialez egindako ontziak. Paperezkoak edo plastikozkoak bakarrik erabil daitezke.

i) Kirol barrutietara ez sartzea edari alkoholdunak, drogak edo objektu arriskugarriak aldean eramanda.

j) Erregelamendu honetan jasotzen diren arau orokorrak eta zentro bakoitzeko kirol eremuen erabilerarako jarraibide espezifikoak betetzea eta errespetatzea.

k) Erabiltzaileekin batera heldu direnak, ikusleak eta instalazioak erabiltzen ari ez diren pertsonek pista eta joko eremuetatik kanpo egon behar dute.

l) Kudeaketa eta Jarraipen Batzordeak proposaturik Udalak ezartzen dituen zehapenak betetzea.

Udalaren kirol instalazioen barnean, pertsona helduek arduratu behar dute beren ardurapean diren adingabeen segurtasunaz. 8 urtetik beherako umeek gurasoen edo haien ardura dutenen zaintzapean egon beharko dute instalazioetan, istripuak saihesteko eta gainerako erabiltzaileei eragozpenik ez sortzeko.

–Adin nagusiko erabiltzaileek erantzun beharko dute, baldin eta beren ardurapean dituzten adingabeek erregelamendu honetako arauak betetzen ez badituzte edo bertan zehazturiko arau-hausteak egiten badituzte.

–Erabiltzaileek beren gain hartuko dituzte instalazioetan gertatzen diren objektu pertsonalen galerak, desagertzeak edo hondatzeak.

15. artikulua. Erabiltzaileen jardunbide debekatuak.

1. Debeku da:

a) Galaraztea edo eragoztea udalaren kirol instalazioen funtzionamendu normala.

b) Udalaren kirol instalazioak edo haien egiturak erabiltzea haien xedea ez den edozein erabilerarako.

c) Sarrera egitea horretarako eratu eta ezarritakoak ez diren bestelako bideetatik, eta sartzeko bestelako gailuak erabiltzea. Debekatuta dago beste inoren gailua erabiliz sartzea.

d) Udalaren kirol instalazioak edo haien elementuak kaltetzen ahal dituzten egintza mota guztiak egitea.

e) Udalaren kirol instalazioaren edo haien edozein elementuren erabilera eragoztea gainerako erabiltzaileei.

f) Animaliekin sartzea instalazioetara, legez aurreikusitako kasuetan izan ezik.

g) Instalazioetara sartzea ibilgailu mota gutiekin, jarduera baterako eremu egokia izan ezean, jardueraren iraupenerako ezarritako denbora mugaren barnean, eta aldez aurretik ordainduta dagokion prezio publikoa.

h) Klaseak ematea baimenik gabe.

i) Irabazi asmoko edozein jarduera ekonomiko egitea.

j) Baimenik gabe sartzea mahaiak, aulkiak, eguzkitakoak, etzaulkiak eta bestelako edonolako altzariak.

k) Jostaketan aritzea, elementuak erabiliz edo gabe, horretarako eratutako eremuetan izan ezik.

l) Musika aparatuak erabiltzea aurikularrik gabe. Erabilera baimenduko da erabiltzaileei eragozpenik sortzen ez zaienean.

m) Substantziak eta edonolako hondakinak botatzea horretarako jarritako ontzietatik kanpo.

n) Objektuak sartzea uretan, arau honetan aurreikusitako kasuetan izan ezik.

ñ) Otorduak egitea horretarako eratutako eremuetatik kanpo.

o) Pankartak, sinboloak, ikurrak edo legendak sartzea edo erakustea, haien edukiagatik edo erakusten diren egoeragatik portaera bortitzak, xenofoboak edo arrazistak piztu edo sustatzeko egintzatzat hartzen ahal badira, edo kirol jardueran parte hartzen ari direnei mespretxu agerikoa erakusteko egintzatzat.

p) Barrutian sartzea armak, bengalak, petardo lehergarriak, edo edozein produktu suharbera, ke sortzailea edo korrosiboa.

q) Sua piztea. Horretarako eratutako eremuetan izan ezik.

r) Argazki edo bideo erreportajeak egitea, baimen espresua izan ezean.

s) Erreserbatutako kirol eremuen erabilera azpierrentan eman, uztea edo mailegatzea hirugarren pertsonei edo entitateei, baimen espresurik gabe.

t) Instalazioetako baliabide eta ekipamenduetan kalte eragiten duten jokaerak.

2. Kirol instalazioetan sartzen den pertsona batek baldin badu gaixotasun infekzioso-kutsagarri bat, kontaktu fisiko bidez edo bide aerobikotik kutsatzen ahal dena, udalaren zerbitzu mediko eskudunek aldez aurretik ezagutu gabe, bere portaera horren ondorioen erantzulea izanen da.

3. Azkoiengo Udala, edo zerbitzua kudeatzen duen entitatea, ez dira erantzule izanen:

a) Erabiltzaileak lesiorik izaten badu, non ez den instalazioen edo ekipamenduen egoera txarraren ondorioz sortu.

b) Erregelamendu hau ez betetzearen edo instalazioen edo ekipamenduen erabilera okerraren ondorioz kalteak sortzen badira.

Informazioa eta komunikazioa

16. artikulua. Kontsulta agiriak.

Azkoiengo kirol gunean erabiltzaileen eskura izanen dira, kontsultatu nahi badute ere, honako agiri hauek: erregelamendu hau osorik, tasa, prezio publiko edo tarifa ezartzen duen Udalaren erabakia, kirol gunea erabiltzeko jarraibideak eta dibulgaziorako materiala, eta horiez gain, Nafarroan kirol lanbidean hasteari eta jarduteari buruzko apirilaren 4ko 18/2019 Foru Legean eskatzen eta jasotzen diren agiriak.

Erregelamendu hau, sartzeko tasak eta urteko egutegia eskura izanen dituzte erabiltzaileek instalazioan, eta Azkoiengo Udalaren kanal ofizialetan argitaratuko dira.

17. artikulua. Erreklamazioak eta iradokizunak.

Erabiltzaileek beren erreklamazioak eta iradokizunak egiten ahalko dituzte Azkoiengo Udalak eta enpresa kudeatzaileak ezartzen dituzten bideetatik. Kirol zentroaren bulegoetan eskura izanen dituzte Udalarentzako eskaerak, iradokizunak edota erreklamazioak egiteko inprimaki orokorrak, eta inprimaki espezifikoak, kirol instalazioen zerbitzu prestazioaren eta ustiapenaren ardura duen enpresari iradokizunak nahiz erreklamazioak egitekoak. Horiekin batera, izapidetze elektronikoko bideak ere eratu dira, horiek nahiago dituztenentzat.

18. artikulua. Zerbitzuaren egutegia eta ordutegiak.

Urtero onetsi eta argitaratuko dira udalaren kirol instalazioaren eremuetako zerbitzuak eskaintzeko programak, egutegiak eta ordutegiak. Azkoiengo Udalak horiek aldatzeko aukera izanen du, arrazoi teknikoak edo antolakuntza arlokoak tartean badira.

Instalazioak noiz egonen diren itxita: jaiegunak, mantentze lanak, eraberritzeak, akatsak edo klimak eragindako alterazioak, etab., direla-eta, eta halaber, publikoarentzat irekitzeko ordutegiak, Udalak erabakiko ditu, Kudeaketa eta Jarraipen Batzordearen proposamenaren gainean.

Azkoiengo Udalak egutegiak eta ordutegiak aldatzen ahal ditu, hala behar duenean, eta kirol instalazioetan kirol, kultura nahiz gizarte ekitaldiak antolatzen direnean. Udalak, Kudeaketa eta Jarraipen Batzordearen iritzia entzun ondoren, abonatuen kopurua mugatzen ahalko du, instalazioen erabilera egokia bermatzeko.

V. KAPITULUA

Aldagelak, jantzitegia, armairuak eta kaiolak

19. artikulua. Aldagelak.

1. Udalaren kirol gune eta instalazioen ezaugarriek aukera eskaintzen badute, aldagelak izanen dira erabiltzaileentzat, jantziak aldatu ahal izateko.

20. artikulua. Aldagelen eta eremu komunen erabilera.

1. Aldagelak beren jantziak aldatzeko erabiliko dituzte erabiltzaileek.

2. Ezgaitasuna dutenak eta aldagelak inoren laguntzaz baliatu behar dituztenak pertsona batek lagunduta sartzen ahal dira. Ezgaitasuna duen pertsona eta haren laguntzailea sexu berekoak ez badira, jantziak aldatzeko leku bat eskaini behar zaie.

3. Zortzi urtetik beherakoek norbaiten laguntzaz sartu behar dute aldagelan. Aldagela sexuen arabera banatuta badago, laguntzailearen sexuari dagokion aldagela erabiliko dute.

4. Aldageletan alterazioak edo kalteak eragitea eta arauak ez betetzea zigortuta dago, eragindako kalteen ordain osoarekin.

5. Dutxen eremuan txankletak erabiltzea nahitaezkoa da.

6. Aldageletan debeku da bizarra egitea eta ilea moztea.

7. Ezin da jatekorik edo litxarreriarik sartu aldageletan eta eremu partekatuetan, han jatea eta erretzea debeku baita.

8. Debeku da aulkitxoak (kasu justifikatuetan izan ezik), bizikletak, monopatinak edo gisakoak sartzea aldagelen barnean.

9. Debeku da lasterka egitea, jostatzea, oihu egitea edo gainerako erabiltzaileak gogaitzen ahal dituen ekintzarik egitea.

10. Erabiltzaile guztiek bete beharko dituzte instalazioko langileek erabilera dela-eta egiten dituzten oharrak eta gomendioak.

11. Aldageletan dauden altzari eta hornidurak egoki erabili eta errespetatuko dira. Hala ez bada, erabiltzaileari dagokion zehapen araubidea ezarriko zaio.

12. Armairu bakoitzeko giltzak egunero itzuliko dira egunaren bukaeran, hurrengo egunean berriro ere erabilgarri egoteko. Giltzarrapoa erabilita ixten diren armairuak ere, egunero askatuta geratu behar dira.

13. Armairuak erabiltzen ahalko dira erabiltzailea kirol jarduera egiten ari den denboraz bakarrik.

14. Azkoiengo Udala eta enpresa kudeatzailea ez dira armairu eta kaioletan utzitako objektuen erantzule.

15. Azkoiengo Udala eta enpresa kudeatzailea ez dira armairuetan ebasten ahal diren artikuluen erantzule.

16. Armairuetan alterazioak edo kalteak eragitea zehatuko da horiek eragin dituzten pertsonei ordainaraziz kalte horiek osorik.

