176. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

363/2022 EBAZPENA, abuztuaren 22koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita jantoki baimenduen zerrenda eta onesten baitira eskola-jantokien zerbitzua emateko jarraibideak eta 2022-2023 ikasturterako tarifak eta kuotak.

Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du; hartan, honako hauek proposatzen ditu: funtzionamendu-jarraibide batzuk; argitara ematea 2022-2023 ikasturterako jantoki baimenduen zerrenda eta ikasturte horretarako baimendutako tarifa eta konpentsazioak, Nafarroako Gobernuaren laguntzak ezartzearren; bai eta hezkuntza zerbitzu horrengatik laguntza duten ikasleek pagatu beharko dituzten gehieneko kuotak ere.

Jarduketa hau Hezkuntza eta Kulturako kontseilariaren maiatzaren 11ko 186/1993 Foru Aginduan (1993-05-31ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala) ezarritakoa aplikatzeko gauzatzen da. Foru agindu horretan garatzen da Nafarroako unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako jantokien funtzionamendua arautzen duen uztailaren 24ko 246/1991 Foru Dekretuan xedatutakoa (1991-08-21eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Baimena ematea ebazpen honen I. eranskineko zerrendan ageri diren ikastetxe publikoen jantokiei, 2022-2023 ikasturterako. Onuradunak dira Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak.

2. Onestea 2022-2023 ikasturteko eskola-jantokien zerbitzua antolatzeko eta haren funtzionamendurako jarraibideak. Horiek ebazpen honen II. eranskinean daude. Hartan ezartzen da zer eranskin beharko diren ikastetxeetatik informazioa lortzeko.

3. Ikasturte horretan Nafarroako Foru Komunitateko Administraziotik jaso beharreko laguntzak kalkulatzeko, ebazpen honen III. eranskinean aipatzen diren modulu ekonomikoak hartuko dira aintzat. Eranskinean zehazten da, halaber, laguntza jasotzeko eskubidea duten ikasleek ordaindu beharreko kuota.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau eta eranskinak ikastetxe interesdunei eta Zerbitzu Osagarrien Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 22an.–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Begoña Unzué Vela.

