178. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORIZKO KONTZEJUA

Eskumenak eskuordetzan ematea Olorizko Udalari

2022ko ekainaren 21ean, Olorizko Kontzejuak honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik Olorizko Udalaren eta udalerri horretako kontzejuen arteko lankidetza-hitzarmenaren bigarren klausulan ezarritakoa, eskumenen erabilera eta baliabideen aprobetxamendua bateratzeari dagokionez. Hitzarmen hori 2010eko azaroaren 9ko osoko bilkuran onetsi zen, eta zati batean 2011ko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 9an.

Ikusirik Toki Inbertsioen Plana arautzen duen martxoaren 22ko 8/2022 Foru Legeak 16. eta 30. artikuluetan ezarritakoa kontzejuek jaso beharreko zenbatekoei eta egin beharreko inbertsioei buruz.

Ikusirik Olorizko Kontzejuak ez duela behar adina baliabide material eta giza baliabide jaso beharreko zenbatekoak kudeatzeko, ez eta zerbitzua eta obrak kontratatu eta gauzatzeko behar diren administrazio-izapideak egiteko ere, kontzejuek erabakitako inbertsioak egin daitezen 2022-2028ko Toki Inbertsioen Planaren kargura.

Olorizko Kontzejuak,

ERABAKITZEN DU:

Lehena.–Eskumenak eskuordetzan ematea Olorizko Udalari, espediente guztiak izapidetzeko, adjudikatzeko eta gauzatzeko, martxoaren 22ko 8/2022 Foru Legean ezarritakoaren arabera Kontzejuak jaso beharreko funtsen kargura egiten diren inbertsioei dagokienez (Toki Inbertsioen Plana arautzen duen Foru Legea).

Bigarrena.–Olorizko Udala izatea diru-kopuru guztien hartzailea, martxoaren 22ko 8/2022 Foru Legean ezarritako funtsen kargura jaso beharreko zenbatekoei dagokienez (Toki Inbertsioen Plana arautzen duen Foru Legea).

Hirugarrena.–Funts horien kargura egitekoak diren inbertsioak proposatzeko, Kontzejuak gastu-proposamen sinatua aurkeztuko du, kontratu txikietarako, edota Olorizko Udalaren kontratazio espedienteak osatzen dituen unitate kudeatzailearen txosten sinatua, gainerako kontratuetarako.

Laugarrena.–Olorizko Kontzejuko buruari ahalmena ematea erabaki hau gauzatzeko behar den agiri oro sinatzeko eta/edo izapidetzeko.

Bosgarrena.–Erabaki hau jakinaraztea Olorizko Udalari eta Lurralde Kohesiorako Departamentuari, behar diren ondorioetarako.

Oloritzen, 2022ko abuztuaren 18an.–Kontzejuko burua, Raúl León Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2211279