17. Armairuak erabiltzaileen jantziak, oinetakoak eta objektu pertsonalak gordetzeko erabiliko dira.

18. Inolaz ere ez da izanen erabiltzailea armairu baten jabe iraunkorra. Hala gertatzen bada, berehala ireki eta hustuko da armairua.

19. Erabat debekatuta dago armairuetan substantzia estupefazienteak edo arriskugarriak, esaterako arma zuriak edo su-armak, sartzea. Hala gertatuz gero, 15 egun eta 3 hilabete bitarteko zehapena ezarriko da.

20. Giltza galduz gero, giltza behar duten armairuetan, instalazioko arduradunari emanen zaio horren berri, eta hark erabiltzaileari emanen dio armairuaren barnean dagoen materiala, baldin eta jabetza frogatzen badu. Jabetza frogatzerik ez badu, egunaren bukaera arte itxaron beharko da materiala itzultzeko. Gainera, hala izanez gero, inplikatutako erabiltzaileak sarrailaren aldaketaren kostu guztia ordaindu beharko du, armairua berriz ere erabiltzeko maneran uzteko, hura bortxatu behar izan bada eta ezin erabilirik utzi bada.

21. artikulua. Kaiolen erabilera.

Kaiolak erabiliko dira herriko sekzio federatuek edo kirol taldeek erabiltzen dituzten objektuak edo kirol materialak gorde edota biltzeko. Beste agente batzuek ere erabiltzen ahalko dituzte kaiolak, aldez aurretik eskatuz gero, eta leku aski izaten bada.

22. artikulua. Galdutako gauzak.

1. Galdutako gauzak gordetzeko leku bat izanen dute instalazioek, eta haiek kontrolatzeko erregistroa eratuko da.

Instalazioan galdutako objektuak 30 egun naturalez gordeko dira, eta epe hori iraganik Azkoiengo Udaltzaingoaren esku utziko dira, edo ongintzako edo irabazi asmorik gabeko elkarteen eskura jarriko dira, instalazioaren arduradunen eta Udalaren iritzien arabera.

2. Objektu galdutzat hartzen dira instalazioaren barnean daudenak.

II. TITULUA

Udal igerilekuak

VI. KAPITULUA

Udal igerilekuak, kanpokoak eta barnekoak

Igerilekuen erabileran erregelamendu honetan ezarritakoa beteko da, eta halaber urriaren 24ko 86/2018 Foru Dekretua, haren bidez ezarri baitziren Nafarroako Foru Komunitateko igerilekuek bete beharreko higiene, osasun eta segurtasun baldintzak.

Foru dekretu horren ondorioetarako igerilekua hau da: bainurako, jolas edo terapia erabilerarako edo kirol entrenamendurako erabiltzen diren instalazioen multzoa, bainurako eremu bat edo gehiago dituena, ontzi bat edo gehiagorekin, eta atseden edo egoteko eremu bat ere bai, barne direla ur ikuskizunak eta haien funtzionamendu egokirako beharrezkoak diren ekipamenduak eta instalazioak, eta era berean erabiltzaileen eskura jartzen ahal diren zerbitzu osagarriak ere.

Igerilekuetan, zortzi urtetik beherakoak heldu baten begiradapean egonen dira denbora guztian, eta hura izanen da haien zaintzaren arduraduna.

23. artikulua. Erabiltzaileen eskubideak.

Erabiltzaileen eskubidea da informazioa jasotzea, argi ikusten diren karteletan, instalazioen ezaugarri garrantzitsuenen inguruan, eta gutxienez, honako hauen inguruan: uraren kalitatearen parametroak, igerilekuen kaleen banaketa, erabilgarri dauden bainu-ontziak, neurriak, gutxieneko eta gehieneko sakonera, ontzi bakoitzeko ur-azaleraren metro karratuak eta instalazio osoarenak, eta osasun langilerik duen ala ez.

24. artikulua. Erabiltzaileen betebeharrak.

Udalaren kirol instalazioetako erabiltzaileen betebeharrak hauek dira:

a) Bainujantzia erabiltzea igerilekuen eremu osoan.

b) Uretako oinetakoak erabiltzea ontzira edo ur bazterrera iristeko eta txankletak erabiltzea bainatzeko eremura sartzeko. Bainatzeko txankletak gomendatzen dira instalazioetan barna paseoan ibiltzeko (belardia, bideak, aldagelak, komunak, tabernak, haur parkeak).

c) Dutxatzea igerilekuetako bainu-ontziak erabili aurretik.

d) Uneoro errespetatzea instalazioko jarraibideak eta kartelak.

e) Instalazioetako sorosleen, langileen eta arduradunen jarraibideak aintzat hartzea eta errespetatzea (sorosleek aginpidea dute instalazioak gaizki erabiltzen dituztenei kargu hartzeko eta, azken neurri gisa, igerilekutik egozteko, baldin eta nahasmendua sortzen badute, ekipamendua gaizki erabiltzen badute eta arriskua badago erabiltzaileen osotasun fisikoarentzat).

f) Igerilekuetan, zortzi urtetik beherakoak heldu baten begiradapean egonen dira denbora guztian, eta hura izanen da haien zaintzaren arduraduna.

g) Igerilekuen ur bazterrera eta ontzira joateko nahitaez dutxetatik pasatu behar da. Bainatu aurretik nahitaez dutxatu behar da. Bainatu ondoren ere dutxatzea gomendatzen da.

h) Nahitaezkoa da errespetatzea ikastaro, campus, jarduera berezi, sekzio federatuen entrenamendu edo salbuespenezko egoeretarako erabilerarako denbora eta forma aldetik mugatu eta zedarrituta dauden eremuak.

i) 0-3 urte bitarteko umeek nahitaez erabili behar dute bainurako pixoihala.

25. artikulua. Erabiltzaileentzat debeku diren jardunbideak.

Debeku da:

a) Material osagarria erabiltzea uraren barnean, erabiltzailearen flotazioa bermatzeko beharrezkoak direnak izan ezik, betiere ur salbamenduan espezialista den soroslearen baimenarekin.

b) Buru behera murgiltzea ontzietako sakonerarik gabeko guneetan.

c) Sei urtez gorakoak ez dira umeen jolas-ontzietan sartzen ahalko, adingabearen laguntzailea izan ezean, eta betiere ur salbamenduan espezialista den soroslearen jarraibideak aintzat hartuta.

d) Erretzea, jatea edota hondakinak sortzen dituen bestelako edozein egintza.

e) Edari alkoholdunak nahiz alkoholik gabeak edatea bainatzeko eremuaren barnean.

f) Debeku da aulkiak, etzaulkiak edo oihalak sartzea, eguzkitan egoteko, ur bazterretan.

g) Gainerako erabiltzaileentzat gogaikarri edo arriskutsuak izaten ahal diren ekintzak, eta oro har, gainerako erabiltzaileei ezinegona eragiten ahal dien edozein ekintza.

h) Ez aintzat hartzea eremu horretako profesionalen eta instalazioetako arduradunen edo langileen jarraibideak.

i) Irteera plataformen gainean jauzi egitea, sorosleak baimendutako kasuetan izan ezik, igeriketa ikastaro eta entrenamenduetarako.

VII. KAPITULUA

Igerilekuetako instalazio osagarriak

26. artikulua. Instalazio osagarriak.

1. Udalaren kanpo igerilekuetako barrutiek instalazio osagarriak erabiltzen ahalko dituzte, besteak beste, jostaketa guneak edo haur parkeak, solariumak eta askari tokiak.

27. artikulua. Jostaketa guneak edo haur parkeak.

1. Gune horien erabiltzaileek nahitaez erabili behar dituzte modu egokian gune horiek, eta beren betebeharrak betetzea izan behar da haien portaeraren oinarria. Horiek ez betetzeak espediente irekitzea edo kanporatzeko abisua hartzea ekar dezake, kalteordaina ordaintzeaz gain.

2. Horien erabilera baimendua dago 12 urtetik beherakoentzat.

3. Haur parkearen eremuan ezin da jan, edan, erre, edari alkoholdunak edan edo estupefazienteak kontsumitu. Eremu horrek barne hartuko du jostaketarako ezarritako perimetroa, haren azalera espezifikoan oinarrituta.

4. Horien erabilera eta luperketarako nahitaezko baldintza izanen da kirol instalazioetara sartzeko ezarritako edonolako abonu edo sarrera ordainduta izatea, eremu hori kirol instalazioetako zatitzat hartuta, haren barnean egonik.

5. Erabilera eta luperketarako egoera bereziak onartzen ahalko dira, aldez aurretik aztertu eta baloratu ondoren.

6. Nahitaezkoa da eremu hori erabiltzeko oinetakoak janztea.

28. artikulua. Askari tokiak/erretegiak.

Azkoiengo kirol instalazioetako erretokien eta askari tokien ordutegia izanen da kirol instalazioen ordutegi bera; hortaz, instalazioak erabiltzaileentzat itxi aurretik atera beharko da eremu horietatik.

1. Igerilekuen erabiltzaileek, jateko eta edateko, askari tokiak edo horretarako egokitutako guneak erabili behar dituzte. Hori ez betetzeak espediente irekitzea edo kanporatzeko abisua hartzea ekar dezake.

2. Horien erabilera eta luperketarako nahitaezko baldintza izanen da kirol instalazioetara sartzeko ezarritako edonolako abonu edo sarrera ordainduta izatea, eremu hori kirol instalazioetako zatitzat hartuta, haren barnean egonik.

3. Erabilera eta luperketarako egoera bereziak onartzen ahalko dira, aldez aurretik aztertu eta baloratu ondoren.

4. Askari tokia erabili eta gero, erabiltzaileak txukun eta garbi utzi beharko du eremu guztia (erretokiak, mahaiak eta abar).

5. Erretegietan sua egiteko egur ikatza edo egurra besterik ezin da erabili.

29. artikulua. Berdeguneak.

–Debekatuta dago berdeguneetan jatea, askari tokiak erabili behar dira.

–Belardietan ezin da gainerako erabiltzaileak gogaitu edo belardiari eta gainerako landare apaingarriei kalte eragiten ahal dien deusetan aritu.

–Egonguneen xedea lasaitasunerako eta atsedenerako toki izatea denez, ez da onartuko bertan irrati edo musika gailurik erabiltzea, gainerako erabiltzaileak gogaitu edo aztoratzen ahal dituen bolumenean.

–Debeku da berdegunera beirazko botila edo ontzirik sartzea.

–Erabiltzaileek errespetatu eta zaindu behar dituzte altzariak, bankuak, lorategiak, arbolak, etab.

–Erabiltzaileek lagunduko dute instalazioa garbi egon dadin, langileei laguntza emanez, eta instalazioko eremu guztietan barna dauden paperontzi eta hautsontziak erabiliz.