I. ERANSKINA

2022-2023 ikasturterako jantoki baimenduak

Mota eta kudeaketa modalitatea

ESKUALDEKOAK, KUDEAKETA KONTRATATUA DUTENAK

LERRO BEROAN GARRAIATUTAKO JANARIA

JAUNTSARATS

Oihanzabal HLHIP

IRUNBERRI

San Juan HLHIP

NOAIN

San Miguel HLHIP

ORKOIEN

San Miguel HLHIP

Auzalar HLHIP

IRUÑA

Andrés Muñoz Garde HBIP

ATARRABIA

Lorenzo Goicoa HLHIP

Atargi HLHIP

ZIZUR NAGUSIA

Camino de Santiago HLHIP

Catalina de Foix HLHIP

Erreniega HLHIP

IKASTETXEAN BERTAN PRESTATUTAKO JANARIA

ABARTZUZA

Zumadia HLHIP

ANTZIN

Lokiz HLHIP

AGOITZ

San Miguel HLHIP eta DBHI

BERIAIN

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

BERRIOZAR

Mendialdea I HLHIP

Mendialdea II HLHIP

BETELU

Araxes HLHIP

CASCANTE

Vicenta María HLHIP

DONEZTEBE

San Miguel HLHIP eta Mendaur DBHI

ELIZONDO

Elizondo HLHIP

LIZARRA

Remontival HLHIP

ETXARRI ARANATZ

San Donato HLHIP

GARRALDA

Ntra. Sra. de Orreaga HLHIP eta DBHI

GOIZUETA

Andres Narbarte Xalto HLHIP

UHARTE

Virgen Blanca HLHIP

IRURTZUN

Atakondoa HLHIP

LARRAINTZAR

Larraintzarko Ikastetxea HLHIP eta DBHI

LEITZA

Erleta HLHIP

LEKUNBERRI

Ibarberri HLHIP

LESAKA

Irain HLHIP

LOS ARCOS

Santa María HLHIP

LUZAIDE

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

MUTILOA

Irulegi HLHIP

San Pedro HLHIP

OTSAGABIA

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa eta DBHI

ERRIBERRI

Príncipe de Viana HLHIP

GARES

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

ERRONKARI

Julián Gayarre HLHIP eta Ainariak DBHI

ZANGOZA

Luis Gil HLHIP

TAFALLA

Marqués de la Real Defensa HLHIP

TUTERA

Torre Monreal HBIP

VIANA

Ricardo Campano HLHIP eta DBHI

ZUBIRI

Gloria Larrainzar Eugi HLHIP

ZUDAIRI

Las Améscoas HLHIP

ARRUNTAK, KUDEAKETA KONTRATATUA DUTENAK

LERRO BEROAN GARRAIATUTAKO JANARIA

ALLO

La Cruz HLHIP

ANDOSILLA

Virgen de la Cerca HLHIP

ARIZKUN

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

ARGUEDAS

Sancho Ramírez HLHIP

ARROITZ

La Balsa HLHIP

AURIZBERRI

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

AZAGRA

Francisco Arbeloa HLHIP

AZPILKUETA

Azpilkueta HLHIP

BARAÑAIN

Alaiz HLHIP

Eulza HLHIP

Los Sauces HLHIP

BARASOAIN

Martín Azpilcueta HLHIP

BEIRE

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

BUÑUEL

Santa Ana HLHIP

BURLATA

Hilarión Eslava HLHIP

Ermitaberri HLHIP

CABANILLAS

San Juan de Jerusalén HLHIP

CAPARROSO

Virgen del Soto HLHIP

ZARRAKAZTELU

Virgen de la Oliva HLHIP

CASTEJÓN

Dos de Mayo HLHIP

CINTRUÉNIGO

Otero de Navascués HLHIP

CORTES

Cerro de la Cruz HLHIP

FONTELLAS

Virgen del Rosario HLHIP

FUSTIÑANA

Santos Justo y Pastor HLHIP

GARTZAIN

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

IRURITA

Iruritako HLHIP

LEGASA

Legasako HLHIP

LAKUNTZA

Lakuntzako Herri Eskola HLHIP

LARRAGA

San Miguel HLHIP

LERIN

Doña Blanca de Navarra HLHIP

LODOSA

Ángel Martínez Baigorri HLHIP

MENDABIA

San Francisco Javier HLHIP

MENDIGORRIA

Julián M.ª Espinal Olcoz HLHIP

MONTEAGUDO

Honorio Galilea HLHIP

MURCHANTE

Mardones y Magaña HLHIP

OLAZTI

Domingo Bados HLHIP

ORONOZ-MUGAIRI

Oronoz HLHIP

OTEITZA

San Salvador HLHIP

IRUÑA

Amaiur HLHIP

Azpilagaña HLHIP

Bernart Etxepare HLHIP

Buztintxuri HLHIP

Cardenal Ilundáin HLHIP

Doña Mayor de Navarra HLHIP

Ermitagaña HLHIP

García Galdeano HLHIP

Hegoalde HLHIP

Iturrama HLHIP

José María de Huarte HLHIP

El Lago de Mendillorri HLHIP

Mendigoiti HLHIP

Mendillorri HLHIP

Nicasio de Landa HLHIP

Patxi Larraintzar HLHIP

Rochapea HLHIP

San Francisco HLHIP

San Jorge HLHIP

Sanduzelai HLHIP

San Juan de la Cadena HLHIP

Paderborn Víctor Pradera HLHIP

AZKOIEN

Juan Bautista Irurzun HLHIP

RIBAFORADA

San Bartolomé HLHIP

SAN ADRIÁN

Alfonso X el Sabio HLHIP

SARRIGUREN

Hermanas Uriz Pi HLHIP

SARRIGUREN

Joakin Lizarraga HLHIP

TUTERA

Elvira España HLHIP

Griseras HLHIP

Huertas Mayores HLHIP

Monte San Julián HLHIP

UHARTE ARAKIL

San Miguel HLHIP

VALTIERRA

Félix Zapatero HLHIP

ALESBES

El Castellar HLHIP

IKASTETXEAN BERTAN PRESTATUTAKO JANARIA

ANTSOAIN

Ezkaba HLHIP

ALTSASU

Zelandi HLHIP

AMAIUR

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

ARANTZA

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

ARBIZU

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

BERA

Ricardo Baroja HLHIP

CORELLA

Ciudad de Corella HLHIP

ERRATZU

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

ERROIBAR

San Esteban HLHIP

ETXALAR

Landagain HLHIP

ITUREN

Pulunpa HLHIP

MILAGRO

Ntra. Sra. del Patrocinio HLHIP

IRUÑA

Vázquez de Mella-Bayonne HLHIP

ZUGARRAMURDI

Urdazubi-Zugarramurdi HLHIP

II. ERANSKINA

Eskola-jantokiko jarraibideak

1. Sarrera. Eskola-jantokiari buruzko datuen aurreikuspena eta eguneratzea.

Garraioa erabiltzen duten ikasleei eta/edo ekonomia egoera ahulean daudenei, baldin eta Haur Hezkuntzako bigarren zikloan edo Lehen Hezkuntzan badaude, pandemia aurreko ikasturteetan egiten zen bezala emanen zaizkie jantokirako laguntzak 2022-2023 ikasturtean, hots, honela:

–114 egunetarako ikasturte bakoitzean, urritik maiatzera, astean 4 egunetan, eskolaldi jarraitua edo zatitua duten Haur eta Lehen Hezkuntzako eskualdeko ikastetxeetan eta jantoki arruntak dituzten ikastetxeetan. Horrez gain, DBH edo DBHko lehen zikloa irakasten duten ikastetxeek jantoki zerbitzua ematen ahalko dute, garraio partekatuaren antolamendua dela-eta sortzen ahal diren beharren arabera, betiere.

