177. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

468/2022 EBAZPENA, abuztuaren 8koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren uztailaren 4ko 135C/2022 Ebazpena.

Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren uztailaren 4ko 135C/2022 Ebazpenaren bidez, erabaki zen Idea Servicios Sociosanitarios SL enpresaren Elizondoko Francisco Joaquín Iriarte zahar egoitzarako hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ebazpen hori 2022ko 153. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 2koan, eta akats bat zegoen hitzarmenaren zenbaketan. 31102021012022 da erreferentziako hitzarmenak esleituta duen zenbaki zuzenaren kodea, eta ez oker agertzen dena orain zuzentzen den ebazpenean.

Argitaratzean akats bat badela oharturik, zuzenketa eginen da.

Erakunde honek gai horren ardura hartzeko duen eskumena ezarrita dago Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Lan hitzarmen eta akordio kolektiboak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da egindako akatsa zuzentzea, eta horretarako, akats zuzenketaren ebazpen hau argitaratzea.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ebazpen hau argitaratzea, zeinaren bidez aldatzen baita Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren uztailaren 4ko 135C/2022 Ebazpena, eta ezartzen baita erreferentziako hitzarmenari esleitutako zenbaki zuzena 31102021012022 dela, eta ez zuzendutako ebazpenean oker agertzen dena.

2. Ebazpen hau hitzarmen kolektiboaren negoziazio-batzordeari jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 8an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2210894