180. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

271E/2022 EBAZPENA, abuztuaren 22koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita erabiltzen ez diren pneumatikoen hondakinak balorizatzeko eta birziklatzeko instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzak aldatzea. Instalazio hori Murillo el Frutoko udal mugartean dago eta titularra Indugarbi Nfu’s SL da.

Egun martxan dagoen instalazio horrek ingurumen baimen bateratua du, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorrean xedatutakoa aplikatuz; izan ere, jarduera hori Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 1. eranskinean jasoa dago, 5 taldean, hain zuzen ere.

2022-02-23an, ikuskapen bisita egin da instalazioetara, eta ikusi da bertan pneumatikoen tubularren hondakinak (EHZ 191204) eta aerosolen hondakinak (EHZ 160504*) sortzen direla, eta hondakin ez-arriskutsuak kudeatzeko eragiketa egiten dela (R1302), karkasei eta karkasa trinkoei dagokienez. Bi jarduera horiek ez daude jasoak instalazioaren ingurumen baimen bateratuan.

2022-04-11n, titularrak eskatu zuen bi hondakin berri sar zitezela berak sortzen dituen hondakinen zerrendan, bere ingurumen baimen bateratuan jasota dagoenean, hots: EHZ 191204 kodea duena (pneumatikoen tubularrak), eta EHZ 160504* kodea duena (aerosolak), bai eta hondakin ez-arriskutsuak kudeatzeko eragiketa ere (R1302), karkasei eta karkasa trinkoei dagokienez.

Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak, aurkeztutako eskaera aztertuta, onargarria dela ondorioztatu du; izan ere, eskatzen dena bat dator instalazioak ingurumen aldetik eduki beharreko funtzionamendu egokiarekin eta teknika erabilgarri onenen aplikazioarekin.

Ebazpen proposamena instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean egon da hamabost egunez. Ebazpen honen II. eranskinean zerrenda bat gehitu da aurkeztutako alegazioekin eta haiei egindako arrapostuekin.

Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, bidezkoa da ingurumen baimen bateratua aldatzea.

Ebazpen proposamena instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean egon da hamabost egunez. Ebazpen honen eranskinean jaso dira titularrak aurkeztu dituen alegazioen zerrenda eta haiei emandako erantzunak.

Adierazitakoari jarraikiz, eta Ingurumeneko zuzendari nagusiak azaroaren 8an emandako 107/2019 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onartzea erabiltzen ez diren pneumatikoen hondakinak balorizatzeko eta birziklatzeko Murillo el Frutoko udal mugartean dagoen instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzak aldatzea. Horrenbestez, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen I. eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Indugarbi Nfu’s SL da.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

Laugarrena.–Ebazpen hau Indugarbi Nfu’s SLri eta Murillo el Frutoko Udalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 22an.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Evaluacion+ambiental/Autorizaciones+ambientales/.

Iragarkiaren kodea: F2211448