180. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

840E/2022 EBAZPENA, abuztuaren 24koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Eulateko Udal Planaren determinazio egituratzaile eta xehatuen aldaketaren gaineko ingurumen txosten estrategikoa egiten duena. Aldaketak 1. poligonoko 358. eta 357. lurzatiei eragiten die eta Patxi Garcia de Albizu Martinezek sustatu du.

Eulateko Udalak 2022ko ekainaren 14an onetsi zuen hasiera batez aldaketa hori, eta jendaurrean egoteko epea ireki zen, iragarki bat argitaratuz 2022ko 129. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 30ekoan.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean ezarritakoaren arabera, aldaketa txikia da, eta, beraz, ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar du.

Aldaketaren xedea da hiri-lurzoruan sartzea 1. poligonoko 358. lurzatia eta 357. lurzatiaren zati bat, etxebizitza bat eraikitzeko helburuarekin. Proposamenak 1.739 m²-ko eremu baten hirigintza-sailkapena aldatzea dakar; izan ere, gorde beharreko lurzoru urbanizaezina izatetik (garapen eredua zaintzekoa) hiri-lurzoru finkatugabea izatera pasako da.

Jarduketa-eremua Eulateko herrigunearen ipar-mendebaldean dago. Ia lauak diren lurrak dira, malda txiki bat dute hegoalderantz, eta nekazaritza-erabilera dute. Proposatutako erabilera-aldaketak ez du ingurumen ukipen nabarmenik sortzen, eta lur azalera txiki bati eragiten dio; izan ere, herrigunearen ondoan dagoenez, ez du ingurumen balio aipagarririk, eta ez dago intereseko ezein naturagune babestutan sartuta. Gainera, azpiegitura eta sarbide egokiak ditu, herrigunearen mugakide diren lurrak direlako. Sortzen den lurzatia R2 sektoreko exekuzio-unitate (UE-R5) gisa antolatzen da.

Adierazitakoari jarraikiz, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak baliatuta: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 14ko 96/2019 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Eulateko Udal Planaren determinazio egituratzaile eta xehatuen aldaketaren gaineko ingurumen txosten estrategikoa egiten da, ingurumen ukipenik eragiten ez duela iritzita. Aldaketak 1. poligonoko 358. eta 357. lurzatiei eragiten die eta Patxi Garcia de Albizu Martinezek sustatu du.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Eulateko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 24an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2211523