30. artikulua. Saunak eta hidromasaje askak.

Gorputz tratamendurako guneak edo lasaitasun guneak (sauna lehorra-sauna hezea-ur zurrustak eta jacuzzi).

1. Leku ikusgarrian, ekipamendu horien sarbideetan, informazio kartelak jarri behar dira, horiek erabiltzeko arauak azalduz, erabilera denbora gomendatua, onurak eta kontraindikazioak, eta batik bat, horien erabilera okerrak osasunean eragiten ahal dituen arriskuak.

2. Hemezortzi urtetik beherakoek ez dute sauna eta hidromasaje eremua erabiltzen ahalko.

3. Eremu horietara sartzea 18 urtetik goitiko pertsonentzat esklusiboki erreserbatua dago.

4. Instalazioko zuzendaritzak osasun azterketa egitea gomendatzen die erabiltzaile guztiei, kirol eremu horiek erabiltzea mediku ikuspegitik komeni zaien ala ez jakin dezaten.

5. Nahitaezkoa da txankletak jantzita sartzea kirol eremu horietara.

Hidroterapiako ontzian (jacuzzi) aplikatu beharreko araudia:

a) Hidroterapia ontzia ez dute erabiltzen ahalko 18 urtetik beheitikoek, heldu batekin badaude ere.

b) Bainuontzira sartzeko nahitaez eskailerak erabili behar dira; debeku da bainuontzi honetan salto eginez murgiltzea, gainerako erabiltzaileei traba ez egiteko.

c) Hidroterapiako bainuontzian gehienez ere 15 minutuz egoten ahal da, baldin jendea sartzeko esperoan badago.

d) Gisa honetako lekuen ezaugarriak direla-eta, bainulariek behar bezalako portaera izan beharko dute, egitez nahiz hitzez, gainerako erabiltzaileak ez gogaitzeko edo aztoratzeko.

e) Bainujantzia erabiltzea.

f) Bainurako txanoa erabiltzea.

g) Dutxa hartzea horiek erabili aitzin.

h) Betiere aintzat hartzea eremu horietako profesionalen jarraibideak, sorosleek egindakoak, adibidez.

Saunan eta lurrun bainuan bete beharreko arauak:

a) Sartu aitzin nahitaezkoa da dutxatzea.

b) Sauna diseinaturik dago aldi berean gehienez 8 lagunek erabil dezaten. Erabiltzera joatean ikusten bada beterik dagoela, itxaron beharko da erabiltzaile bat atera arte.

c) Gisa honetako lekuen ezaugarriak direla-eta, bainulariek behar bezalako portaera izan beharko dute, egitez nahiz hitzez, gainerako erabiltzaileak ez gogaitzeko eta ez aztoratzeko.

d) 18 urtetik beheitikoek ez dute gune hau erabiltzen ahalko.

e) Bainujantzia jantzita erabiliko da, eta eskuoihal bat eraman behar da, haren gainean eseri edo etzateko.

f) Sartu aurretik, erabiltzeko aholkuak eta kontraindikazioak irakurtzeko gomendioa egiten da. Terman bertan daude jarrita.

g) Erabat debeku da bizarra egitea sauna barnean, bai eta jatea edo hondarrak sortzen dituen beste zernahi egitea ere.

h) Debeku da liburuak, aldizkariak edo paperak barnera sartzea.

i) Barnean gehienez ere 15 minutuz egon daiteke.

j) Debeku da edozein osagarri (zundak, erlojua, etab.) manipulatzea.

k) Instalazioko zuzendaritzak osasun azterketa egitea gomendatzen die erabiltzaile guztiei, eremu hori erabiltzea komeni zaien ala ez jakin dezaten.

l) Giroan eragiteko inongo produkturik aplikatzea edo hautseztatzea debekatuta dago.

Ur zurrusten eta dutxen eremuan aplikatu beharreko araudia.

–Ur zurrusten gunea diseinaturik dago lagun batek bakarrik erabil dezan aldiko. Erabiltzera joatean, ikusten bada beterik dagoela, itxaron beharko da erabiltzailea atera arte.

–Gisa honetako lekuen ezaugarriak direla-eta, bainulariek behar bezalako portaera izan beharko dute, egitez nahiz hitzez, gainerako erabiltzaileak ez gogaitzeko eta ez aztoratzeko.

–Ur zurrusten gunea ez dute erabiltzen ahalko 18 urtetik beheitikoek.

–Bainujantzia erabili behar da ur zurrusten gunean.

–Sartu aitzin, erabiltzeko aholkuak eta debekuak irakurtzeko gomendioa egiten da. Dutxen tenpluan bertan jarrita daude, denek ikusteko tokian.

–Erabat debekatuta dago bizarra egitea dutxen eremuan.

–Erabat debekatuta dago xaboiak edo jelak erabiltzea.

33. artikulua. Erabiltzaileen betebeharrak.

Sauna eta hidromasaje askaren erabiltzaileen betebeharrak hauek dira:

a) Dutxa hartzea horiek erabili aitzin.

b) Bainujantzia erabiltzea.

c) Bainurako txanoa erabiltzea.

d) Eskuoihala erabiltzea saunan.

e) Hidromasaje askara iritsi arte ur oinetako egokiak erabiltzea eta sartu aitzin askatik kanpo uztea.

f) Betiere aintzat hartzea eremu horietako profesionalen jarraibideak, sorosleek egindakoak, adibidez.

III. TITULUA

Udalaren kirol instalazioetako gainerako kirol unitateak

VIII. KAPITULUA

Beste kirol eremu batzuen erregulazioa

31. artikulua. Pabiloiak eta futbol zelaia.

1. Ekipamendua:

Kiroldegiko pistak eta futbol zelaia erabiltzeko, kirol jantzi eta oinetako egokiak eraman behar dira.

Instalazio bakoitza erabiltzen ahalko da harentzat aurreikusitako edo hari dagozkion kirolak praktikatzeko eta jarduerak egiteko.

Eremu horiek egoera perfektuan mantenduko dira erabili ondoren, eta hala ez bada, espazio horiek azkenik erabili dituzten pertsonak izanen dira erantzule eta osorik hartu beharko dituzte beren gain egindako kalteen ordaina.

2. Erabiltzaileen erantzukizuna:

Zortzi urtetik beherako haurrek heldu baten laguntzaz erabili behar dute pista, eta hura izanen da uneoro taldearen erantzule.

Kirol jardueratik sortzen ahal diren lesioak erabiltzailearen erantzukizuna izanen dira.

Parte-hartzaileek, erreserba egiten duten unean, kirol jarduera fisikoa egiteko sasoian daudela adierazten dute.

3. Erreserbak:

–Erreserbak kirol instalazioen harrera gunean eginen dira, publikoarentzat zabalik dagoen ordutegian (aurrez aurre, telefonoz). Sakelako telefonoaren aplikazioen bidez egiteko modua ezartzen bada, bide horretatik ere egiten ahalko dira erreserbak.

–Kiroldegiko pistak eta futbol zelaia erabiltzen ahalko dituzte urteko abonatuek, neguko abonatuek, hamabostaldikoek eta egunero sarrera duten erabiltzaileek. Kirol instalazioen abonatuaren izaera ez duten pertsonek, kiroldegiko pistak eta futbol zelaia erabiltzeko, eskudirutan ordaindu behar dute kirol instalazioetara sartzeko “eguneko sarrera”.

–Pabiloi bat aldi berean erabiltzen ahal duten pertsonen gehienezko kopurua 20 lagunekoa da, eta 30 lagunekoa futbol zelaiaren kasuan.

–Kiroldegiko pisten erreserba egiteko nahitaezkoa da eskatzailearen eta harekin batera ariko diren pertsona guztien izen-abizenak eta abonatu zenbakia ematea. Erreserba bakoitzean egun eta ordu bat bakarrik esleituko da taldeko edo laguneko. Hala ere, okupazioaren koadroak aukera ematen duenean, libre diren orduetan erreserba gehiago onartzen ahalko dira, egunean berean.

–Erreserben eskaera gutxienez hiru egun lehenago eginen da, horretarako den inprimakia erabiliz.

–Erreserba onartu eta jakinaraziko zaio interesdunari, betiere artikulu honetan aipatzen diren lehentasunezko figuren jarduerarik ez bada.

–Erabiltzaileak harrera gunean jaso behar ditu giltzak, eta bere bazkide giltzatakoa edo dokumentua utzi behar du. Jokatzeko ordua bukatuta, erabiltzaileek pistatik alde egin eta beren gauza guztiak jasoko dituzte. Erabilitako aldageletako atea itxi eta giltza kontrol gunean itzuliko dute, eta han itzuliko zaie lehen eman duten giltzatakoa edo agiria.

–Erreserba egin duen taldearen ardura izanen da giltzak hartzea eta ateak ireki eta ixtea, eta haien ardura izanen da uneoro han barnean erreserbatutako denboran gertatzen dena.

4. Jarduerak (jarduera libreak, klubak, lehiaketak, txapelketak, ikastaroak, etab.).

–Erabiltzaileek ez dituzte kiroldegiko pistak erabiltzen ahalko, aldi berean kluben entrenamenduak edo heziketa fisikoko klaseak egiten ari badira, edo beste pertsonek erreserbatutako ordutegian. Debekatuta dago hirugarren pertsonak egotea erreserbatutako guneetan.

–Harmailen sarbidea ikusleentzat mugatua dago lehiaketa eta ikuskizunen egunetan eta orduetan, eta guztiz debekatuta dago aisialdi leku gisa erabiltzea.

–Udalak ordutegiak aldatzen ahalko ditu ezinbestean hala behar denean (kirol edo kultur jaialdien antolaketa, lehiaketen antolaketa, berritzeko lanak etab.). Horrela gertatuz gero, lehenbailehen emanen zaie aldaketa horren berri egoerak ukitzen dituen erabiltzaileei.

–Kluben jarduerarekin loturarik ez duten pertsonek debekatuta izanen dute sarrera haiek entrenatzen ari direnean.

5. Pistaren eta belar artifizialeko zelaiaren kontserbazioa.

–Ezin da jatekorik edo litxarreriarik sartu, eta debekatuta dago barnean jatea eta erretzea.

–Aretoaren barnean nahitaezkoa da kaleko oinetakoak erantzi eta kirol oinetakoak erabiltzea, kalean erabilitakoak ere kirol oinetakoak badira ere. Belar artifizialeko futbol zelaia erabiltzeko, debekatuta dago aluminiozko takoak erabiltzea.

–Debekatuta dago kirol ekipamendua eta haren elementuak hondatzen ahal dituen edozein ekintza. Hori gertatzen bada, gastuak erabiltzailearen kargura joanen dira.

