179. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Deialdia, herritarrei dirulaguntzak emateko, euskara ikas dezaten 2022an. Laburpena

DDBN (identif.): 645861.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/645861).

Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko uztailaren 28an hartutako erabakiaren bidez, Barañaingo Udalak Barañaingo herritarrei dirulaguntzak emateko deialdia onartu du, euskara ikasteko ikastaroetara joateagatik.

Eskabideak aurkezteko epea: 2022 urriaren 1etik 31ra.

Oinarri arautzaileak eta eskabideak Barañaingo Udaleko Herritarrentzako Arreta Bulegoan edo www.baranain.es/eu web orrian jaso ahal izango dira.

Barañainen, 2022ko uztailaren 28an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2211645