176. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

San Adriango Udalak, 2022ko uztailaren 14an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2022ko ekitaldiko plantilla organikoan, kontu-hartzailearen lanpostua A mailan sartzeko, eta bi funtzionario berri jasotzeko, udaltzain-agente gisa. Erabaki horren iragarkia argitaratu zen 2022ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 1ean.

Jendaurreko aldia iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, erabakia behin betiko onetsirik gelditu da, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluetan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari dagokionez (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

ALDAKETAREN EDUKIA

–Amortizatzea 2 zenbakia duen lanpostua, “kontu-hartzailea” izena duena eta B mailakoa dena, eta lanpostu berria sortzea, zenbaki eta izen berak emanik, baina A mailakoa (osagarri berak eta sarbide-sistema bera izanen ditu).

–Egoera aldatzea 15 eta 16 zenbakiak dituzten lanpostuetan, “hutsik” egotetik “jardunean” egotera, eta funtzionarioen izenen zerrendan Ignacio Arnedo Hernández eta Yosu Burgos Roncal jasotzea, hurrenez hurren, lanpostu horien titular gisa.

San Adrianen, 2022ko abuztuaren 25ean.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2211529