–Erabiltzaileak okerren bat ikusten badu instalazioan, sartzeko kontrol gunean eman beharko du horren berri.

32. artikulua. Kanpoko kirol anitzeko pista. 3x3.

1. Eremu horiek erabili nahi dituzten abonatuek ez dute erreserbarik egin behar. Nahi duten unean libre izatea aski da erabili ahal izateko.

2. Erabileran ezin da gainditu ordu eta erditik gorako denbora tartea.

3. Eremu horiek egoera perfektuan mantenduko dira erabili ondoren, eta hala ez bada, espazio horiek azkenik erabili dituzten pertsonak izanen dira erantzule, eta osorik hartu beharko dituzte beren gain egindako kalteen ordaina.

4. Ezin da jatekorik edo litxarreriarik sartu, eta debekatuta dago barnean jatea eta erretzea.

5. Aretoaren barnean nahitaezkoa da kaleko oinetakoak erantzi eta kirol oinetakoak erabiltzea, kalean erabilitakoak ere kirol oinetakoak badira ere. Belar artifizialeko futbol zelaia erabiltzeko, debekatuta dago aluminiozko takoak erabiltzea.

6. Debekatuta dago kirol ekipamendua eta haren elementuak hondatzen ahal dituen edozein ekintza.

7. Erabiltzaileak okerren bat ikusten badu instalazioan, sartzeko kontrol gunean eman beharko du horren berri.

33. artikulua. Erraketa jokorako pistak (tenis, padel eta frontoia).

1. Tenis, padel eta frontoi pistak ezin erabiliko dituzte lau lagunek baino gehiagok aldi berean, salbu eta Udalaren kirol eskolak edo horretarako baimen espresua duten entitateak badira.

2. Pisten erreserba egiteko zorrotz jarraituko da ezarritako erreserba eredua.

3. Debeku da kirol eremu horretan jatea eta/edo edatea.

4. Eremu horiek egoera perfektuan mantenduko dira erabili ondoren, eta hala ez bada, espazio horiek azkenik erabili dituzten pertsonak izanen dira erantzule, eta osorik hartu beharko dituzte beren gain egindako kalteen ordaina.

1. Ekipamendua:

Padel pistak erabiltzeko, kirol jantzi eta oinetako egokiak jantzi behar dira. Erabiltzen diren erraketak eta pilotak dagokien kirol modalitatekoak izan behar dira.

Instalazio bakoitza erabiltzen ahalko da harentzat berariaz aurreikusitako kirolak praktikatzeko eta jarduerak egiteko.

Eremu horiek egoera perfektuan mantenduko dira erabili ondoren, eta hala ez bada, espazio horiek azkenik erabili dituzten pertsonak izanen dira erantzule, eta osorik hartu beharko dituzte beren gain egindako kalteen ordaina.

Erabiltzaileen erantzukizuna:

Zortzi urtetik beherako haurrek heldu baten laguntzaz erabili behar dute pista, eta hura izanen da uneoro taldearen erantzule.

Kirol jardueratik sortzen ahal diren lesioak erabiltzailearen ardura izanen dira.

Parte-hartzaileek, erreserba egiten duten unean, kirol jarduera fisikoa egiteko sasoian daudela adierazten dute.

Pistak erreserbatzea:

–Erreserbak kirol instalazioen harrera gunean eginen dira, publikoarentzat zabalik dagoen ordutegian (aurrez aurre, telefonoz). Sakelako telefonoaren aplikazioen bidez egiteko modua ezartzen bada, bide horretatik ere egiten ahalko dira erreserbak.

–Padel pista erreserbatu ahal izateko ez da beharrezkoa izanen kirol instalazioetako abonatua izatea.

–Kirol instalazioko abonatu izateak ez du eskubiderik ez abantailarik ematen gainerako erabiltzaileen gainetik.

–Kirol instalazioko abonatu ez diren pertsonek, padel pista erabili ahal izateko, kirol instalazioetara sartzeko ezarritako tarifak ordaindu beharko dituzte sartzeko unean.

–Pistaren eskaera aste bateko aurrerapenaz egiten ahal da.

–Guneen erreserben esleipena bi eguneko aurrerapenaz eginen da, eskaera bat baino gehiago bada, eta unean berean, egun horretan ordu librerik izanez gero. Halaber, esleipena egiteko modua aldatzen ahal da, zerbitzuak eskatzen dituen baldintzen edo egokitzapenen arabera.

–Pista erreserbatzeko txandak ordubetekoak izanen dira tenis eta frontoi pistetarako, eta ordu eta erdikoak padel pistetarako, eta beharrezkoa da pistan gutxienez bi jokalari egotea. Halaber, erabiltzeko denbora tartea aldatzen ahal da, zerbitzuak eskatzen dituen baldintzen edo egokitzapenen arabera.

Erabiltzaileak harrera gunean jaso behar ditu giltzak, eta han utzi bere abonatu giltzatakoa edo dokumentua. Jokatzeko ordua bukatuta, erabiltzaileek pistatik alde egin eta beren gauza guztiak jasoko dituzte, erabilitako pistetako ateak itxi eta giltza kontrol gunean itzuliko dute, eta han itzuliko zaie lehen eman duten giltzatakoa edo agiria. Giltzak hartu aurretik, erreserbatutako tartean pistak erabiliko dituzten pertsonen izen-abizenak jakinarazi behar dira.

–Erreserba egin duen taldearen ardura izanen da giltzak hartzea eta ateak ireki eta ixtea, eta haien ardura izanen da uneoro han barnean erreserbatutako denboran gertatzen dena.

–Erreserbaturiko ordutik 10 minutu igaro ondoren, erabiltzaileek ez badute pista okupatu, erreserba deuseztatuko da.

–Erreserbatutako pista ez erabiltzeak zehapena ekartzen ahal du.

–Erreserba egin duen erabiltzaileak eta harekin aritu direnek ez dute erreserba berritzen ahalko hurrengo ordurako.

Jarduerak (lehiaketak, txapelketak, ikastaroak, etab.).

–Udalak, ezinbestean, ordutegiak aldatzen ahalko ditu hala behar denean (kirol edo kultur jaialdien antolaketa, lehiaketen antolaketa, berritzeko lanak etab.). Horrela gertatuz gero, lehenbailehen jakinaraziko zaie egoerak ukitzen dituen pertsonei.

–Instalazioaren antolakuntzak ikastaroak emateko ezartzen dituen ordutegiak errespetatu behar dituzte erabiltzaileek.

–Udalak beretzat gordetzen du instalazioetarako sarbidea eta erabilera erakunde antolatzaileei onartu eta baimentzeko ahala, egokia iruditzen zaionean.

Pistak zaintzea.

–Pistan sartu aurretik, jokalariek oinetakoetan eramaten ahal dituzten lur edo lohi arrastoak kendu behar dituzte. Halaber, pistatik ateratzen direnean, erabilitako gauzarik edo botilarik ez uzten saiatuko dira.

–Ezin da jatekorik edo litxarreriarik sartu, pisten eta frontoiaren barnean jatea eta erretzea debeku baita.

–Erabiltzaileak okerren bat ikusten badu instalazioan, sarrerako kontrol gunean eman beharko du horren berri.

34. artikulua. Fitness gelak: muskulazio/kardio.

1. Muskulazio eta askotariko laneko gelara, erabilera librean, hemezortzi urtez goitikoak bakarrik sartzen ahalko dira, eta guraso edo legezko tutorearekin etorriz gero, hamasei urtez goitikoak ere bai.

2. 16 urtetik beheitiko pertsonen sarrera ez da izanen instalazioaren kudeatzaileen ez eta Udalaren erantzukizuna izanen. Beraz, horien sarrera ez dago baimendua, baina modu puntual eta justifikatuan sartzeko aukera izanen dute 16-18 urtekoek, guraso edo legezko tutorearen laguntzaz. Baimena 48 orduko aurrerapenaz eskatu behar da, sarrerako kontrol gunean, inprimakia egoki betez. Hari erantzuna emanen zaio onartuz edo ukatuz. Onartzeko ziurtagiri medikoa erakutsi behar da, erabilera horretarako pertsona hori gai dela adierazten duena, inprimakiarekin batera.

3. Arau hori ez betetzeak zehapena ekarriko du, eta guraso edo legezko tutoreen erantzukizuna izanen dira han egotearen ondorioak.

4. Jarduerarako beharrezkoak ez diren poltsak, motxilak eta bestelako objektuak ezin dira geletan sartu. Horietarako, pasabidean eta aldageletan dauden armairuak erabiliko dira.

5. Elementuak erabiltzeko eskuoihal bat erabiliko da (higieneagatik eta beste erabiltzaileekiko errespetuagatik).

6. Entrenamendua bukatuta, erabilitako material guztia bere lekuan utzi behar dute erabiltzaileek (koltxonetak, pesak, diskoak, barrak, halterak, etab.). Hala ez bada, zehapen espedientea hasten ahalko da.

7. Eremu horiek egoera perfektuan mantenduko dira erabili ondoren, eta hala ez bada, espazio horiek azkenik erabili dituzten pertsonak izanen dira erantzule eta osorik hartu beharko dituzte beren gain egindako kalteen ordaina.

8. Fitness gelako profesionalen eta instalazioaren arduradunen aholkuak eta jarraibideak aintzat hartu behar dira (langileek aginpidea dute instalazioak gaizki erabiltzen dituztenei kargu hartzeko eta, azken neurri gisa, handik kanporatzeko, baldin eta bazterrak nahasten badituzte, makineria gaizki erabiltzen badute eta erabiltzaileen osotasun fisikorako arriskua sortzen badute).

9. Debeku da kirol gune honetan jatea.

10. Fitness gelarako sarbidea esklusiboa da urteko abonatuentzat eta “guztia barne” erako abonuentzat; beraz, instalaziora abonaturik ez daudenek ez dute kirol eremu hori erabiltzen ahalko.

11. Fitness gelara sartzeko, nahitaezkoa izanen da kirol jantziak eta oinetakoak janztea, kaletik ekartzen direnak aldatuta (ezin da zapata edo txankletekin sartu).

12. Sarrera egokia izan dadin sartzeko gailua irakurgailutik pasa behar da.

13. Kamiseta edo beste edozein jantzi kentzea debekatuta dago, gutxieneko errespetuzko jokabideak gorde behar baitira horri dagokionez.

14. Debekatua dute erabiltzaileek gelan ezarritako soinu gailuak, telebisioa edo girotze gailuak manipulatzea.

15. Iradokizunak edo gorabeherak gelako arduradunari edo teknikariari jakinarazi behar zaizkio.

16. Erabilitako elementuak eta makineriak desinfektatu/garbitu behar dira erabilera bakoitzaren ondoren, hurrengo erabiltzaileak guztia egoera perfektuan aurki dezan.

