177. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

60/2022 FORU AGINDUA, abuztuaren 12koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez behin-behinean onesten baita proiektu hau: Irurita-Elizondo saihesbidea eta NA-8307 errepidea, lehen N-121-B errepidea zena, lotzeko zubia eraikitzeko eta obra osagarriak egiteko proiektua.

Proiektu honen helburua da Elizondora sartzeko adar berria zehaztea. Horretarako, bide berri bat eraikiko da ibaiaren eskuinaldean Baztanberri plazan dagoenaren jarraian. Adar horrek Baztan ibaia zeharkatuko du, bao nagusia tipologia mistoko zubi baten bidez, eta egungo NA-8307 errepidera iritsiko da, zeinari lotuko baitzaio biribilgune batez. Soluzio hori definitzeko kontuan hartu dira beste apartatu batzuetan deskribatutako baldintzatzaile hidraulikoak, egiturazkoak eta trazadurakoak.

Eraikuntza-proiektu honen xede den tartea NA-4407 errepideko biribilgunearen amaieran hasiko da, Baztanberri plazatik pasako da eta, Baztan ibaia zeharkatu ondoren, Santiago kalera edo NA-8307 errepidera iritsiko da, zeinari biribilgune batez lotuko baitzaio. Trazadurak, osotara, 230 m inguruko luzera izanen du, eta hirikoa izanen da, gehienbat.

Inguruan dauden baldintzatzaileak ikusirik, trazadura-soluzio bat aukeratu da, abiapuntuko datu hauek kontuan hartuta:

–Proiektu-abiadura: 40 km/h.

–Eredu-sekzioa: 3,50 m-ko bi errei dituen galtzada bat, bazterbiderik gabea, eta gutxienez 2,00 m-ko zabalera duten espaloiak. Ibaiaren eskuinaldean, lehendik aparkalekuak dauden zatietan, gutxienez ere plaza kopuru bera jarriko da. Ilaran aparkatzeko izanen da, eta 2,00 m-ko zabalera izanen du.

–Sestraren gehieneko maldak: %6koak, gutxieneko irisgarritasun-baldintzak bermatzeko.

Egiturari dagokionez, eskakizun hidrauliko hauek kontuan hartuta diseinatu da:

–Sartzeko estribuak eta lubetak Baztan ibaiaren lehentasunezko fluxu-eremutik kanpo geratuko dira.

–Estribuak eta pilareak jabari publiko hidraulikoko eremutik kanpo geratuko dira.

–500 urteko uraldiaren mailaren eta zubi-taularen beheko kotaren arteko babesa zubi-taularen zabaleraren %2,5 izanen da, gutxienez ere.

–Egitura berriak ez du 500 urteko uraldiaren maila neurriz kanpo goratuko.

Hartutako soluzioak aukera ematen du garajeetarako eta etxabeetarako sarbidea mantentzeko, eta, aldi berean, altxaerako trazaduraren baldintzak betetzeko, araudia beteta (gutxieneko Kv-a, gehieneko malda, eta abar).

Egungo bideko eredu-sekzioari eutsiko dio Elizondora sartzeko bide berriak: 3,5 m-ko zabalerako errei bat zirkulazioaren noranzko bakoitzeko; espaloiak, gutxienez ere 2,20 m-ko zabalerakoak, eta ilarako aparkalekua, 2,00 m-ko zabalerakoa.

Oinezkoak ibaiaren alde batetik bestera igaro daitezen, espaloia izanen da zubiaren alde batean, zubi-taularen ezkerraldean. Oinezkoentzako konexio-igarobideak izanen dira zubiaren bi aldeetara.

Hala, bada, zubiaren sekzioak errei bat du noranzko bakoitzeko, bakoitza 3,5 m zabal, eta espaloi bat, 2,0 m zabal. Gainera, nahikoa tarte utzi da ibilgailuei eusteko sistemak ainguratzeko. Eskuineko ertzean metalezko petril bat egonen da; ezkerreko ertzean, berriz, hiri-petril bat, espaloia eta galtzada bereiziko dituena, eta baranda bat izanen du zubi-taularen ertzean. Taularen zabalera osoa 10,5 metrokoa izanen da. Zubi-taularen lodiera aldakorra da: estribuen gaineko sekzioan 1,15 m ditu, pilare gaineko sekzioan, berriz, 2,25 m.

