177. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Herri-lurretako aprobetxamenduen enkante publikoa

Arroizko Udalak erabaki du ahozko posturen bidezko enkante publikoa egitea, laborantzako herri-lurretako aprobetxamendurako. Lursail horiek, hain zuzen ere, aprobetxamendu horretako auzotarren adjudikazioaren soberakinak dira.

Adjudikazio epea zortzi urtekoa izanen da, behin betiko adjudikazioa egiten denetik hasita, eta 2030eko uztailaren 31n amaituko da. Nolanahi ere, urtero erregistratzen diren auzotarren eskaera berriei erantzuteko lursailak gorde beharko dira nahitaez.

Hasierako enkantea udaleko osoko bilkuren aretoan eginen da, irailaren 14an, 12:00etan.

Enkante hori arautzen duen baldintza-agiria udal bulegoetan dago, interesdunen eskura.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Arroitzen, 2022ko abuztuaren 29an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2211622