179. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MORENTIN

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean

Morentingo Udalak, 2021eko martxoaren 16an egin ohiko osoko bilkuran, Morentingo udalerriaren balorazio txostena berrikusteko proiektua onetsi zuen. Orobat, erabaki zuen jendaurrean jartzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, simulazio balioak lortu ondoren.

Balorazio txostena berrikusteko proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta Katastroak).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da Morentingo Udalaren bulegoetan, bai eta udal web-orrian ere (www.morentin.es), interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Morentinen, 2022ko abuztuaren 26an.–Alkatea, M.ª Pilar Barbarin López.

Iragarkiaren kodea: L2211599