177. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARBARIN

Herri-lurretako aprobetxamenduen enkante publikoa

Barbaringo Udalak, 2022ko abuztuaren 10ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera ematea espediente bati, laborantzako herri-lurren enkantea egiteko, 8 urteko epealdirako. Horregatik, honako hau iragartzen da:

1. 15 egun balioduneko epea irekitzea, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, adjudikazioan interesa duten guztiek eskabidea eta dokumentazioa aurkez ditzaten, nahi duten adjudikazio motarako.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalaren iragarki-taulan argitaratzea.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Barbarinen, 2022ko abuztuaren 11n.–Alkatea, María Carmen Puerta Extremera.

Iragarkiaren kodea: L2211609