177. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

129C/2022 EBAZPENA, ekainaren 8koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Elikagaien Merkataritzaren sektorearen hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Ikusirik Nafarroako Elikagaien Merkataritzaren sektorearen hitzarmen kolektiboaren testua (31001605011981 kode zenbakia), erregistro honetan 2022ko ekainaren 1ean sartu dena, 2022ko maiatzaren 30ean sinatua (alderdi ekonomikoaren aldetik, Asociación de Detallistas de Alimentación de Navarra (ADANA) eta Asociación de Empresarios de Supermercados y Grandes Superficies de Alimentación de Navarra elkarteek sinatu zuten, eta alderdi sozialaren aldetik, Langileen Batasun Orokorraren (UGT) Mugigarritasunerako eta Kontsumorako Zerbitzuen Federazioa eta Langile Komisioen (CCOO) Zerbitzuen Federazioa sindikatuek), bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboen, lan akordio kolektiboen eta berdintasunerako planen erregistro eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasunerako Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko ekainaren 8an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Nafarroako Elikagaien Merkataritzaren hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2208759