179. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

46E/2020 FORU AGINDUA, abuztuaren 22koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariaren abenduaren 28ko 27E/2020 Foru Agindua, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren egitura garatzen duena bulegoen mailan.

ATARIKOA

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak abenduaren 28an emandako 27E/2020 Foru Aginduaren bidez, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren egitura garatu zen bulegoen mailan.

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariaren martxoaren 21eko 20E/2022 Foru Aginduaren bidez, abenduaren 28ko 27E/2020 Foru Agindua aldatu zen, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko Aurrerapen Digitalerako Zerbitzuari atxikitako Digitalizazio Proiektuak Koordinatzeko Bulegoa amortizatuz.

Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiak proposatu du beste aldaketa bat egitea Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren egituran, Osasun Teknologien Zerbitzuari eta Administrazio Elektronikoko, Ogasuneko, Giza Baliabideetako eta SITNAko Zerbitzuari atxikitako bulegoak kenduz.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak 34.4 artikuluan ezartzen du ezen, bulegoak eta ataletatik beherako unitateak sortu, aldatu eta kentzeko, unitate horiek zein departamentutan sartuko diren, hango titularraren foru agindua beharko dela.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Aldatzea Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak abenduaren 28an emandako 27E/2020 Foru Agindua, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren egitura garatzen duena bulegoen mailan.

Honela aldatzen da Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak abenduaren 28an emandako 27E/2020 Foru Agindua, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren egitura garatzen duena bulegoen mailan:

Bat.–4. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:

–Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiak bulego hauek ditu bere egituran, atxikipen hauekin:

  • Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuan:
  • Komunikazio Nodoaren Bulegoa, Azpiegitura Teknologikoen Atalari atxikia.

Xedapen gehigarri bakarra.–Bulegoak kentzea.

Bulego hauek kentzen dira:

–Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusian:

  • Osasun Teknologien Zerbitzuan, Erietxeentzako Laguntza Informatikoaren Bulegoa.
  • Administrazio Elektronikoko, Ogasuneko, Giza Baliabideetako eta SITNAko Zerbitzuan, Administrazio Elektronikoari Laguntzeko Bulegoa eta SAP Sistemen Koordinazio Bulegoa.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Sarrigurenen, 2022ko abuztuaren 22an.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Cruz Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: F2211521