180. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

EBAZPENA, 2022ko abuztuaren 31koa, Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariak emana, José Javier García Logroño jauna Nafarroako Kontuen Ganberako funtzionario izendatzen duena behin-behinekoz, auditore kategoriarekin.

Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariaren 2021eko ekainaren 1eko Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko auditoreen bi lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2021eko 147. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 24koan, eta 2021eko 86. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean, ekainaren 24koan, argitaratu zen.

Oposizio-lehiaketa bukaturik, José Javier García Logroño jaunaren aldeko izendapen proposamena egin zen, hautapen prozedura gainditu zuen izangai bakarra baitzen. Hortaz, bidezkoa da, deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoarekin bat, eta izangaiak deialdiko 7.3 oinarrian adierazitako agiriak aurkeztu ondoren, proposatutako izangaiaren behin-behineko izendapena egitea, lanpostua behin-behinekoz har dezan eta prestakuntzako eta praktiketako aldia has dezan, urtebetekoa, hain zuzen, deialdiaren 9. oinarrian aurreikusi bezala.

Aurreko guztia kontuan harturik, lehendakaritza honek, dagozkion ahalmenak eta eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DU:

Lehena.–José Javier García Logroño jauna Nafarroako Kontuen Ganberako behin-behineko funtzionario izendatzea, auditore kategoriarekin.

Bigarrena.–Deialdian aurreikusitakoari jarraikiz, ezartzea ezen, auditore gisa behin betiko izendatua izateko, urtebeteko praktikaldia gainditu beharko duela. Praktikaldi hori hasiko da lanpostu hutsaren behin-behineko jabetza hartzearekin batera.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta erakunde honen web-orrian argitara dadila xedatzea, interesdunari jakinaraztea eta Nafarroako Kontuen Ganberako idazkari nagusiari igor dakiola agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, hori guztia behin-behineko izendapen hau jakinarazten den egunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 31n.–Lehendakaria, Ignacio Cabeza del Salvador.

Iragarkiaren kodea: F2211792