180. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Hiri-jarduketarako plan berezia UE-7 exekuzio unitatean. Behin betiko onespena

Corellako Udalak, 2022ko abuztuaren 11n egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia Corellako 2. poligonoko 1375. lurzatiaren eremuan, Luis Miguel Cornago Rodríguezek sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta haren araudia.

Corellan, 2022ko abuztuaren 18an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2211347