176. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Puiuko Udalak, 2022ko uztailaren 20an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022. urterako plantilla organikoaren aldaketa.

2022ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen onespen hori, abuztuaren 1ean, eta ondoren jendaurrean egon zen 15 egun baliodunean. Ezarritako epean inork ez zuen alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditzen da Puiuko Udalaren 2022ko plantilla organikoaren aldaketa, eta indarrean sartuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Foru Komunitateko Administrazioari igorri beharko zaio plantilla organikoaren kopia, hura behin betiko onetsi eta hilabeteko epean.

Onetsitako plantilla organikoa Puiuko Udalaren egoitza elektronikoan egonen da jendaurrean (https://pueyo.sedelectronica.es), bizilagunak jakinaren gainean egon daitezen.

Puiun, 2022ko abuztuaren 24an.–Alkatea, María Rosario Guillén Guillén.

ALDAKETA, PUIUKO UDALAREN 2022KO PLANTILLA ORGANIKOAN

Udaleko lanpostuak

LANPOSTUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

MAILA

MAILAKO OSAGARRIA

LANPOSTUKO OSAGARRIA (EHUNEKOA ALDATU DA)

LANALDIAREN LUZAPENEKO OSAGARRIA, URTEKO 50 ORDUKOA (HERRIKO FESTAK, SANTA ZITA, UXUE ETA KATALAIN)

19/2008 FORU DEKRETUAREN ARABERAKO OSAGARRIA

EGOERA

Zerbitzu anitzetako enplegatua

Funtzionarioa

D

%12

%17,01

%5,44

%2,99

Oposizio-lehiaketa

Jardunean

Iragarkiaren kodea: L2211508