176. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Aurretiazko oharra. Erreferentzia: 2022-A-23

Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Ur Jabari Publikoaren Erregelamenduaren 104. artikuluan xedatutakoaren babesean, erakundean eskabide bat aurkeztu da, ezaugarri hauek dituena:

Eskatzailea: Desarrollos del Tamaral SLU.

Xedea: Ur-emakidaren eskaera, aprobetxamendu honetarako: 5.000 kVA-tik gorako potentziako energia elektrikoa ekoizteko eta biltegiratzeko instalazio bat.

Ur-ibilgua: Ebro ibaia.

Eskatutako emaria: 2.400 l/s.

Udal-mugartea: Buñuel (Nafarroa).

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita hiru (3) hilabeteko epean, Ebroko Konfederazio Hidrografiko honetan (Zaragoza, Sagasta pasealekua 24-28), bulego orduetan, eskatzaileak aurkezten duen eskaera zehatzaz gain, lehian aurkezten diren beste eskaera batzuk ere onartuko dira.

Gerora egindako eskaerak ez dira izapidetuko, baldin eta berekin badakarte hasierako eskaeran adierazitako emaria halako bi baino gehiago erabiltzea. Horrez gain, eskatzaileak eskatu nahi baldin badu finkatutako muga baino handiagoko emaria, baliatu ahal izanen du Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 105. artikuluko 3. apartatuan adierazitako izapidetzea.

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita zazpigarren egun baliodunean irekiko dira proiektuak, 12:00etan, edo, egun hori larunbata bada, hurrengo lanegunean, ordu berean. Eskatzaile guztiak ager daitezke ekitaldi horretara, baina bertaratuko direla berretsi beharko dute mezu elektroniko bat bidalita hidroelectricos@chebro.es helbidera, iragarki honen goiburuan agertzen den espediente zenbakia adierazita. Akta eginen da, eta agertzen direnek eta Administrazioaren ordezkariak sinatuko dute.

Otsailaren 4ko 139/1960 Dekretuaren 5. artikuluko b) apartatuaren arabera (1960ko 31. Estatuko Aldizkari Ofiziala, otsailaren 5ekoa), bidezkoa da konfrontazio eta txostenagatiko administrazio tasa bat ezartzea. Tasa hori ordaindu beharra sortuko da konfrontazio eta txosten horren xede izan behar duen proiektua aurkezten den unean.

Zaragozan, 2022ko abuztuaren 1ean.–M.ª Cruz Pintor Ruano, Jabari Publiko Hidraulikoaren Kudeaketa Arloko burua.

Iragarkiaren kodea: E2210838