178. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

815E/2022 EBAZPENA, abuztuaren 12koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, Oltza zendeako Udal Planaren aldaketa egituratzaile baten gaineko ingurumen txosten estrategikoa egiten duena. Aldaketak 5. poligonoko 224., 225. eta 226. lurzatiei eragiten die (Izkue), eta Inmaculada del Castillo Artazcozek eta Alberto del Castillo Artazcozek sustatu dute.

Oltza zendeako Udalak 2022ko apirilaren 28an onetsi zuen hasiera batez aldaketa hori, eta jendaurrean egoteko epea ireki zen, iragarki bat argitaratuz 2022ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 19koan.

Aldaketaren ezaugarriak kontuan hartuta, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 5 2f eta 6.2 artikuluetan zehaztutako aldaketa txikitzat jotzen da.

Aldaketaren xedea da hiri-lurzoruan sartzea 1.357,45 m²-ko eremu bat, 5. poligonoko 224. lurzatiari dagokiona. Hala, lurzati hori UE-2 unitatearen barruan sartuko da, 225. eta 226. hiri-lurzatiekin batera. Beraz, aldaketak berekin dakar lurzati hori nekazaritzako produktibitate ertaineko lurzoru urbanizaezina izatetik hiri-lurzorua izatera igarotzea, baina, hargatik, ez da UE-2 unitatearen eraikigarritasuna handituko, eta ez da beharrezkoa azpiegitura berrietara konektatzea. Proposatutako antolamenduak 61,64 m²-ko berdegunea erreserbatzea aurreikusten du, lehendik dagoenari jarraipena emanez, NA-7004 errepidearekiko paraleloan.

Aldaketaren ezaugarriak ikusita, Biodibertsitatearen Zerbitzuak adierazi du proposamenak ez duela eragin nabarmenik ingurumenean, eta aldeko txostena eman du.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Oltza zendeako Udal Planaren aldaketa egituratzaile baten gaineko ingurumen txosten estrategikoa egiten da, ingurumenean eragin nabarmenik ez duela iritzita. Aldaketak 5. poligonoko 224., 225. eta 226. lurzatiei eragiten die (Izkue), eta Inmaculada del Castillo Artazcozek eta Alberto del Castillo Artazcozek sustatu dute.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Oltza Zendeako Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 12an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2211209