179. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Hiri-jarduketarako plan berezia Muru-Asteraingo arau subsidiarioetako aurreko U-3.3 unitatean sartutako lurzatietan. Hasierako onespena

Alkatetzak abuztuaren 31n emandako 334/2022 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezia Muru-Asteraingo kontzeju-mugarteko arau subsidiarioetako aurreko U-3.3 unitatean sartutako lurzatietan, Jaime Cámara Baztanek sustaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Halaber, iragarkia Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan eta Udalaren egoitza elektronikoan ere argitaratuko da. Hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Gazolatzen, 2022ko abuztuaren 31n.–Alkate udalburua, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2211798