–175 egunetarako ikasturte bakoitzean, irailetik ekainera, Hezkuntza Bereziko Ikastetxe Publikoetan.

Osasun-arriskua aldatu eta horren ondorioz osasun agintariek bestelako egoera batera pasa behar dela irizten badiote, baliteke jantoki zerbitzua emateko egunak eta hilabeteak aldatzea.

Jantoki zerbitzua kudeatu eta antolatzeko beharrezkoa da jarraibide batzuk ezartzea, bai eta eranskinak ere, eta horiek eman behar dira, hala ikastetxeek nola Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroak (NHBBZ) behar den informazioa eskuratu dezaten. Zerbitzu Osagarrien Atalari emanen zaizkio datu horiek, ebazpen honetako eranskinak erabiliz eta adierazten diren egunetan.

Informazioa ikastetxe bakoitzak emanen du dagokion moduan eta posta elektronikoaren bidez: complementarioseducativos@navarra.es. Informazio hori ematea beharrezkoa da jantokirako laguntzen gaineko egiaztapenak eta ordainketak egiteko, bat etorriz maiatzaren 11ko 186/1993 Foru Aginduan ezarritakoarekin. Foru agindu horren bidez garatu zen 246/1991 Foru Dekretua, uztailaren 24koa, Nafarroako unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako jantokiak arautzen dituena.

Eranskinetako bakoitzean adierazi beharko dira ikastetxearen izena, ikasturtea eta informazioa zein egunetan ematen den.

2. Haborokinak eta kuotak.

Eskualdeko jantokien kasuan, III. eranskinean zerrendatzen dira egun bakoitzeko baimendutako konpentsazioen zenbateko gordinak eskualdeko jantokietako administratzaileentzat, arduradunentzat, eta zaintzaileentzat, azken horiek ikastetxeko irakasleak badira. Zenbateko hori jantoki zerbitzua erabiltzen duen guztizko ikasle kopuruaren araberakoa da. Konpentsazio horiek, ordainsariak direnez, nominaren bitartez ordainduko dira, urteko ekitaldi bakoitzerako onesten den Nafarroako Aurrekontuei buruzko Foru Legean ezarritako zenbatekoen arabera.

Ezin izanen da jarraibide hauetan xedatuta ez dagoen beste inolako konpentsazio ekonomikorik jaso ikastetxeko jantokiaren kontura.

Eskualdeko jantokietan, garraioa erabiltzen duten ikasleek eta ekonomia egoera ahulean daudenek eguneko 1,75 euroko kuota ordainduko dute jantoki zerbitzua ematen den astegunetan, salbu eta zerbitzua gurasoen elkarteak antolatzen duen egunetan.

Bestalde, eta bat etorriz Hezkuntza eta Kulturako kontseilariaren maiatzaren 11ko 186/1993 Foru Aginduaren 5. artikuluko 12. apartatuan ezarritakoarekin, jantokiko kontuetako diru-soberakinak erabiltzen ahalko dira bazkaltiarren kuotak beheititzeko.

3. Jantokia erabiltzen duten ikasleak.

IV. eranskinean, jantokia erabiltzen duten ikasleak zerrendatuko dira, honako hauek adierazita: bazkaltiar mota (dirulaguntzarik gabekoa, garraio antolatukoa, garraiorako banan banako laguntzaduna, ekonomia egoera ahulekoa, edo ekonomia egoera ahulekoa izanik garraioa erabiltzen duena), izan daitezkeen alta eta bajen datak, eta ikasleen bertaratzea (ikasle bakoitza eskola-jantokira benetan joandako egun kopurua). IV. eranskineko bertaratze datuak igortzea beharrezkoa da, kasu guztietan, diruz lagundutako ikasleen jantokirako laguntzak ordaintzeko.

Jantokirako laguntzak hiru hilean behin ordainduko dira, eta horretarako, ikastetxeetako zuzendariek jantokirako laguntza eskatzen duten ikasleen izenen zerrenda igorriko dute, aurrez, Zerbitzu Osagarrien Atalera. Horretarako, hiruhileko bakoitza amaitutakoan, hiru hilabete horietako zerbitzu-egunetan jantokia erabili duten ikasleen zerrenda igorriko dute.