17. Ez dago aldez aurreko erreserbarik, une bateko salbuespen baimenduak izan ezik.

18. Gelako teknikarien zerbitzu ordutegiak erakusgai jarriko dira fitness gelaren sarreran.

35. artikulua. Askotariko jardueretarako gelak.

1. Jarduera gidatuak edo taldekoak egiteko prestatutako guneak dira. Haien erabilera aurreikusia dago Azkoiengo Udalak eta instalazioetako enpresa kudeatzaileak planteatzen eta zuzentzen dituzten jardueren programaziorako.

2. Ezin dira gelara sartu udal jardueretan edo programazioetan izenik eman ez duten pertsonak, eta haien laguntzaileak ere, beraz, ezin dira sartu.

3. Kirol eremu horretara sartzeko, nahitaezkoa izanen da kirol jantzi eta oinetakoak janztea, kaletik ekartzen direnak aldatuta. Arau hau betetzen ez duten erabiltzaileei ukatzen ahalko zaie kirol eremu horretara sartzea.

4. Debeku da kirol gune honetan jatea eta/edo edatea.

5. Eremu horiek egoera perfektuan mantenduko dira erabili ondoren, eta hala ez bada, espazio horiek azkenik erabili dituzten pertsonak izanen dira erantzule eta osorik hartu beharko dituzte beren gain egindako kalteen ordaina.

36. artikulua. Indoor Ziklo/Spinning gela.

1. Jarduera gidatuak edo taldekoak egiteko prestatutako gunea da. Haren erabilera aurreikusia dago Azkoiengo Udalak eta instalazioetako enpresa kudeatzaileak planteatzen eta zuzentzen dituzten jardueren programaziorako.

2. Ezin dira gelara sartu udal jardueretan edo programazioetan izenik eman ez duten pertsonak, eta haien laguntzaileak ere, beraz, ezin dira sartu.

3. Kirol eremu horretara sartzeko, nahitaezkoa izanen da kirol jantzi eta oinetakoak janztea, kaletik ekartzen direnak aldatuta. Arau hau betetzen ez duten erabiltzaileei ukatzen ahalko zaie kirol eremu horretara sartzea.

4. Debeku da kirol gune honetan jatea.

5. Eremu horiek egoera perfektuan mantenduko dira erabili ondoren, eta hala ez bada, espazio horiek azkenik erabili dituzten pertsonak izanen dira erantzule eta osorik hartu beharko dituzte beren gain egindako kalteen ordaina.

6. Erabilitako elementuak eta makineriak desinfektatu/garbitu behar dira erabilera bakoitzaren ondoren, hurrengo erabiltzaileak guztia egoera perfektuan aurki dezan.

Indoor ziklo birtuala.

–Esklusiboa urteko abonatuentzat.

–Ordutegiak ezarriko dira okupazio koadroen arabera.

–Debekatuta dago erreprodukzio edo girotze ekipoak edo edozein osagai teknologikoa manipulatzea.

37. artikulua. Rokodromoak.

1. Nahitaezkoa da espazioa aldez aurretik erreserbatzea, eta erabat debekatuta dago pabiloia erabiltzea beste pertsona batzuek erabiltzen duten bitartean.

2. 8 urtetik beherako umeak eraman nahi badira rokodromoan ibiltzera, baimena emanen da gurasoen edo legezko tutoreen laguntzaz egiten bada, eta haiek izanen dira hango jardueren eta ekipamenduen arduradunak.

3. Erabilera librerako, rokodromoa erabiltzen ahalko dute hemezortzi urtetik goitikoek, eta hortik beheitikoek, gurasoen edo tutoreen baimena badute eta adinez nagusi den pertsona baten laguntzaz egiten badute jarduera.

4. Erabiltzaile guztiek federazioaren lizentzia, indarra duena, aurkeztu behar dute, jarduera hori espezifikoki estaltzen duen istripu aseguruarekin.

5. Saio libreen gehienezko iraupena bi ordukoa izanen da.

6. Rokodromoaren erabileran bide osoak egiten badira, gutxienez bi lagun ariko dira elkarrekin, eta ezin dute biek batera eskalatu.

7. Bideak eskalatu nahi dituzten erabiltzaileek beren materiala eraman behar dute, Europako Batasunaren segurtasun araudia beteko duena, nahitaezkoak direla kaskoa, sokak, arnesa, espresak (bidean jarrita ez badaude) eta segurtasun sistema auto-blokeatzailea.

8. Materiala eramateko behar diren poltsak bai, baina beste poltsarik ez da sartzen ahalko rokodromoan.

9. Eskaladan esklusiboki erabiliko dira presak eta panelak; debekatuta dago egituraren beste parte batzuk erabiltzea eskaladan, eta rokodromoa hornitzen duten inplementuen eta egituren kokapena aldatzea ere bai. Era berean, auto-asegurua erabili behar da bidean goiti ezarritako babes puntu guztietan.

10. Bideen eskaladan ezin da hasi bide horretan goiti beste eskalatzaile bat baldin badago. Debekatua dago sokak gurutzatzea edo aseguru puntuak partekatzea bi eskalatzailek edo gehiagok aldi berean.

11. Boulder modalitatean, debekatuta dago sokarik gabe eskalatzea markatutako marra gorritik goiti.

12. Debekatuta dago aseguratzea auto-blokeatzaileak ez diren gailuak erabiliz.

IV. TITULUA

Kirol zerbitzuak. Kirol jarduera gidatuak eta antolakuntza

IX. KAPITULUA

Eskaintzen diren jardueren erabilerarako erregulazioa

38. artikulua. Jarduera gidatuen programa.

1. Udalaren kirol zentroek kirol jarduera fisikoen programa bat eskaintzen ahalko dute, haien ezaugarrien arabera, betiere kirol profesional kualifikatuen eskutik. Programa adostuko dute Udalak eta zerbitzua eskaintzen duen enpresak, iritziak bateratzeko eta informazio egokia emateko.

2. Eskaera ezarritako moduan eta epeetan egiten duten herritar guztiek izanen dute parte hartzeko aukera, eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte, eta kasuan kasuko dokumentazioa aurkezten badute, dagozkion tasak ordainduta.

3. Azkoiengo udal kiroldegian eskaintzen diren kirol jarduera fisikoetan parte hartzeko, instalazioen erabiltzaileek kirol ikastaro horietan eman behar dute izena.

4. Kirol ikastaroetan izena emateko herrian erroldatuta daudenek eta abonatuek lehentasuna izanen dute gainerako erabiltzaileen aitzinetik. Horregatik, lehenik zabalduko dira abonatuentzako izena emateko zerrendak, eta ondoren beste aldi bat zabalduko da, gainerakoek izena eman dezaten.

5. Udalak ezarriko ditu kirol ikastaroetan parte hartzeko ordaindu beharreko prezioak.

6. Kirol ikastaro guztietan, jarduera bakoitzeko gehieneko inskripzio kopurua finkatuko da; beraz, kupo hori betez gero, ez da pertsona gehiago hartzen ahalko, eta itxoin zerrendara igaroko dira interesdunak.

7. Halaber, ikastaro guztietan gutxieneko inskripzio kopuru bat ere ezarriko da (instalazioko zuzendaritzak baloratu beharko du), eta haren azpitik baztertu eginen da ikastaro horiek egitea.

8. Kirol ikastaro batean izena eman ondoren, ez da inola ere itzuliko ordaindutako diru kopurua (ikastaroak hasi ondoren), baldin eta jarduera aurreikusi bezala aurrera egiten ari bada. Kasuan kasuko gorabehera medikoak aztertuko dira horretarako.

9. Jarduera guztietan begiratuko da erabiltzaileak joaten ote diren kirol ikastaroetara, eta hiruhileko batean saio guztietara huts egiten bada, eta kasu horretan bakarrik, emanen zaie baja pertsona horiei, dena delako jardueratik. Neurri horren xedea da kasuan kasuko jardueraren itxoin zerrendan daudenek ikastaroan parte hartzeko aukera izatea.

10. Ez da inola ere onartuko egunez eta ordutegiz aldatzea, nahiz eta kirol jarduera izaera berekoa izan; beraz, erabiltzaileak ezin dira talde batetik bestera aldatzen ahalko.

39. artikulua. Kirol arloko ekitaldiak edo jarduerak.

Instalazioetan ematen diren zerbitzu guztiek zuzeneko mendekotasuna izanen dute Azkoiengo Udalarekiko eta enpresa adjudikaziodunarekiko, eta kontratu motaren bat lotu behar dute bi aldeen artean. Azkoiengo Udala eta enpresa adjudikazioduna edo zerbitzua ematen duena izanen dira instalazioan eskaintzen eta gauzatzen diren kirol jarduera eta zerbitzu guztien arduradun eta antolatzaileak. Salbuespena izanen dira Azkoiengo Udalak antolatzen dituen jarduerak eta zerbitzuak, edo haren baimenez egiten direnak.

Hemen aipatutakoak ez diren entitateek antolatzen dituzten jarduera edo ekitaldietan prozedura hau bete behar da:

–Kirol instalazioetako sarrerako kontrol gunean eskaera bete behar da modu egokian. Eskaera hori aurkeztu behar da ekitaldiaren data baino 10 egun lehenago, instalazioak erabiltzeko zioak azalduz.

–Eskaera jaso ondoren, enpresa adjudikaziodunaren zuzendaritzak eta Udalaren arduradunak baloratuko dute, eta erantzuna emanen diote eskatzaileari, ahal den lasterren.

–Onespena eman ondoren, guneak esleitzeko prozedura bete behar da, bi aldeen adostasunez eta sinaduraz, bertan ezarriz erabilera uzteko baldintzak.

–Beharrezkoa balitz, enpresa adjudikaziodunak eta Udalak beren esku gordetzen dute erabiliko diren guneei dagozkien tasak kobratzeko eskubidea.

–Azkoiengo Udalak beretzat gordetzen du guneen erabilera esleitzeko eta baimentzeko eskubidea, egokia iruditzen zaionean.

40. artikulua. Publizitatea.

Instalazioetan egiten den publizitateak Azkoiengo Udalaren baimena behar du, haren konpromisoak betetzen direla bermatzeko, eta indarra duen araudia bete behar da. Publizitate horrek sortuko dituen eskubide ekonomikoak instalazioaren eskubide propio eta espezifikotzat hartuko dira. Salbuespena izanen dira Azkoiengo Udalak antolatutako ekitaldiak eta federazioen arloko lehiaketa ofizialetako partidak, eta beste batzuk, non antolatzailearen onurarako publizitate espezifikoa erabiltzen ahalko den.

