179. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LONGIDA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 16. poligonoko 173. lurzatian. Hasierako onespena

Longidako Udalak, 2022ko abuztuaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat, Aosko 16. poligonoko 173. lurzatian, Jesus Fernando Chivite Fernandezek sustatua.

Jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1 artikuluan xedatuari jarraikiz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Aosen, 2022ko abuztuaren 29an.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.

Iragarkiaren kodea: L2211637