Jantokira ez agertzeagatik doikuntzak eginen dira, eta bestelako arrazoi batzuk ere izan daitezke tartean. Hezkuntza Departamentuak, oro har, absentzia-egunei eta noizean behin jantokira joaten ez diren ikasleei lotutako gastu orokorraren zati bat hartuko du bere gain (begiraleak). Alde horretatik, noizbehinkako absentismotzat hartuko da ikasturtean zehar egindako hutsegiteak ez izatea jantoki egun guztien %15 baino gehiago. Kasu horietan, bazkaltiar bakoitzeko 2,25 euro ordainduko dira (ez da dirulaguntzaren modulu osoa deskontatuko, baizik eta modulua ken 2,25 euro). Ikasleen absentismoak %15 hori gainditzen badu, ez da noizbehinkakotzat hartuko eta ez du inolako konpentsaziorik ekarriko. 2022-2023 ikasturteari dagokion doikuntza 2023-2024 ikasturteko lehen hiruhilekoa ordaintzean eginen da, aurreko ikasturteko absentismoaren guztizko datuak izan ondoren.

OSO GARRANTZITSUA: Nahiz eta emandako bertaratze datuek aditzera eman diruz lagundutako bazkaltiarrek %100ean erabili dutela zerbitzua, inguruabar hori ez bada frogatzen, dagokion hiruhilekoko laguntzaren zenbatekoaren %75 ordainduko da bakarrik. Izan ere, IV. eranskinean eta Educako bertaratze datuetan dauden desberdintasunak alderatuko dira. Datuak behar bezala justifikatzen direnean, behar diren gainerako laguntzak ordainduko dira.

Era berean, mankomunitateetako edo udaletako oinarrizko gizarte zerbitzuen edo auzoko unitateen egiaztagiriak aurkeztu beharko dira, ekonomia egoera ahuleko familia-unitate bateko kide direla egiaztatzeko, laguntza arrazoi horrengatik jaso behar duten ikasleen kasuan. Ekonomia egoera ahulean dauden ikasleek garraioa erabiltzen badute, bi baldintza horiek betetzen direla adieraziko da, eta, halaber, aurkeztu beharko dira mankomunitateetako edo udaletako oinarrizko gizarte zerbitzuen edo auzoko unitateen egiaztagiriak.

Garraio zerbitzuko toki hutsak erabiltzen dituzten ikasleak, jantoki zerbitzuan “dirulaguntzarik gabekotzat” hartuko dira.

V. eranskinean jasotzen da jantokia erabiltzen duten ikasleen kopuruaren laburpena, mailaz maila:

1.–Garraiatutako ikasleen kopurua (barne harturik garraio antolatua erabiltzen dutenak edo garraiorako banako laguntza jasotzen dutenak, baina ez toki hutsak erabiltzen dituztenak).

2.–Ekonomia egoera ahuleko ikasleen kopurua.

3.–Ekonomia egoera ahulean egonik garraioa erabiltzen duten ikasleen kopurua (ikasleek bi baldintzak bete behar dituzte).

4.–Dirulaguntzarik gabeko ikasleen kopurua.

5.–Jantokia erabiltzen duten ikasleen guztizko kopurua (dirulaguntzadunak eta dirulaguntzarik gabekoak).

IV. eta V. eranskinetako informazioa honako data hauetan eskatuko zaie ikastetxeei:

1.–2022ko irailaren 15etik 20ra: Jantokia erabiliko duten ikasleen izenen zerrenda, lehen hiruhilekoari dagokiona. Eskualdeko jantokiak.

2.–2022ko urriaren 20tik azaroaren 4ra: lehen hiruhilekoari dagozkion eguneratzeak. Eskualdeko jantokiak eta jantoki arruntak.

3.–2023ko urtarrilaren 10etik urtarrilaren 23ra: lehen hiruhilekoari dagozkion aldaketak (eguneratzeak eta bertaratzeak); bigarrenean horiek doituko dira. Eskualdeko jantokiak eta jantoki arruntak.

4.–2023ko apirilaren 3tik 24ra: bigarren hiruhilekoari dagozkion aldaketak (eguneratzeak eta bertaratzeak); hirugarrenean horiek doituko dira. Eskualdeko jantokiak eta jantoki arruntak.

5.–2023ko ekainaren 22tik 29ra: hirugarren hiruhilekoari dagozkion aldaketak (eguneratzeak eta bertaratzeak); 2022-2023 ikasturteko lehen hiruhilekoan horiek doituko dira. Eskualdeko jantokiak eta jantoki arruntak.