V. TITULUA

Kirol jardueretarako denboraldiko erreserbak eta unitateen erabilera

Ondasunak.

41. artikulua. Ondasunen izaera.

1. Oro har, kirol instalazioak eta ekipamenduak ondasun publikoen izaera izanen dute, kirol zerbitzu publikoa xede dutenak, eta haien erabilera, kapitulu honetan jasotzen diren edozein modalitateren bidez, zehaztuko da haien ezaugarri espezifikoen arabera, modalitatearen eta kokapenaren arabera, edo bestelako inguruabar partikularren arabera, betiere erregelamendu honetan jasotzen diren arauei jarraikiz.

2. Ondasun horien erabilerak instalazioak emandako erabilera titulua behar du, hark erakutsiko baitu dagokion tasa, prezio publiko edo tarifa ordaindu dela, salbu eta erabilera libreko udal kirol instalazioetan, haien erabilera eta luperketarako ez baita behar gaitasuna ematen duen titulu hori.

X. KAPITULUA

Denboraldiko erreserbak kirol afizionaturako, klub federatuetarako, ikastetxeetarako eta kirol sustapeneko bestelako entitateetarako

Denboraldiko erreserbak.

42. artikulua. Definizioa.

Denboraldiko erreserba da kirol unitate edo gune bat kirol jarduerak egiteko okupatzeko eta erabiltzeko baimena izatea, gehienez kirol denboraldi baterako edo ikasturte baterako.

43. artikulua. Erabilerak.

Kirol unitateak denboraldi baterako erreserbatzearen helburua da kirol afizionatu eta federatuaren jardunbidea sustatzea, heziketa fisikoaren irakaskuntza erraztea ikastetxeei, eta kirol egokituaren programak aurrera eramatea.

44. artikulua. Denboraldiko erreserba ikastetxeentzat heziketa fisikoko klaseak emateko.

Denboraldiko erreserba ikastetxeentzat eskaintzearen helburua da irakaskuntzaren kalitatea hobetzen laguntzea, ikastetxeei erraztuz kirol anitzeko unitateen erabilera aire librean edo barruti estalian, haien heziketa fisikoko programak aurrera eramateko, hori egiteko aukerarik ez dutenean ikastetxean berean, haien ekipamenduak eskasak direlako edo halakorik batere ez dutelako. Ikastetxeentzako erreserbak, beren heziketa fisikoko klaseak emateko, ikasturte bateko iraupena du, ikasturtetzat hartuta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak ezarritako epea. Horren onuradunak dira:

1. Indarra duen legediaren arabera, heziketa fisikoko programak beren hezkuntza etapetan sartuta ematen dituzten ikastetxeak.

2. Lanbide heziketako prestakuntza zikloak, erdi mailakoak nahiz goi mailakoak, ematen dituzten ikastetxeak, haien curriculum diseinuan heziketa fisikoko programak edo kirol arloko modulu espezifikoak sartzen dituztenak.

a) Baldintzak:

1. Egoitza Azkoiengo udal mugapean izatea. Erabilera eta luperketarako egoera bereziak onartzen ahalko dira, aldez aurretik aztertu eta baloratu ondoren.

2. Erreserbaren xede diren jarduerak aurrera eramateko kirol instalazio egoki edo aski ez izatea haien egoitzan.

3. Erreserbaren xede diren programak emateko irakasle tituluduna izatea, indarra duen legediaren arabera.

b) Eskaerak:

Horretarako ezarritako eredu normalizatua erabiliko da eskaera aurkezteko denboraldiko erreserba eskatzen den Udalaren kirol instalazioan. Departamentuaz arduratzen den irakasleak ere egiten ahalko du gunea erreserbatzeko eskaera. Eskaerak ikasturtearen hasieran aurkeztu behar dira, irailean.

Eskaerarekin batera aste arrunt baten egutegia aurkeztuko da, erabilerarako ordutegiak eta guneak zehaztuz. Horrekin batera, urteko programa alternatibo bat eman behar da, non zehaztuko diren ikasturte horretan salbuespenez beharrezkoak izanen diren guneak.

c) Berrespena:

1. Eskaerak aztertzea eta erreserba berrestea Udalaren kirol zentroko zuzendaritzak eginen ditu: Azkoiengo Udala eta enpresa errentaria.

2. Kirol zentroko zuzendaritzak jakinaraziko die berrespena interesdunei, eta horrekin batera, erreserba behin betiko egikaritzeko aurkeztu behar den dokumentazioa eta jarraibideak.

3. Erreserba berresteko datatik aurrera, onuradunak hamabost egun naturaleko epea izanen du erabileraren baldintzak onartzeko eta, behar bada, eskatzen diren dokumentuak aurkezteko.

4. Epe hori iraganik komunikaziorik egin ez badu onuradunak, Udalaren kirol zentroaren esku egonen da espazio hori beste eskatzaile batzuen esku uztea.

5. Tramitazioa bukatuta, beste hainbat eskaera aztertzen ahalko dira, betiere kirol unitaterik geratu bada erabilgai.

–Pabiloien erabilera eta haien esleipena antolatzeko aintzat hartu beharko dira ikastetxeen, udal programen eta instalazioen enpresa kudeatzailearen erabileren eta ordutegien errealitateak. Horiek horrela, 1. pabiloiaren erabileran lehentasuna dute Azkoiengo Udalaren jarduerek eta programek.

45. artikulua. Denboraldiko erreserbak irabazi asmorik gabeko entitateentzat eta kirol klubentzat.

1. Denboraldiko erreserba irabazi asmorik gabeko entitateentzat egiten denean, helburua da kirol afizionatuaren garapena erraztea, kirol guneen erreserbarako baldintza eta sistema bereziak ezarriz, beren ezaugarriengatik sustapen edo/eta babes berezia behar dituzten sektoreentzat. Gune horietan entitateek beren kirol programak aurrera eramateko aukera izanen dute, helburua dela kirol entrenamendua, heziketa, osasuna edo aisialdia/jostaketa.

2. Denboraldiko erreserba irabazi asmorik gabeko entitateentzat oro har eginen da abuztuaren 1etik ekainaren 30era bitarteko aldian. Erreserba luzatzen ahalko da uztailean, entitateak eskatzen badu.

a) Onuradunak:

1. Kirol Klubak, eratuak eta dagokien erregistroan inskribatuak, dagozkien kirol federazioek ezarritakoari jarraikiz.

2. Udalaren kirol eskolak.

3. Azkoienen dauden irabazi asmorik gabeko entitateak eta elkarteak. 4. Kirol interesa duten fundazioak edo bestelakoak.

b) Eskaerak:

1.–Kirol entitateen erreserba eskaera kirol instalazioaren kirol koordinatzailearen bulegoan aurkeztuko da, horretarako prestatu den inprimakia erabiliz. Bertan azalduko dira kirol entitatearen arduradunaren izena eta kontaktatzeko telefonoa, bazkideen zerrenda, kategoria, eskatzen den kirol gunea eta entrenamendu egunak eta ordutegiak. Eskaera horiek denboraldiaren hasieran aurkeztu behar dira, ezarritako epea amaitu aurretik. Sarrerako kontrol gunean aurkezten ahal da.

2.–Kirol entitatearen eta instalazioetako arduradunen arteko komunikazio bidea uneoro hau izanen da:

KIROL ENTITATEAREN ORDEZKARIA

KIROL KOORDINATZAILEA

INSTALAZIOAREN ARDURADUNA

Instalazioetara sartzeko nahitaez pasatu beharko da sarrera gailua edo hatz marka irakurgailutik. Kirol taldeetako zuzendaritza batzordeetako kideek abonatu gailurik batere ez badute, sartzeko gailu bat eskuratuko zaie, aldez aurretik fidantza bat utzita. Giltzatako edo gailu hori jasotzeko fidantza bat utzi beharko da, eta itzuliko zaio erabiltzaile horri, gailua ematen duenean, denboraldi amaieran. Epea amaituta, giltzatakorik ez duten pertsonek ez dute instalazioetarako sarbiderik izanen.

1. Kirol taldeak:

Instalazioetarako sarbidea izateko dokumentazioa.

–Eskaerak aurkeztu aurretik, behar adina bilera eginen dituzte taldeetako zuzendaritza batzordeetako kideek, instalazioetako kudeatzaileak, Udaleko kirol koordinatzaileak eta dagokion zinegotzitzak. Bilera horietan ezarriko dira dokumentazioa aurkezteko epeak eta instalaziotik beharrezkoak ikusten ahal diren beste edozein baldintza.

–Kirol koordinatzaileari eman behar zaio klubeko talde bakoitzeko jokalarien eta entrenatzailearen zerrenda, honako informazio honekin batera.

–Entrenamendu egunak eta ordutegiak.

–Erabili beharreko gunea.

–Aldagela.

–Kirol koordinatzaileari eman behar zaio klubeko arduradunen/zuzendaritzako kideen zerrenda, gutxienez kontakturako hiru telefonorekin (haien bitartekari, ordezkari eta bozeramale izateko, instalazioetako zuzendaritzarekiko harremanetan).

–Ondoren, eskaerak aztertuko dira instalazioko arduradunarekin batera, eta klubei jakinaraziko zaizkie esleitutako ordutegiak, guneak eta aldagelak. Esleipenen lehentasuna aurkezpenen hurrenkeraren arabera ezarriko da.

–Sekzio bi edo gehiago elkartzen badira gune eta ordu berean, alde horien arteko harremana lotuko da elkar ulertzera iristeko. Alde horien arteko antolamendurik lortzen ez bada, klub horiek eskatutako gunea eta ordutegia zozketatuko dira.

–Informazio guztia instalazioaren kudeatzaileen eta sarrerako kontrol gunearen esku jarriko da, guneak, ordutegiak eta kluben beharrak ezagutu ditzan.

–Berezko denboralditik kanpo espazioren bat eskatzen duten klubek edo entitateek denboraldi arruntaren ondoren erabilgai dauden guneen eta ordutegien arabera moldatu beharko dute.

Sarbiderako figurak kluben barnean.

A) Jokalari abonatu gabeak: Urteko abonatu gisa hartu behar dute alta (urteko abonatuaren fitxa bete, argazkia, NA edo familia liburuaren fotokopia eta titularraren kontu korrontearen fotokopia). Kasu hauetan ez zaie kobratzen matrikula edo hasierako sarrerako kopurua. Sarrerako gailua emanen zaie fidantza ordaindu ondoren.

B) Entrenatzaile abonatu gabeak: Sarbide mugatua izanen dute entrenamendu ordutegietara (entrenamendua hasi aurreko 15 minutu eta ondorengo 30 minutu ere izanen dituzte instalazioetan egoteko).

