180. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CORTES

Deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez eta funtzionarioen araubidean. Izendapen proposamena

Cortesko Udalerako administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta funtzionarioen araubidean betetzeko deialdiko epaimahaiak María Reyes Lorente Fernández izendatzeko proposamena egin du, bera baita puntuazio handiena lortu duen izangaia.

Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 7.2 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2022ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 17an.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Cortesen, 2022ko irailaren 1ean.–Alkatea, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L2211815