Aldaketa nabarmenik gertatzen bada, salbuespen gisa, ezarritako datetatik kanpo igortzen ahalko dira bazkaltiarrei buruzko datuak.

4. Guraso elkarteko zuzendaria/lehendakaria, arduraduna, administratzailea eta ikastetxeko zaintzailea.

Eskualdeko jantokien kasuan, VI. eranskinean jakinaraziko dira langile hauen datuak: jantokiko arduraduna, administratzailea eta, baldin badago, ikastetxeko irakasle-zaintzailea. Datu horiek irailaren 8tik 15era igorri beharko dira, haborokinak nominan ordaindu ahal izateko.

Eginkizun horiek betetzean aldaketak gertatzen badira (bajak, baimenak, eszedentziak...), departamentuari jakinarazi behar zaizkio gertatzen direnean, nominan ongi ordaintzeko.

4.1. Eginkizunak.

246/1991 Foru Dekretuan ezarrita daude guraso elkarteko zuzendariaren/lehendakariaren eginkizunak, arduradunarenak, administratzailearenak eta ikastetxeko irakasle-zaintzailearenak. Foru dekretu horren bidez arautzen dira, derrigorrezko irakaskuntza mailetan, Nafarroako unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako eskola-jantokiak. Hona hemen eginkizun horiek:

1.–Eskualdeko jantokien kasuan, ikastetxeko zuzendariak edo, jantoki arrunten kasuan, ardura duen elkarteko lehendakariak honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Jantokian zerbitzuak ematen dituzten langileen buru izatea.

b) Gainbegiratzea jantokian hartu beharreko neurriak, garbitasunari, osasunari eta segurtasunari dagozkienak.

c) Kontrolatzea nola eramaten den kontabilitatea, eta jantokiaren antolamendua gainbegiratzea.

2.–Jantokiko arduradunari eginkizun hauek dagozkio:

a) Jantoki zerbitzua antolatzea:

–Zerbitzu Osagarrien Atalarekin elkarlanean aritzea, kontratua behar bezala gauzatzen dela gainbegiratzeko, bereziki menu eta elikagaiei lotutakoa betetzeari dagokionez.

–Zerbitzu Osagarrien Atalari jakinaraztea edozein gorabehera, aurreko apartatuan zehaztutakoarekin lotura duena.

–gainbegiratzea eta kontrolatzea jantokia erabiltzen duten ikasle dirulaguntzadunen bertaratzeak eta absentismoa.

b) Zaintzea jantokian garbitasuna eta segurtasuna bermatzen direla.

Arduradunak erabiltzaileekin batera bazkalduko du, eta eskubidea izanen du jantoki zerbitzua doan erabiltzeko.

3.–Administratzaileari eginkizun hauek dagozkio:

a) Ordainketak agintzea eta horien frogagiriak aurkeztea Eskola Kontseiluko Ekonomia Batzordean.

b) Kobrantzak egitea eta jantokiaren kontuan sartzea, eta horien frogagiriak entregatzea kasuan kasuko zenbatekoak ordaintzen dituztenei eta Eskola Kontseiluko Ekonomia Batzordeari.

c) Kontabilitatea eramatea.

d) Minutak egitea, Eskola Kontseiluko Ekonomia Batzordeak ematen dituen jarraibideen arabera.

Inork ez badu bere burua aurkezten eskualdeko jantokietako arduradun edo administratzaile kargua betetzeko, Eskola Kontseiluak izendatuko ditu kargu horien titularrak, eta nahitaezkoa izanen da horiek betetzea.

4.–Irakasle-zaintzaileek zainduko dute bazkaltiarren jokabidea egokia dela, eta zerbitzuak eginen dituzte ikasleek bazkaldu bitartean eta bazkaldu aurreko eta ondoko aisialdian.

4.2. Ratioak.

Jantokietako begiraleen ratioak ezartzeko men eginen zaio eskualdeko eskola-jantoki osasungarri eta jasangarrien zerbitzu-kontratu indardunetan ezarritako oinarri arautzaileetan adierazitakoari, hori osasun-arriskua areagotu eta ondorioz osasun agintariek egoera mugatuago batera pasa behar dela irizten ez dioten bitartean.

Taula honetan ematen dira ezarritako ratioak:

RATIOAK

Ratioa Haur Hezkuntzan

15

Ratioaren frakzioa Haur Hezkuntzan

10

Ratioa Lehen Hezkuntzako 1.-2. mailetan

20

Ratioaren frakzioa Lehen Hezkuntzako 1.-2. mailetan

15

Ratioa Lehen Hezkuntzako 3.-6. mailetan

30

Ratioaren frakzioa Lehen Hezkuntzako 3.-6. mailetan

20

Ratioa DBHn

30

Ratioaren frakzioa DBHn

20

Zaintzailearen denbora doituko da, 2 ordu eta 2 ordu eta erdi bitarte, jantoki zerbitzurako erabiltzen diren eremuetan higiene- eta osasun-neurriak betetzeko beharrezko izanez gero.