Denboraldiko abonatu gisa hartu behar dute alta (denboraldiko abonatuaren fitxa bete, argazkia eta NAren fotokopia).

C) Zuzendaritzako kide abonatu gabeak. Gailu pertsonala eginen zaie, harrera gunean eskatu behar dutena sartu aurretik; hartzen duten unean objektu edo dokumentu pertsonal bat utzi behar dute, eta ateratzen direnean itzuliko zaie.

Denboraldiko abonatu gisa hartu behar dute alta (denboraldiko abonatuaren fitxa bete, argazkia eta NAren fotokopia).

Araudi espezifikoa.

1.–Jokalari guztiek bakarrik sartu behar dute instalaziora (ezin da beste inorekin sartu), salbu eta igerilekua erabiltzen duten klubetako kideak, kasu horietan, 8 urtetik beheitikoek heldu baten laguntzaz joan behar baitute.

2.–Entrenatzaileak uneoro taldearen arduradun izanen dira instalazioen barnean, eta aldagelak ireki eta ixtea eta kirol materiala jasotzea haien ardura izanen dira. Uneoro zainduko dute kirol instalazio eta ekipamenduen erabilera egokian mantentzen direla, eta arreta bereziz begiratuko dute segurtasun arauak betetzen direla.

3.–Instalazioari jakinaraziko zaio, idatziz edo e-mailez, aldaketarik izanez gero entrenamendu, lehiaketa, lagun arteko partida, bilera edo abonatu gabeko pertsonen sarrera dakarren edozein jardueran, 48 orduko aurrerapenaz. Eskaerak, aldaketak edo zernahi abisu ez zaizkie inoiz komunikatuko instalazioetako langileei zuzenean.

4.–Klubek egunean izan behar dute klubei eskatzen zaizkien kuoten ordainketa. Kuota horiek Azkoiengo Udalaren eta enpresa kudeatzailearen artean adostuko dituzte. Azkoiengo Udalak aldatzen ahalko ditu, udal erakunde eskudunean hartutako erabaki baten bidez, klubei dagozkien kuotak. Erabaki horren berri eman beharko die interesdunei. Apartatu horri dagozkionak Azkoiengo Udalak eta enpresa kudeatzaileak baloratuko dituzte.

5.–Klub federatu bakoitzeko zuzendaritza batzordeak Azkoiengo kirol instalazioetako sarrerako kontrol gunean egindako eskaera baten bidez jakinaraziko du sekzio bakoitzaren erabileraren amaiera, haien denboraldiok amaitu ahala, bankuetan kobrantzarik ez egiteko eta sekzioen amaieraren berri izateko, denboraldia amaitu ahala.

2. Udalaren kirol eskolak eta kirol sustapeneko beste hainbat entitate:

Kirol entitateek sarbidea izanen dute adostutako entrenamendu egunetan eta orduetan, eta instalazioen barnean egiten diren lehiaketetan ere bai. Gainera, beren jarduera nagusirako behar dituzten instalazioetara bakarrik sartzen ahalko dira. Entrenamendu edo partida aldaketak, eta zerbitzuen edo/eta instalazioen eskaerak, idatziz aurkeztu behar dira, 48 orduko aurrerapenez.

Instalazioetara sartzeko dokumentazioa (nahitaezkoa da hatz marka edo giltzatakoa pasatzea irakurgailutik).

–Jarduera batean izena emanda daudenen eta entrenatzaileen zerrenda eman behar zaio kirol koordinatzaileari, honako informazio hau erantsita:

–Jarduera zein egun eta ordutan eginen den.

–Erabilera gunea.

–Aldagela.

–Kontaktu pertsona baten telefonoa.

–Ondoren, eskaerak aztertuko dira instalazioko arduradunarekin batera, eta klubei jakinaraziko zaizkie esleitutako ordutegiak, guneak eta aldagelak. Esleipenen lehentasuna aurkezpenen hurrenkeraren arabera ezarriko da.

–Sekzio bi edo gehiago elkartzen badira gune eta ordu berean, alde horien arteko harremana lotuko da elkar ulertzera iristeko. Alde horien arteko antolamendurik lortzen ez bada, klub horiek eskatutako gunea eta ordutegia zozketatuko dira.

–Informazio guztia instalazioaren kudeatzaileen eta sarrerako kontrol gunearen esku jarriko da, guneak, ordutegiak eta kluben beharrak ezagutu ditzan.

–Berezko denboralditik kanpo espazioren bat eskatzen duten klubek edo entitateek denboraldi arruntaren ondoren erabilgai dauden guneen eta ordutegien arabera moldatu beharko dute.

Abonatu gabeko inskribatuak: Sarbide mugatua izanen dute jardueraren ordutegietara (jarduera hasi aurreko 15 minutu eta ondorengo 20 minutu ere izanen dituzte instalazioetan egoteko). Sarrerako gailua emanen zaie fidantza ordaindu ondoren. Denboraldiko abonatu gisa hartu behar dute alta (denboraldiko abonatuaren fitxa bete, argazkia eta NAren fotokopia).

Abonatu gabeko entrenatzaileak: Sarbide mugatua izanen dute jardueraren ordutegietara (jarduera hasi aurreko 15 minutu eta ondorengo 20 minutu ere izanen dituzte instalazioetan egoteko).

Dokumentazio hau aurkeztu behar dute (denboraldiko abonatuaren fitxa bete, argazkia eta NAren fotokopia). Ez dute inongo ordainketarik egin behar sarbidea izateko.

Araudi espezifikoa.

1.–Inskribatutako pertsona guztiek bakarrik sartu behar dute instalaziora (ezin da beste inorekin sartu), salbu eta igerilekua erabiltzen duten klubetako kideak, kasu horietan, 8 urtetik beheitikoek heldu baten laguntzaz joan behar baitute.

2.–Monitoreak uneoro taldearen arduradun izanen dira instalazioen barnean, eta aldagelak ireki eta ixtea eta kirol materiala jasotzea haien ardura izanen dira. Uneoro zainduko dute kirol instalazioak eta ekipamenduak erabilera egokian mantentzen direla, eta arreta bereziz begiratuko dute segurtasun arauak betetzen direla.

3.–Lehiaketa, partida ofizial nahiz lagun artekoetara eta txapelketetara sartzea librea izanen da.

Berrespena:

1. Eskaerak aztertu eta erreserba berrestea eginen dute Udaleko kirol eta gazteria teknikariak eta enpresa lizitatzailearen kudeatzaileak, kudeaketaren eta espazioen banaketaren arduraduna baita.

2. Berrespena jakinaraziko zaie interesdunei, eta horrekin batera, erreserba behin betiko egikaritzeko aurkeztu behar den dokumentazioa eta jarraibideak.

3. Erreserba berresteko datatik aurrera, onuradunak hamar egun naturaleko epea izanen du erabileraren baldintzak onartzeko eta, behar bada, eskatzen diren dokumentuak aurkezteko.

4. Epe hori iraganik komunikaziorik egin ez badu onuradunak, Udalaren kirol zentroaren esku egonen da espazio hori beste eskatzaile batzuei uztea.

5. Tramitazioa bukatuta, beste hainbat eskaera aztertzen ahalko dira, betiere kirol unitaterik geratu bada erabilgai.

–Azkoiengo Udalak eta enpresak une batean babes eta sustapen irizpideak ezartzen ahalko dituzte programa honetan, hainbat kirol edo herritar sektorerentzat, haien ezaugarriengatik arreta berezia behar badute.

–Azkoiengo Udalak beretzat gordetzen du sarbidea baimentzeko ahala entitate bati, jarduera batean aritzeko, egokia iruditzen zaionean.

VI. TITULUA

Zehapen araubidea

46. artikulua. Arau-hauste administratiboak.

1. Erregelamendu honen hurrengo artikuluetan zehazten diren ekintzak eta ez-egiteak izanen dira arau-hauste administratiboak, hauen arabera: Administrazio publikoen araubide juridikoari buruzko eta administrazio prozedura erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 127.1 artikulua (legezkotasun printzipioa) eta 129.1 artikulua (tipikotasun printzipioa); urriaren 1eko Administrazio publikoen administrazio prozedura erkideari buruzko 39/2015 Legea; Toki araubidearen oinarriak erregulatzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 139. artikulua. Martxoaren 31ko 11/2020 Errege Lege-dekretua, zeinaren bidez COVID-19ari aurre egiteko gizarte eta ekonomia arloetan premiazko neurri osagarriak hartu baitziren. Azken xedapenetako bigarrena.

2. Erregelamendu honetan xedatutakoaren kontrako arau-hausteak oso astunak, astunak edo arinak izanen dira.

XI. KAPITULUA

Erabiltzaile izaera galtzea

47. artikulua. Erabiltzaile izaera galtzea eta ordena berrezartzea.

Erregelamendu honetan ezarritakoa betetzen ez bada gehienez hiru aldiz, eta bereziki erabiltzaileei ezartzen zaizkien betebeharrak ez betetzea, edo debekatutako jardunbideak egiten badira, erabiltzaile izaera galduko da, eta Udalaren kirol instalaziotetatik alde egin beharko da eta debekatua izanen zaio hara sartzea.

1. Aurreko artikuluan ezarritakoa ukatu gabe, erabiltzaileek baja emanen dute kirol zerbitzuetan arrazoi hauengatik:

a) Dagokion tasa, prezio publikoa edo tarifa ez ordaintzea edo ordainketa ez ziurtatzea ezarritako epeen barnean.

b) Mediku agindu batengatik edo bateraezintasunagatik kirol jarduerarekin.

c) Erabiltzailearen borondatez, horretarako ezarritako epeetan eta baldintzetan.

2. Erabiltzaile izaera galtzea modu esklusiboan hari egozten ahal bazaio, ez zaio itzuliko udalaren kirol instalazioa erabiltzeagatik ordaindu duen dirua.

48. artikulua. Zerbitzuaren ordena eta funtzionamendua berrezartzeko neurriak.

