179. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aparkatze mugatuko eta murriztuko eremuak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa. 2. eta 10. sektoreak handitzea

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen 2022ko ekainaren 27an:

“Ikusirik espedientean jasotako agiriak, eta kontuan hartuta Aparkatze mugatuko eta murriztuko eremuak arautzen dituen Ordenantzaren 1. eta 4. artikuluetan xedatutakoa, honako hau

ERABAKITZEN DA:

1. Lur gaineko aparkatze-sistema aldatzea, 2. sektoreko eremu laranja handituz, eta Caparrosoren hondartza kalean 90 aparkaleku-plaza gaituz. Plaza horietan, 1. eta 2. sektoreei dagokien bizilagun-txartela eta merkataritza-, industria-, lanbide- edo zerbitzu-jarduerarako txartela duten ibilgailuek denbora mugarik gabe aparkatzen ahalko dute, bai eta tiketa lortzen dutenek ere, zenbat denborarako ordaindu eta denbora horretan, gehienez ere egun batez.

2. 10. sektoreko eremu urdina handitzea, Burlatako bidean (etxebizitzen ondoan) 10 aparkaleku-plaza gaituz.

Hori guztia erabaki honi atxikitako planoekin bat.”

Iruñean, 2022ko ekainaren 28an.–Herritarren Segurtasuneko Alorreko idazkari teknikoa, Eva Echarri Osinaga.

Planoak (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2211635