Beste zaintzaile bat jarriko da, bi kasu hauetako batean:

a) bazkaltiarren kopuruaren arabera eta ratioak aplikatuta ez bada gutxienez zaintzaile bat lortzen.

b) emandako zaintzaile kopurua bider 20 eginda, biderkadura horren eta bazkaltiarren kopuruaren arteko aldea 20 edo gehiago bada.

Ikasleen gurasoen elkarteak kontratatu eta finantzatuko ditu sukaldeko eta jantokiko langileen baldintzetan edo zerbitzuaren bestelako alderdiren batean egiten diren zabalpenak edo hobekuntzak, eskola kontseiluak proposamena egin eta harekin akordioa lortu ostean. Ezin izanen da inola ere jantokiaren kontua erabili kontzeptu horiengatiko ordainketak egiteko.

5. Jantokiaren ordutegiak eta erabilera.

VII. eranskinean adieraziko dira eskolen hasiera eta amaiera orduak, bai eta jantoki zerbitzuaren ordutegiaren hasiera eta bukaera, hori ikastetxe bakoitzari dagozkion hezkuntza maila bakoitzeko, txanda bakoitzeko (halakorik bada) eta astegun bakoitzeko. Bigarren Hezkuntza irakasten duten ikastetxeen kasuan, horiez gain, berariaz adierazi beharko da zein egunetan erabiltzen duten ikasleek jantoki zerbitzua. Modu horretan ez da alferrikako doikuntzarik egin beharko hiruhilekoko ordainketetan. Informazio hori irailaren 20a baino lehenago igorriko da, IV. eta V. eranskinetan adierazitako datuekin batera.

6. Informazioa igortzeko egutegia:

INFORMAZIOA IGORTZEKO EGUNAK

ERANSKINAK

Eskualdeko jantokiak

Jantoki arruntak

2022ko irailaren 8tik 15era

VI. eranskina.–Arduraduna, administratzailea eta ikastetxeko irakasle-zaintzaileak (2022-2023 ikasturtea)

2022ko irailaren 15etik 20ra

IV. eranskina.–Jantokia erabiltzen duten ikasleen izenen zerrenda (2022-23 ikasturtea). Begiraleen kalkulua eta dirulaguntza-modulua.

V. eranskina.–Jantokiari buruzko laburpena (2022-2023 ikasturtea).

VII. eranskina.–Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ordutegia (2022-2023 ikasturtea)

2022ko urriaren 20tik azaroaren 4ra

IV. eranskina.–Jantokia erabiltzen duten ikasleen izenen zerrenda eguneratzea (2022-2023 ikasturteko 1. hiruhilekoa).

V. eranskina.–Jantokiari buruzko laburpeneko datuak eguneratzea (2022-2023 ikasturteko 1. hiruhilekoa)

IV. eranskina.–Jantokia erabiltzen duten ikasleen izenen zerrenda (2022-2023 ikasturteko 1. hiruhilekoa).

V. eranskina.–Jantokiari buruzko laburpeneko datuak (2022-2023 ikasturteko 1. hiruhilekoa)

2023ko urtarrilaren 10etik 21era

IV. eranskina.–Jantokia erabiltzen duten ikasleen izenen zerrenda eguneratzea eta 2022-2023 ikasturteko 1. hiruhilekoa egokitzea.

V. eranskina.–Jantokiari buruzko laburpeneko datuak eguneratzea (2022-2023 ikasturteko 1. hiruhilekoa)

IV. eranskina.–Jantokia erabiltzen duten ikasleen izenen zerrenda eguneratzea eta 2022-2023 ikasturteko 1. hiruhilekoa egokitzea.

V. eranskina.–Jantokiari buruzko laburpeneko datuak eguneratzea (2022-2023 ikasturteko 1. hiruhilekoa)

2023ko apirilaren 3tik 24ra

IV. eranskina.–Jantokia erabiltzen duten ikasleen izen zerrenda eguneratzea eta 2022-2023 ikasturteko 2. hiruhilekoa egokitzea.

V. eranskina.–Jantokiari buruzko laburpeneko datuak eguneratzea (2022-23 ikasturteko 2. hiruhilekoa)

IV. eranskina.–Jantokia erabiltzen duten ikasleen izenen zerrenda eguneratzea eta 2022-2023 ikasturteko 2. hiruhilekoa egokitzea.