Zerbitzuaren ordena eta funtzionamendua berrezartzeko neurriak hartzen ahalko dituzte instalazioen arduradunek, bidezkoak diren zehapen espedienteak tramitatzeko proposatzeko aukera ukatu gabe. Zehapen araubidea aplikatzea enpresa adjudikaziodunaren ahala izanen da, eta hark jakinaraziko dizkio gertaerak eta luzatuko die proposamena instalazioaren kudeaketa batzordeari. Hura osatzen dute instalazioaren kudeatzaileak, arloko zinegotziak eta kirol arloko udal teknikariak. Zilegi izanen dute instalazioan sartzen ez uztea edo alde eginaraztea erabiltzaileen segurtasuna edo lasaitasuna arriskuan jartzen duten ekintzak egiten dituzten pertsonei eta, edonola ere, jokabide hauetako bat erakusten dutenei:

a) Erregelamendu honetan ageri diren eta instalazioen erabilerari buruzkoak diren arauen gaineko edozein arau-hauste. Alde horretatik, egoera konkurrentea baloratuko da egintzan, zenbait inguruabar kontuan harturik, hala nola hutsegitearen larritasuna, arau-hauste hori desagerrarazteko ohartarazpenei jaramonik ez egitea, beste erabiltzaile batzuei ageriko kaltea egitea, arau-haustea errepikatzea, eta antzeko beste batzuk.

b) Sarrera izateko baliozko titulurik ez izatea, instalazio bat aldez aurreko erreserbarik gabe erabiltzea barne, hori izatea nahitaezkoa denean.

c) Bizikidetza sozialaren, higienearen edo gizartearen aurkako jokabideak izatea.

d) Bazkide/erabiltzaile txartela edo gaitasuna ematen duen beste tituluren bat erabiltzea, haren titularra izan gabe. Erabiltzailea kanporatzearekin batera, hala dagokionean, sartzeko gailua kenduko zaio, 15 eta hiru hilabete bitarteko epe batez.

XII. KAPITULUA

Falta motak: oso astunak, astunak eta arinak

49. artikulua. Falta oso astunak.

Arau-hauste oso larritzat joko dira:

a) Udalaren kirol instalazioen, materialen edo ekipamenduen erabilera ezegokia, bizikidetza nabarmen nahasten bada edo beste pertsonen lasaitasuna eta eskubide legitimoen egikaritza edo jardueren gauzapena ukitzen badu modu larrian, berehalakoan eta zuzenean.

b) Udalaren kirol instalazioaren edo haien edozein elementuren erabilera eragoztea gainerako erabiltzaileei.

c) Galaraztea edo eragoztea Udalaren kirol instalazioaren funtzionamendu normala.

d) Udalaren kirol instalazioetako ekipamenduak, azpiegiturak, instalazioak, elementuak edo materialak modu larri eta nabarmenean hondatzea edo lapurtzea.

e) Udalaren kirol instalazioetako langileak edo erabiltzaileak fisikoki erasotzea.

f) Pankartak, sinboloak, ikurrak edo legendak sartzea edo erakustea, haien edukiagatik edo erakusten diren egoeragatik portaera bortitzak, xenofoboak edo arrazistak piztu edo sustatzeko egintzatzat hartzen ahal badira, edo kirol jardueran parte hartzen ari direnei mespretxu agerikoa erakusteko egintzatzat.

g) Barrutian sartzea armak, bengalak, petardo lehergarriak, edo edozein produktu suharbera, ke sortzailea edo korrosiboa.

h) Sua piztea.

i) Erreserbatutako kirol eremuen erabilera azpierrentan eman, uztea edo mailegatzea hirugarren pertsonei edo entitateei, baimen espresurik gabe.

j) Legez kanpoko substantziak kontsumitzea eta saltzea.

k) Instalazioak, ekipamenduak, kirol materiala edo erabiltzaileen gauzak ebastea, lapurtzea edo nahita hondatzea.

50. artikulua. Falta astunak.

Falta astuntzat joko dira:

a) Udalaren kirol instalazioak edo hango materialak edo ekipamenduak modu ezegokian erabiltzea, oso astuntzat jotzeko baldintzak gertatzen ez direnean.

b) Kirol instalazioaren ekipamendu, azpiegitura, instalazio, elementu edo materialak hondatzea oso astuntzat jotzen ez denean.

c) Udalaren kirol instalazioetako langileak edo erabiltzaileak hitzez erasotzea.

d) Kirol zerbitzuen ordutegiak eta funtzionamendua ez errespetatzea.

e) Tabako, alkohol edo substantzia estupefazienteen kontsumoari buruzko indarreko araudia ez betetzea.

f) Kirol zerbitzuetan beirazko, metalezko edo bestelako materialez egindako ontziak, paperezkoak edo plastikozkoak ez direnak, erabiltzea.

g) Animaliekin sartzea instalazioetara, legez aurreikusitako kasuetan izan ezik.

h) Instalazioetara sartzea ibilgailu mota gutiekin, jarduera baterako eremu egokia izan ezean, jardueraren iraupenerako ezarritako denbora mugaren barnean, eta aldez aurretik ordainduta dagokion prezio publikoa. Barne dira bizikletak, patinetea, ibilgailu bateriadunak, etab.

i) Dagokion tasa, prezio publikoa edo tarifa ez ordaintzea, instalazioetara sartzea abonatua izan gabe edo beste erabiltzaile baten gailua erabiltzea sartzeko.

j) Klaseak ematea baimenik gabe.

k) Irabazi asmoko edonolako jarduera ekonomikoa egitea Udalaren eta enpresa kudeatzailearen baimen espresurik gabe.

l) Baimenik gabe sartzea mahaiak, aulkiak, eguzkitakoak, etzaulkiak eta beste edozein altzari. Udako denboraldian onartuta daude hamakak eta umeen aulkiak.

m) Jostaketan aritzea, elementuak erabiliz edo gabe, horretarako eratutako eremuetan izan ezik.

n) Objektuak sartzea uretan, arau honetan aurreikusitako kasuetan izan ezik.

ñ) Argazki edo bideo erreportajeak egitea, baimen espresua izan ezean.

51. artikulua. Falta arinak.

Falta arintzat hartzen da:

a) Udalaren kirol instalazioak erabiltzea jantzi egokirik gabe.

b) Sartzeko gailua ez erakustea instalazioko langileek eskatu ondoren.

c) Musika aparatuak erabiltzea aurikularrik gabe.

d) Substantziak eta edonolako hondakinak botatzea horretarako jarritako ontzietatik kanpo.

e) Otorduak egitea horretarako eratutako eremuetatik kanpo.

f) Instalazioen ardura duten langileen esanei kasurik ez egitea.

g) Erregelamendu honetan ezarritako erabiltzaileen betebeharrak ez betetzea edo debekatutako ekintzak egitea, falta astuna edo oso astuna ez direnean.

52. artikulua. Zehapenak.

1. Arau-hausteak zigortzeko ahala duen organoak honako isun ekonomikoak ezarriko ditu:

a) Arau-hauste oso astunak: 3.000 euro arteko isuna.

b) Arau-hauste astunak: 1.500 euro arteko isuna.

c) Arau-hauste arinak: 750 euro arteko isuna.

2. Zehapenaren maila ezartzeko aintzat hartuko dira intentzioa, eragindako kalteen izaera eta errepikapena.

3. Espediente zehatzailea ebatziko duen organoaren ebazpen arrazoituaren bidez, arau-hauste astunen eta oso astunen kasuan isun ekonomikoaren ordez erabiltzaileen eskubideak eta Udalaren kirol instalazioen erabilera kentzeko neurri alternatiboa ezartzen ahalko da:

a) Arau-hauste oso astunak: sei hilabete eta urtebete artekoa.

b) Arau-hauste astunak: hamabost egun eta hilabete artekoa.

c) Arau-hauste arinak: egun bat eta hamabost egun bitartekoa.

53. artikulua. Lehengoratzea eta kalteordaina.

Artikulu honetan zehaztutako gertaerengatik ezar daitezkeen zehapenak gorabehera, arau-hauslea behartuta egonen da, hala dagokionean, ondasunak lehen zuten egoerara itzultzera eta berritzera, eragindako kalte eta galeren ordaina emanez.

54. artikulua. Arduradunak.

1. Erregelamendu honetako arauak hausten dituztenak izanen dira erantzuleak.

2. Arau-haustea dakarten jarduerak hainbat pertsonaren artean egiten direnean, eta ezinezkoa denean zehaztea bakoitzak noraino hartu duen parte, guztiak izanen dira erantzule modu solidarioan, prozedura erkideari buruzko legedian ezarritakoari jarraikiz.

55. artikulua. Prozedura.

1. Zehapen araubidea aplikatzea enpresa adjudikaziodunaren ahala izanen da, eta hark jakinaraziko dizkio gertaerak eta luzatuko dio proposamena instalazioaren kudeaketa batzordeari. Hura osatzen dute instalazioetako kudeatzaileak, arloko zinegotziak eta kirol arloko udal teknikariak. Horrenbestez, Udal Batzordeak agertzeko deitzen ahal du eta azalpen egokia eskatzen ahal dio instalazioaren kudeatzaileari, gertaera batzuk jakinarazteko.

2. Zerbitzua emateko ardura duen enpresaren eta Azkoiengo Udalaren ahala da zehapenak ezartzea, eskuduntzak emateko eta delegatzeko erabakietan zehazten diren organoen bitartez.

Organoak:

1.–Kudeaketa Batzordea. Falta arinak eta astunak.

2.–Jarraipen Batzordea: Falta oso astunak.

56. artikulua. Kautelazko neurriak.

1. Administrazio publikoen araubide juridikoari buruzko eta administrazio prozedura erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 136 artikuluarekin eta Erregelamendu honen 7. artikuluarekin bat, zerbitzua ematen edo kudeatzen duen enpresaren eta Azkoiengo Udalaren ahala izanen dira hauek: zehapenak ezartzea; jarduerak eteteko neurriak; elementuak, baliabideak, tresnak eta objektuak kentzea; fidantzak eta bestelakoak ematea, eta antzeko beste edozein; behin behineko neurriak izanen dira, eta haiek betetzea egokitzat jotzen da arau-haustearen ondorioen jarraipena eteteko, eta haien aplikazioa egokitu beharko da behar den intentsitate eta proportzionaltasuna izan ditzaten, bermatu nahi den helburuaren arabera.

2. Nolanahi ere, zehapen prozedurari amaiera emanen dion ebazpenaren edukia edozein izanda ere, espresuki adierazi beharko du neurria altxatzen edo mantentzen den, eta esku-hartzearen xede izan diren objektuen destinoa zein den. Ahal bada, gizarte arloko helburua izanen du.

57. artikulua. Arau-hauste eta zehapenen preskripzioa.

1. Arau-hauste oso astunak bi urteren buruan preskribatuko dira, astunak urtebeteren buruan eta arinak sei hilabeteren buruan.

2. Hutsegite oso astunengatiko zehapenak bi urteren buruan preskribatuko dira, hutsegite astunak urtebeteren buruan eta arinak, berriz, sei hilabeteren buruan.

Lehen xedapen gehigarria.

Azkoiengo Udaleko alkateak eta idazkariak emanen dituzte Erregelamendu hau betearazteko behar diren jarraibideak.

Azken xedapen bakarra.–Argitaratzea, indarra hartzea eta jakinaraztea.

Erregelamendu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Iragarkiaren kodea: L2211035