177. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 6a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa
A/31/04399 NL/da espedientea

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Baztango Udala.

Ibaiaren edo errekaren izena: Baztan

Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: BIDASOA-1/0100.

Tokia: Arraioz.

Udal-mugartea eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Ibilguan ur-hesi bat eraikiko da lehorrean lan egin ahal izateko. Izan ere, hortik joanen da ibaia behin-behinean. Horrez gain, ibilgura sartzeko arrapala bat eginen da. Zubia konpontzeko, zimenduak hormigoizko garlanden bidez sendotuko dira, eta zubi-bularrak aldamioak jarriz konponduko dira. Gainera, buxatuta dagoen zubiko begi bat dragatuko da, eta ibai ertzak garbitu dira, belar-sastrakak kenduz.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2022ko abuztuaren 18an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2211260