V. eranskina.–Jantokiari buruzko laburpeneko datuak eguneratzea (2022-23 ikasturteko 2. hiruhilekoa)

2023ko ekainaren 22tik 29ra

IV. eranskina.–Jantokia erabiltzen duten ikasleen izenen zerrenda eguneratzea (2022-2023 ikasturteko 3. hiruhilekoa).

V. eranskina.–Jantokiari buruzko laburpeneko datuak eguneratzea (2022-2023 ikasturteko 3. hiruhilekoa)

IV. eranskina.–Jantokia erabiltzen duten ikasleen izenen zerrenda eguneratzea (2022-2023 ikasturteko 3. hiruhilekoa).

V. eranskina.–Jantokiari buruzko laburpeneko datuak eguneratzea (2022-2023 ikasturteko 3. hiruhilekoa)

7. Nafarroako Gobernuaren titulartasuneko jantokien kontuak.

Jantokiaren arduradunak aldatzen badira, Zerbitzu Osagarrien Atalari jakinaraziko zaio, baita Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari ere, aldatu dezan jantokiaren kontu korrontea erabili ahal izateko sinadura baimendua.

Jantokiaren kontuan egiten diren karguak izanen dira bakarrik janari zerbitzuaren prestazioarenak. Atal honetatik kanpo uzten dira berariaz beste kontzeptu batzuk, esate baterako:

–Material informatikoa eta aisialdirako materiala (jolasak, liburuak, etab.).

–Laneko arropa, higiene neurrietarako produktuak eta jantokiarekin lotuta ez dauden beste batzuk.

–Menuan sartuta ez dauden elikagaiak (litxarreriak, krispetak, txistor-janak, txokolate-janak eta antzekoak).

–Gabonsariak eta opariak.

–Farmaziako eta norberaren garbiketarako produktuak.

–Jantokia ez den beste gune batzuk (jolastokiak, hesiak, muralak, hiri altzariak, jolasguneak) edo baimenik gabeko jantokiak egokitzeak eragindako gastuak.

–Arratoi- eta intsektu-garbiketa.

–Beste kontu batzuen jardueretarako gastuen aurrerakinak.

–Guraso elkarteek antolatutako jarduerak (ludotekak, tailerrak, paella-janak... eta horiei lotutako begiraleak).

–Ikastetxearen jantokiaz arduratzen diren langileei (administratzaileak eta jantokiko arduradunak) egindako ordainketak.

–Aseguruak.

Zerbitzu Osagarrien Atalak aldizka berrikusiko ditu jantokiaren kontuak eta eskatuko ditu, kontu horri ez dagozkion karguak egiten badira, justifikazioak, azalpenak eta, kasua bada, dagokion erregularizazioa.

Urtero, irailaren 30a baino lehen, jantokietako arduradunek Zerbitzu Osagarrien Atalera igorriko dute jantokiaren balantze ekonomikoaren akta, aurreko ikasturtearena, Eskola Kontseiluak onetsi ondoren, lehenago aipatutako maiatzaren 11ko 186/1993 Foru Agindua ezarritakoarekin bat.

Gastuen gaineko kontrol handiagoa izateko, ikastetxeei eskatzen ahalko zaizkie zerbitzua ematen duten enpresei egiaz ordaindutako fakturak.

Eskualdeko jantokietan, jantokiaren kontuaren kargura ordainduko dira erositako sukaldeko tresnak, altzariak eta jantokirako baizik ez den ekipamendua, baldin eta horretarako behar adina diru badago eta konpromisoa hartzen bada erosketak egin diren ikasturte horretan kuotarik ez igotzeko jantokiko erabiltzeei. Nolanahi ere, muga bat izanen da: 5.000 euro + BEZa.

8. Garbiketarako materiala eta kontsumoak.

Bat etorriz uztailaren 6ko 250/1992 Foru Dekretuan ezarritakoarekin (horren bidez ezarri zen Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoen funtzionamenduak sortzen dituen diru-sarrera eta gastuen araubidea), oro har, ez dira gastu-orrietan sartuko gastu hauek: higiezinen mantentze, kontserbatze eta zaintze lanei bideratutakoak, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Hezkuntza Bereziko ikastetxeetan. Izan ere, ikastetxeen eraikinen titularrak diren tokiko entitateei dagokie zerbitzu horiek ordaintzea. Besteak beste, gastu horien barruan daude energia elektrikoaren hornidura, ura, berogailua eta garbiketa.

Lehen aipatutako foru dekretu horren arabera, dagokion udalak bere gain hartu beharko ditu, bai horniduren kontsumoak (ura, elektrizitatea, gasa, etab.), bai sukaldearen instalazioak eta jantokia dauden gelen garbiketa orokorra, instalazio horiek ikastetxearenak baitira. Inola ere ez dira ordainduko ikastetxeko jantokiaren kontutik.

