180. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Aldaketa, Eraikingintza eta urbanizazio ordenantzaren 111. artikuluan. Behin betiko onespena

Larraungo Udalak, 2022ko ekainaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Larraungo Udal Planeko Eraikingintza eta urbanizazio ordenantzaren 111. artikuluan.

Hasierako onespenaren erabakia 2022ko 133. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 5ean, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betiko onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Mugiron (Larraun), 2022ko abuztuaren 22an.–Alkatea, Mikel Huarte Martija.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2211418