179. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

22-01297 gora jotzeko errekurtsoa, xede duena Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren 2022ko lan publikoaren eskaintza

Gora jotzeko errekurtso bat (22-01297) jarri da 2022/05/12ko Tokiko Gobernu Batzarraren erabakiaren kontra, zeinak Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren 2022ko egonkortze-lanaren eskaintza publikoa onetsi baitzuen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren 1., 2. eta 4. puntuetan xedatutakoarekin bat, interesdun guztiei dei egiten zaie Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen iragarki hau Iruñeko Udalaren Haur Eskolen web-orrian eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean.

Hori dena jakinarazten dut, behar diren xedeetarako.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 30an.–Lehendakaria, Fernando Sesma Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2211750