Ikastetxeak jantokiaren kontuaren kargura emanen du garbiketa-materiala, eta ezin izanen da gastu gisa sartu ikastetxearen funtzionamendu-gastuen kontuan; halaxe izanen da, bete dadin Hezkuntza eta Kulturako kontseilariaren maiatzaren 18ko 196/1993 Foru Aginduak, uztailaren 6ko 250/1992 Foru Dekretuaren manu jakin batzuk garatzen dituenak, lehenengo apartatuan xedatutakoa (foru dekretu horrek arautu egin zituen Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen funtzionamenduak sortzen dituen diru-sarrerak eta gastuak).

9. Enpresa esleipendunei ordaintzeko modua.

Egindako zerbitzuengatik enpresa esleipendunei ordaindu beharreko fakturak hiru ordainketatan pagatuko dira, ikasturtean zehar. Kasuan kasuko denbora-epearen aurre-aurretik benetan egindako zerbitzuengatik jaulkiko dira fakturak:

–Abenduan ordainduko dira irail, urri, azaro eta abenduan egindako zerbitzuak.

–Apirilean ordainduko dira urtarril, otsail eta martxoan egindako zerbitzuak.

–Ekainean ordainduko dira apiril, maiatz eta ekainean emandako zerbitzuak.

III. ERANSKINA

2022-2023 ikasturterako baimendutako kuotak eta haborokinak

Eskola-jantokiko jarraibideak

Ikasle onuradunentzat baimendutako kuotak, eskualdeko jantokietan:

IKASLEKO, EGUNEAN

1,75 euro

Nafarroako Gobernuaren modulu ekonomikoa.

Eskualdeko jantokiak

Jantoki bakoitzeko ezarriko da, uztailaren 24ko 246/1991 Foru Dekretuaren 22. artikuluan xedaturikoarekin bat (1991-08-21eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala)

Jantoki arruntak

Eskualdeko jantokiekin parekatuz ezarriko da jantoki bakoitzeko

Salbuespenez, baldin eta aurrekontuan dagoen diruak horretarako aukera ematen badu eta ez bazaio kalterik eragiten eskola-jantokien partidarekin finantzatutako beste ezein jarduerari, defizitak konpentsatzen ahalko dira, baldin eta halakorik sortzen bada garraioa erabiltzen duten ikasleen familiek, egoera sozioekonomiko ahulean egonik, ezin dituztelako ordaindu Hezkuntza Departamentuak ezarritako kuotak. Horretarako baldintza izanen da familia horietan errenta jaso dezaketen kideetako ezeinek inolako ordainsaririk edo laguntzarik ez jasotzea abian den ikasturte osoan. Egoera hori frogatzeko, ikaslea bizi den herriko oinarrizko gizarte zerbitzuaren egiaztagiria aurkeztu beharko da, egoerari hori berariaz frogatzen duena.

Eguneko baimendutako haborokinen zenbateko gordina.

2022rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 18/2021 Foru Legearen 32. artikuluan (“Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak diruz lagundutako eskola-jantokietan diharduten irakasleen ordainsariak”) xedatutakoaren arabera, eta uztailaren 24ko 246/1991 Foru Dekretuan (Derrigorrezko irakaskuntza mailetan Nafarroako unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako eskola-jantokiak arautzen ditu) eta dekretu horrek xedatutakoa garatzen duen Hezkuntza eta Kulturako kontseilariaren maiatzaren 11ko 186/1993 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat, jantokiko administratzaile, arduradun edo zaintzaile lanetan aritzen diren langileek honako ordainsari gordin hauek jasoko dituzte zeregin horretan egiazki emandako egun bakoitzeko:

BAZKALTIAR KOPURUA

ARDURADUNA

(eurotan)

ADMINISTRATZAILEA

(eurotan)

ZAINTZAILE BAKOITZEKO

(eurotan)

0-80

17,56

15,52

17,56

81-160

19,59

15,52

17,56

161-240

21,02

17,39

17,56

+240

21,74

19,92

17,56

Irakasleek jasotzen dituzten haborokinak ordainsaritzat hartzen dira eta nominan kobratuko dira.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

IV. ERANSKINA.

Jantokia erabiltzen duten ikasleen izenen zerrenda.

V. ERANSKINA.

Jantokiari buruzko laburpena.

VI. ERANSKINA.

Arduraduna, administratzailea eta ikastetxeko zaintzaileak.

VII. ERANSKINA.

Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ordutegia.

Deskargatu IV. eranskinetik VII.era bitartekoak (DOC).

Iragarkiaren kodea: F2211339