177. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Aldaketa Eraikingintza-ordenantzan. Hasierako onespena

Atezko Udalak, 2022ko abuztuaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Eraikingintza-ordenantzaren aldaketa.

Ordenantzaren aldaketa jendaurrean egonen da Idazkaritzan, hogeita hamar egun baliodunean iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, bizilagunek eta interesdunek azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Jendaurreko aldia inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsiko da.

Eritzegoitin, 2022ko abuztuaren 26an.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.

Iragarkiaren kodea: L2211777