177. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

254E/2022 EBAZPENA, abuztuaren 4koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizten baita aldaketa ez-funtsezkoa eta ez-nabarmena dela tomatetik eratorritako produktuak eta plater prestatuak egiteko instalazio batean Gaiko lurrun-galdara, 15.000 kg/h-ko lurrun-ekoizpen ahalmena duena, kendu eta, horren ordez, 12.000 kg/h-ko ekoizpen-ahalmena duen RCBko Fiel berri bat jartzeko aldaketa-proiektua. Instalazio horren titularra Industrias Alimentarias de Navarra SA da, eta Alesbesko udal-mugartean dago.

Instalazio horrek ingurumen-baimen integratua du, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariaren 325/2007 Foru Aginduaren bidez emana. Ondoren, baimen hori Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren 153E/2014 Ebazpenaren bidez eguneratu zen, eta honako hauen bidez aldatu: Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren 376E/2015 Ebazpena eta Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariaren 85E/2018 eta 206E/2019 ebazpenak.

2022-06-22an, titularrak bere instalazioa aldatzeko proiektua jakinarazi zuen. Proiektu horren arabera, Gaiko lurrun-galdara (15.000 kg/h-ko lurrun-ekoizpen ahalmena duena) kendu eta 12.000 kg/h-ko ekoizpen-ahalmena duen RCBko Fiel berri bat jarriko da.

Industria-instalazioa aldatzeko proiektuari buruz aurkeztutako jakinarazpenak eta egiaztagiriak ikusita, zerbitzu honek uste du aldaketa hori ez dela funtsezkoa eta ez dela nabarmena, bat etorriz Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamenduaren 34. artikuluan xedatutakoarekin (martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendua). Izan ere, ez dakar berekin aipatutako erregelamenduaren artikuluan xedatutako inguruabarretakorik, ez eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatu eta industriako isurien Erregelamenduaren 14. artikuluan xedatutako inguruabarretakorik ere.

Bestalde, funtsezkoa ez den eta nabarmena ez den aldaketa-proiektu honen ondorioz, beharrezkoa da ingurumen-baimen integratuaren testua aldatzea eta hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, aplikatu behar baita Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 34. artikuluan aurreikusitakoa (martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendu hori).

Ebazpen proposamena instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean egon da hamabost egunez. Titularrak aurkeztutako alegazioak ohartarazpen batzuk izan dira, eta baliagarriak izan dira ebazpen honen eranskinetako testua egokitzeko.

Adierazitakoari jarraikiz, eta Ingurumeneko zuzendari nagusiak azaroaren 8an emandako 107/2019 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Irizpena ematea zehazteko aldaketa ez-funtsezkoa eta ez-nabarmena dela tomatetik eta plater prestatuetatik eratorritako produktuak egiteko instalazioan Gaiko lurrun-galdara, 15.000 kg/h-ko lurrun-ekoizpenerako gaitasuna duena, kendu eta, horren ordez, 12.000 kg/h-ko ekoizpen-ahalmena duen RCBko Fiel berri bat jartzeko aldaketa-proiektua. Instalazio horren titularra Industrias Alimentarias de Navarra SA da, eta Alesbesko udal-mugartean dago. Hori guztia bat etorriz Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 34. artikuluan aurreikusitakoarekin (martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendu hori).

Bigarrena.–Ondorioz, Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 29. artikuluan xedatutakoaren arabera (martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendu hori), titularrak aurreikusitako proiektua gauzatzen ahalko du, ezertan galarazi gabe dagokion obra-lizentzia edo behar diren beste baimen batzuk tramitatzea.

Hirugarrena.–Irizpen honek hamar hilabeteko balioa du ebazpen hau ematen denetik, abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 36. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Laugarrena.–Instalazioaren ingurumen-baimen integratuaren testua aldatzea, ebazpen honen eranskinean zehaztutako aldaketak sartuz.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, aplikatu behar baita Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 34. artikuluan aurreikusitakoa (martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendu hori).

Seigarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

Zazpigarrena.–Ebazpen hau Industrias Alimentarias de Navarra SAri igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 4an.–Klima Aldaketaren Ataleko burua, Javier Vera Janin, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren ordez (Pedro Zuazo Onagoitia), Ingurumeneko zuzendari nagusiaren abenduaren 16ko 291E/2019 Ebazpenaren bidez.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/CentroPublicaciones.html#/CentroPublicaciones.

Iragarkiaren kodea: F2210874