Egiturak 62 metroko luzera du guztira. Horregatik, Kantauri Ekialdeko Konfederazio Hidrografikoaren Plan Hidrologikoaren zirriborroaren arabera, gutxienez ere bi bao izan beharko lituzke: bao nagusia, 25 metrokoa gutxienez ere, eta beste bat, 6 metrokoa gutxienez ere. Proiektatutako egiturak 40 m-ko bao nagusia du, eta 22 m-ko konpentsazio-bao bat; beraz, baldintza hori betetzen du.

Zubi-taularen eta 500 urteko uraldiaren mailaren artean ezarritako gutxieneko babeslekuak ere betetzen dira; izan ere, gutxieneko babesleku hori zubi-taularen zabaleraren %2,5 izanen litzateke, hau da, 10,50 metroko zabaleraren %2,5, hau da, 0,26 metroko babeslekua. Proiektatutako soluzioan zehaztutako gutxieneko babeslekua 0,28 m-koa da, pilarean.

Bestalde, estribuak eta pilarea ez daude Jabari Publiko Hidraulikoaren eremuan. Gainera, estribuak eta hurbiltzeko lubetak lehentasunezko fluxu-eremutik kanpo daude, eta ez da aurreikusten ibai-ohea bideratzeko edo aldatzeko jarduerarik.

Proposatutako soluzioak ez du eraginen 500 urteko uraldiaren maila goratzea (hori egiaztatu ahal izanen da dagokion azterketa hidraulikoan).

Egiturazko baldintzatzaileei dagokienez, bao nagusia mistoa izanen duen zubi bat planteatzen da, 40 eta 22 metroko tarteak izanen dituena. Haren lodiera aldakorra izanen da: pilarean zabalagoa izanen da, egitura bertikalak aukera ematen duelako hura handitzeko gutxieneko babes hidraulikoak mantenduta. Bao nagusia mistoa izanen da, kaxoi metalikoa izanen du eta hormigoizko lauza. Azken hori in situ gauzatuko da, aurrelauza prefabrikatuen gainean. Egitura mota horrek aukera ematen du metalezko kaxa eta aurrelauza prefabrikatuak bi ertzetatik jartzeko, Jabari Publiko Hidraulikoko Eremuan zinbriarik, uharterik edo beste edozein instalazio osagarririk egin beharrik gabe, eta, horrela, zainduko dira lanen segurtasuna eta ibilguaren beraren ingurumen-balioa.

Konpentsazio-baoa hormigoi postatezatuzkoa izanen da, eta konpentsatuko du, bere pisuarekin, zubi-taulako baoen desoreka. Kasu honetan, zubi-taularen zinbriatzea bideragarritzat jotzen da, eta, beraz, lodiera aldakorreko hormigoizko zubi-taula egitea proposatu da, in situ gauzatuko dena. Mota horretako zubi-taula finagoa izan daiteke aurrez egindako bat baino, eta lodiera alda daiteke. Metalezko zatia aurreatezatu bidez lotuko zaio hormigoizko zatiari; horrela, zerbitzu-egoeretan, estututa egonen da materialen arteko juntura.

Paisaiaren ikuspegitik, egituraren berezitasuna eta zer ingurunetan kokatzen den kontuan izanik, Corten altzairuzko akabera proposatu da tarte mistorako. Altzairu mota horrek, gainera, iraunkortasun handiagoa du, eta, beraz, kostu txikiagoa mantentze-lanetan.

Bidea NA-8307 errepidean amaitzen da, eginen den biribilgune itxi eta berri batean.

Proiektuak aurreikusten du ukitutako zerbitzu guztiak lehengoratzea.

Proiektua jendaurrean jartzeko idatzi den dokumentuak jasotzen ditu Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legeak eskatutako agiriak.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da eraikuntza proiektua behin-behinekoz onestea eta jendaurrean jartzea, hala proiektuaren eduki teknikoari dagokionez, nola lurrak okupatu beharrari dagokienez, desjabetu ahal izateko.

