180. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 104., 829. eta 830. lurzatietan. Behin betiko onespena

Cascanteko Udalak, 2022ko abuztuaren 12an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, 1. poligonoko 104., 829. eta 830. lurzatien lerrokadurak aldatzeko, Ucar Albañilería y Obras SLk sustatua.

Aplikatzeko den araudia: ekainaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikulua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Cascanten, 2022ko abuztuaren 18an.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2211306