179. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Behin betiko onartzea Tebas/Arrizabalaga-Beriaingo
saneamendu-kolektorea egitearekin lotutako desjabetzea

Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak, 2022ko abuztuaren 29an egin zuen saioan, akordio hau hitzartu zuen:

“2022ko martxoaren 1ean, Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietatearen Administrazio Kontseiluak “SM286961 Tebas/Arrizabalaga-Beriaingo saneamendu-kolektorea” proiektua onartu zuen. Administrazioari jakinarazteko aurrekontu zenbatetsia 2.652.930,04 euro da (%21eko BEZa barne).

Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak, 2022ko ekainaren 23an egin zuen saioan, Batzar Nagusiak eskuordetuta, “SM286961 Tebas/Arrizabalaga-Beriaingo saneamendu-kolektorea” obraren proiektua onartzeko akordioa hartu zuen, desjabetzeko espedientea hasi zuen eta hasiera batean onartu zuen proiektu horrek ukitzen dituen ondasun eta eskubideen zerrenda. Desjabetzearen onuraduna Iruñerriko Zerbitzuak SA da. Horrez gain, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen onura publikoa eta okupatu beharra aitortu eta deklaratu zituen, onarpenari lotuta baitaude.

Akordio horretan, proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zen hamabost eguneko eperako.

Onartze horren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, 140. zenbakikoan, 2022ko uztailaren 14an, Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan, 2022ko uztailaren 19an, eta Iruñerriko Mankomunitateko eta Tebas-Muru Artederretako eta Noaingo (Elortzibar) udaletxeetako iragarki-oholetan. Eta horrez gain, jakinarazpenak bidali zitzaizkien ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan ageri ziren pertsonei, eta jakinarazpen-iragarkia kaleratu zen ukituetako baten batentzat “Estatuko Aldizkari Ofizialean”, 2022ko uztailaren 21ean.

Epe hori igarota, ez da alegaziorik jaso.

Hasierako onespenaren egunetik oraindaino akordioak lortu dira ukitutako gehienekin, eta, horrenbestez, egokia da behin betiko zerrendan sartzea akordioa lortu ez den titularrak.

Ondorioz, Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 20. artikuluan xedatuta dagoenaren arabera, eta aintzat hartuta, Nafarroako Toki Administrazioaren Foru Legearen 47.4 eta 29. artikuluen, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen Legearen 4.1.d) artikuluaren eta Iruñerriko Mankomunitatearen Estatutuen 4. artikuluaren arabera, erakunde honek desjabetze-ahalmena gauzatu ahal duela, egokia da desjabetzeko espedientea behin betiko onartzea.

Batzar Nagusiak 2021eko urriaren 21ean egin zuen saioan onartu zen Batzar Nagusiaren eskumenak Batzorde Iraunkorraren alde eskuordetzea, nahitaez desjabetzeko espedienteak izapidetzeko.

HITZARTU DA:

1.–Behin betiko onartzea Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietatearen, desjabetzearen onuradunaren, “SM286961 Tebas/Arrizabalaga-Beriaingo saneamendu-kolektorea” obrari dagokion proiektua, eta bai proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda ere. Horrek berekin dakar onura publikoa eta okupatu beharra deklaratzea.

2.–Nafarroako Gobernuari eskatzea egin beharreko obraren presazko deklarazioa egin dezala, Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan jasota dauden eraginetarako, beharrezkoa baita lanak ahalik eta azkarrena egitea, zerbitzuan diren hobi septikoen isurketak ezabatzeko eta Arazuriko Hondakin Uren Araztegira bideratzeko, han tratatzeko. Hartara, Tebas/Arrizabalagatik Beriainera doan ibai-ibilbidean uraren kalitatea hobetu egingo da.

3.–ezartzea Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietateak agindu beharko duela bere banku-kontuetan nahikoa diru egon behar dela eskuragai ukitutako ondasun eta eskubideen balio justua ordaintzeko eta “SM286961 Tebas/Arrizabalaga-Beriaingo saneamendu-kolektorea” obraren desjabetze-prozeduraren ondoriozko gainerako betebehar ekonomikoei aurre egiteko, modu horretan bermatua izan dadin balio justu gisa finkatutako diru-kopuruak ordaintzea ukitutakoei.

4.–Ahalmena ematea Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariari edo berak eskuordetzen duen pertsonari sina ditzan okupatu aurreko aktak eta desjabetzea egiteko beharrezkoak izan daitezkeen bestelako agiriak.

5.–Akordio hau kaleratzea, ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrendarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta Iruñerriko Mankomunitateko eta Tebas-Muru Artederretako eta Noaingo (Elortzibar) udaletxeetako iragarki-oholetan; eta Foru Komunitateko egunkari batean iragarki berberaren laburpen bat argitaratzea.

6.–Akordio hau jakinaraztea interesdunei, adierazita haren aurka errekurtso hauetako bat aurkez dezaketela, aukeran: 1.–Berraztertzeko errekurtsoa, Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorraren aurrean, egintza hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta hilabeteko epean. 2.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren aurrean, egintza hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta bi hilabeteko epean. Eta 3.–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aurrean, egintza hau jakinarazi den egunetik aurrera zenbatuta hilabeteko epean.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 30ean.–Lehendakaria, David Campión Ventura.

PROIEKTUA: SM286961 TEBAS/ARRIZABALAGA-BERIAINGO SANEAMENDU-KOLEKTOREA

Ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda zehatza eta indibidualizatua

JABEAREN DATUAK

UKIPENAK

LURZATIEN DATUAK

TITULARRA

AKUEDUKTU ZORTASUNA

m l

ZORTASUN EZARPENA

OKUPAZIOA ERREGISTROAK

BEHIN-BEHINEKO OKUPAZIOAK

POLIGONO ZK.

LURZATI ZK.

UDALERRIA

LURRAREN ERABILERA

IZEN-ABIZENAK

Zk.

TI-06

MENDINUETA GOÑI Ángel

15

90

0

0

375

1

331

Tebas-Muru Artederreta

Alorra

MENDINUETA GOÑI Ángela

TI-08

MENDINUETA GOÑI Ángel

12

72

0

0

300

1

329

Tebas-Muru Artederreta

Alorra

MENDINUETA GOÑI Ángela

TI-13

JIMÉNEZ ECHEVERRÍA María Carmen

90

540

5

1

2.250

1

300

Tebas-Muru Artederreta

Alorra

TI-18

CARBONELL URRUTIA María Ángeles

110

660

5

1

2.750

2

94

Tebas-Muru Artederreta

Alorra

BARCOS OTANO José Ignacio

BARCOS OTANO Francisco Javier

BARCOS OTANO Elena

BARCOS OTANO María Carmen

NO-01

ESLAVA ZOZAYA Ángeles Rosario,

90

540

10

2

2.250

4

145

Noain (Elortzibar)

Alorra

NO-02

ESLAVA ESPARZA Jesús

ZABALETA VALENCIA Francisca Joaquina

225

1.350

15

3

5.625

4

710

Noain (Elortzibar)

Alorra

NO-03

ESLAVA ESPARZA Jesús

ZABALETA VALENCIA Francisca Joaquina

155

930

15

3

3.875

4

709

Noain (Elortzibar)

Alorra

NO-04

FERRER ZABALA Arturo

FERRER ZABALZA Ignacio

205

1.230

15

3

5125

4

708

Noain (Elortzibar)

Alorra

NO-04

FERRER ZABALA Arturo

FERRER ZABALZA Ignacio

820

4.920

65

13

20.500

4

135

Noain (Elortzibar)

Alorra

Iragarkiaren kodea: L2211725