Horrenbestez, bat etorriz Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak txostenean jaso eta proposatu duenarekin, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak xedatzen duenarekin,

AGINTZEN DUT:

1. Behin-behinean onestea Irurita-Elizondo saihesbidea eta NA-8307 errepidea (lehen N-121-B errepidea zena) lotzeko zubia eraikitzeko eta obra osagarriak egiteko proiektua.

2. Abiaraztea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedientea (eranskinean ageri da ondasun eta eskubide horien zerrenda).

3. Proiektua jendaurrean jartzea hilabetez, bai proiektuaren eduki teknikoari, bai lurrak okupatu beharrari dagokienez, desjabetu ahal izateko. Epe horretan, egokitzat jotzen diren ohar edo alegazioak egiten ahalko dira, idatziz. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Lurralde Kohesiorako Departamentuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren web-orrian eta Baztango udaletxean.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web-orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

5. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari eta Baztango Udalari, eta azken hori premiatzea udaletxeko iragarki-taulan argitara dezan.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 12an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

ERANSKINA

IRURITA-ELIZONDO SAIHESBIDEA ETA NA-8307 ERREPIDEA (LEHEN N-121-B ERREPIDEA ZENA)
LOTZEKO ZUBIAREN TRAZADURA-PROIEKTUA

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

FINKA

Zk.

JABEA ETA HELBIDEA

DESJ. AZALERA

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LABOREA

BAZTANGO UDAL-MUGARTEA

BA-02

Urrutia Echartea, María Carmen

700

16

167A

Lurzorua

Lizasoain Urrutia, María José

BA-03

Baztango Udala

6

16

168A

Lurzorua

BA-04

Antxitonea SL

411

67

101A

Lurzorua

BA-05

Chipi Echavide, Concepción

6

67

99A

Lurzorua

Ripa Chipi, Beatriz

Ripa Chipi, Isabel

Ripa Chipi, Patricia

Ortega Maeso, Alberto

Lizasoain Adansa, Ramón

Ortega Maeso, José María

BA-06

Urrutia Echartea, María Carmen

35

67

100A

Lurzorua

BA-07

Zubiri Echandi, María Jesús

29

16

258A

Lurzorua

BA-08

Baztango Udala

212

16

749A

Lurzorua

UKITUTAKO HORNIDURA ZERBITZUAK BERREZARTZEA

FINKA

Zk.

JABEA ETA HELBIDEA

ZORT. EZARP.

ml-m²

DESJ. UNITATEA

EUSK.-KUTX.

ALDI BATERAKO

ZERBITZU MOTA

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LABOREA

BAZTANGO UDAL-MUGARTEA

BA-02

Urrutia Echartea, María Carmen

69 - 171

2

-

Horn.

16

167A

Lurzorua

Lizasoain Urrutia, María José

BA-03

Baztango Udala

5 - 28

1

207

Horn.

16

168A

Lurzorua

UKITUTAKO LINEA ELEKTRIKOAREN ZERBITZUAK BERREZARTZEA

FINKA

Zk.

TITULARRA ETA HELBIDEA

ZORT. EZARP.

ml-m²

DESJ. UNITATEA

EUSK.-KUTX.

ALDI BATERAKO

OKUPAZIOA

MOTA

ZERBITZUA

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LABOREA

BAZTANGO UDAL-MUGARTEA

BA-04

Antxitonea SL

- -

1

12

LE

67

101A

Lurzorua

INSTALAZIO OSAGARRIEK UKITUTAKO LURZATIAK

FINKA

Zk.

JABEA ETA HELBIDEA

AZALERA

ALDIB. OKUP.

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LABOREA

BAZTANGO UDAL-MUGARTEA

BA-01

Baztango Udala

2.504

16

760A

Lurzorua

BA-02

Urrutia Echartea, María Carmen

1.056

16

167A

Lurzorua

Lizasoain Urrutia, María José

BA-08

Baztango Udala

337

16

749A

Lurzorua

Iragarkiaren kodea: F2211206