179. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRIBE-ATALLUKO KONTZEJUA

Kalifikazio juridikoaren aldaketa 2. poligonoko 256. eta 247. lurzatien artean

Arribe-Atalluko Kontzejuko Batzordeak, 2022ko abuztuaren 30ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen jabari publikoko ondasun hauen kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea:

–227,84 metro karratuko bide publikoa, Igarabide etxearen parean, Arribe-Atalluko 2. poligonoko 256. eta 274. lursailen artetik igarotzen da. Jabari publikoko ondasun gisa kalifikatua.

Ondare ondasun gisa kalifikatzeko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 12. artikuluan ezarritakoa betetzeko, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean. Epe horretan ez bada alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da aipatu ondasunaren kalifikazio juridikoaren aldaketa.

Arribe-Atallun, 2022ko abuztuaren 30ean.–Kontzejuko burua, Jose María Amundarain Aranalde.

Iragarkiaren kodea: L2211827