179. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Xehetasun azterlana, 2. poligonoko 128. lursailean. Hasierako onespena

Leitzako alkateak, abuztuaren 25eko 2022/0237 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen 2. poligonoko 128. lursailari buruzko xehetasun azterlana, Fernando Ariztegui Galarzak egindako dokumentuaren arabera.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko legearen testu bateragina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuko 74. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Leitzan, 2022ko abuztuaren 31n.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2211799