180. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LAKUNTZA

Administrari laguntzaile baten izendapena

Alkatetzaren 2022ko irailaren 1eko 44. ebazpenaren bidez, eta Lakuntzako Udaleko administrari laguntzaile izateko lanpostu bat betetzeko hautatzeko proben epaimahai kalifikatzaileak egindako proposamenarekin bat, Amets Anabitarte Ayanz anderea izendatzen da, Lakuntzako Udalerako, hura baita, gainditu dutenen artean, puntuaziorik altuena erdietsi duen izangaia.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen udal organoari zuzendua, hilabetez, erabaki honen jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoari jarraikiz, bi hilabeteko epean, erabaki honen jakinarazpena egin eta biharamunetik hasita, edo bertzenaz,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Lakuntzan, 2022ko irailaren 1ean.–Alkatea, Patxi X. Razkin Sagastibeltza.

Iragarkiaren kodea: L2211905