177. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

169C/2022 EBAZPENA, abuztuaren 4koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena Nafarroako fruta, barazki, patata eta platanoen biltegizainen sektorearen 2022. eta 2023. urteetarako hitzarmen kolektiboa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ikusirik Nafarroako fruta, barazki, patata eta platanoen biltegizainen sektorearen 2022. eta 2023. urteetarako hitzarmen kolektiboaren testua (31003605011981 kode zenbakia), erregistro honetan 2022ko uztailaren 22an sartu dena, Nafarroako fruta, barazki, patata eta platanoen biltegizainen Elkarteak (enpresaburuen ordezkari gisa) eta CCOO eta UGT sindikatuek (langileen ordezkari gisa) 2022ko ekainaren 1ean sinatu dutena, bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboen, lan akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistro eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 4an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Nafarroako fruta, barazki, patata eta platanoen biltegizainen sektorearen 2022. eta 2023. urteetarako hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2210836