177. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2080/2022 EBAZPENA, abuztuaren 16koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira osasun publikoko ikuskatzailearen lanpostuan aritzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako, eta lanpostua esleitzen baitzaie.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 2ko 136/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 146. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 23koan), deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun publikoko ikuskatzailearen bost lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuko buruaren uztailaren 26ko 260/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 184. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 6koan), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Abuztuaren 23ko 283/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 202. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 27koa), behin betiko zerrenda onetsi zen.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia amaituta, 2022ko 134. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 6koan, argitara eman zen deialdian eskatutako baldintzak beteta, gainditu eta puntuazio handiena lortu zuten izangaiak, deialdiko lanpostuetan sartzen diren adina, izendatzeko proposamena.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Osasun publikoko ikuskatzailearen lanpostua betetzeko, honako hauek izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario: Alicia Miranda López andrea, Andrés Pemán Calvo jauna, Yolanda Aquerreta Apesteguía andrea, Beatriz Ganuza Borrega andrea eta Nerea Villanueva Aldaya andrea, denak txanda irekikoak.

2. Hutsik dauden lanpostu hauek esleitzea Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Elikagaien Segurtasunaren Atalean:

Alicia Miranda López andreari, plantilla organikoan 9798 zenbakiarekin identifikatutako lanpostua, destinoa Lerinen duena.

Andrés Pemán Calvo jaunari, plantilla organikoan 67054 zenbakiarekin identifikatutako lanpostua, destinoa Melidan duena.

Yolanda Aquerreta Apesteguía andreari, plantilla organikoan 67049 zenbakiarekin identifikatutako lanpostua, destinoa Melidan duena.

Beatriz Ganuza Borrega andreari, plantilla organikoan 67035 zenbakiarekin identifikatutako lanpostua, euskarazko C1 jakite-mailako lanpostu elebiduna dena eta destinoa Altsasun duena.

Nerea Villanueva Aldaya andreari, plantilla organikoan 67052 zenbakiarekin identifikatutako lanpostua, euskarazko C1 jakite-mailako lanpostu elebiduna dena eta destinoa Lesakan duena.

3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute lanpostuaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Adierazi behar da Beatriz Ganuza Borrega andreak eta Nerea Villanueva Aldaya andreak euskarazko jakite-maila zehaztuta duten lanpostu elebidunak betetzeko prozesuetan besterik ezin izanen dutela parte hartu, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33.2 artikuluak ezartzen duen moduan.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atala) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunari aditzera ematen zaio ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 16an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (196/2019 Foru Agindua, abenduaren 18koa), Ricardo Iribas Latour, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzuko zuzendaria.

Iragarkiaren kodea: F2211293